Slavoj Žižek

Wikipedia, Entziklopedia askea
Slavoj Žižek
Bizitza
JaiotzaLjubljana1949ko martxoaren 21a (75 urte)
Herrialdea Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista  1991)
 Eslovenia  (1991 -
BizilekuaLjubljana
Familia
Ezkontidea(k)Renata Salecl
Jela Krečič (en) Itzuli  (2013 -
Hezkuntza
HeziketaBežigrad Grammar School (en) Itzuli : bigarren hezkuntza
University of Ljubljana (en) Itzuli Artean graduatu, Arte-masterra, Doctor of Arts (en) Itzuli : filosofia
Paris 8 Unibertsitatea 1986) doctorate in France (en) Itzuli : filosofia
Hezkuntza-mailadoctorate in France (en) Itzuli
Tesi zuzendariaJacques-Alain Miller (en) Itzuli
HizkuntzakSerbokroaziera
frantsesa
ingelesa
alemana
esloveniera
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, psikologoa, cultural studies scholar (en) Itzuli, soziologoa, unibertsitateko irakaslea, saiakeragilea, psikoanalista, kultura-kritikaria, politikaria, teologoa, iritzi-kazetaria, aktorea eta gidoilaria
Lantokia(k)Ljubljana
Enplegatzailea(k)European Graduate School (en) Itzuli
Birkbeck, University of London (en) Itzuli
University of Ljubljana (en) Itzuli
Jasotako sariak
InfluentziakLouis Althusser, Alain Badiou, Gilbert Keith Chesterton, Božidar Debenjak (en) Itzuli, Sigmund Freud, Georg Wilhelm Friedrich Hegel, Martin Heidegger, Fredric Jameson (en) Itzuli, Jacques Lacan, Ernesto Laclau (en) Itzuli, Vladimir Lenin, Karl Marx, Maximilien Robespierre, Friedrich Schelling, Immanuel Kant, Friedrich Nietzsche, Walter Benjamin, Theodor Wiesengrund Adorno, Søren Kierkegaard, Mao Zedong, Jacques-Alain Miller (en) Itzuli eta François Regnault (en) Itzuli
KidetzaSlovenian Academy of Sciences and Arts (en) Itzuli
MugimenduaHegelianismoa
Marxismoa
Lacanianism (en) Itzuli
Ljubljana school of psychoanalysis (en) Itzuli
Freudo-Marxism (en) Itzuli
Filosofia kontinentala
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaChristian atheism (en) Itzuli
ateismoa
Alderdi politikoa League of Communists of Slovenia (en) Itzuli
Liberal Democracy of Slovenia (en) Itzuli

IMDB: nm1670978 Allocine: 171338 Rottentomatoes: celebrity/slavoj_zizek Allmovie: p475057
Facebook: prof.slavoj.zizek Twitter: slavojiek Instagram: slavojzizeks iTunes: 410717738 Musicbrainz: 7bf9c33f-33a9-44ea-87c8-0e130550bce3 Discogs: 1677691 Edit the value on Wikidata

Slavoj Žižek (ahoskera) (Ljubljana, 1949ko martxoaren 21a) Esloveniako filosofo eta teoriko kritiko bat da, nagusiki hegelianismoaren, marxismoaren eta Lacanen psikoanalisiaren tradizioetan koka daitekeena. Ekarpenak hainbat alorretan (teoria politikoa, zinemaren teoria, edota psikoanalisi teorikoa) egin ditu, eta lan teorikoak herri kulturako adibideez hornitzeagatik ezaguna da.

Filosofia ikasi zuen Ljubljanako Unibertsitatean, eta geroago, psikoanalisia Parisko VIII Vincennes-Saint-Denis Unibertsitatean, bai eta bertan doktoretza egin ere. Egun, Ljubljanako Unibertsitateko Soziologia Institutuko senior ikerlaria da, eta European Graduate Schooleko irakaslea. Halaber, zenbait unibertsitatetan irakasle bisitaria izan da. Londresko Birkbeck Institute for the Humanities-en Nazioarteko Zuzendaria da eta Ljubljanako Psikoanalisi Teorikorako Elkarteko presidentea.[1]

Žižekek herri kulturako adibideak darabiltza Jacques Lacanen teoria azaltzeko, eta Lacanen psikoanalisian, Hegelen filosofian edota ekonomia kritiko marxistan oin hartzen du gizarte fenomenoak interpretatzeko. Hainbat gairi buruz idatzi du, besteak beste: subjektibotasuna, ideologia, kapitalismoa, fundamentalismoa, arrazakeria, tolerantzia, multikulturalismoa, giza eskubideak, ekologia, globalizazioa, Irakeko Gerra, iraultza, utopianismoa, totalitarismoa, postmodernismoa, pop kultura, opera, zinema, teologia politikoa, eta erlijioa. Hausnarketa gai izan ditu halaber Europan gertatzen ari diren prozesu subiranistak. Gai horietan, mendebaldeko "ezker unibertsalista" edota postnazionalen aurka jotzen du, prozesu soberanistak babestuz.[2]

1990ko hauteskundeetan Esloveniako presidentetzara aurkeztu zen, nahiz eta hautatua ez izan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Revija Problemi. (2007ko urriaren 30a). Society for Theoretical Psychoanalysis, Ljubljana. Slovenia Cultural Profiles Project.
  2. Galfasoro, I. 2012: "Todo lo que siempre quisiste saber sobre Slavoj Žižek y nunca te atreviste a preguntar a Imanol Galfarsoro" in Slavoj Žižek, ¡Bienvenidos a tiempos interesantes!,Tafalla, Txalaparta: 173. or.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Slavoj Žižek
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Slavoj Žižek Aldatu lotura Wikidatan

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Galfarsoro, I. 2008: "Zer egin Lenin?" in Subordinazioaren kontra, Iruñea, Pamiela. ISBN 978-84-7681-569-4
  • Galfarsoro, I. 2012: "Todo lo que siempre quisiste saber sobre Slavoj Žižek y nunca te atreviste a preguntar a Imanol Galfarsoro" in Slavoj Žižek, ¡Bienvenidos a tiempos interesantes!,Tafalla, Txalaparta. ISBN 978-84-15313-15-1
  • Galfarsoro, I. 2012: "(Post)Marxismoa, kultura eta eragiletasuna: Ibilbide historiko labur bat" in Alaitz Aizpuru(koord.), Euskal Herriko pentsamenduaren gida, Bilbo, UEU. ISBN 978-84-8438-435-9


Biografia
Eslovenia
Artikulu hau Esloveniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.