Sleeping with the Enemy

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sleeping with the Enemy (euskaraz Etsaiarekin Lo Eginez) 1991ko Joseph Ruben estatubatuar zinema zuzendariaren suspensezko filma bat da. Julia Roberts, Patrick Bergin eta Kevin Anderson aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Massachusetts, Cod lurmuturra. Laura eta Martin (Julia Roberts eta Patrick Bergin) lau urtez ezkonduak egon ziren eta bikote perfektua ziruditen. Baina errealitatea oso bestalakoa zen: Martin senar obsesiboa eta Laurarekin oso ankerra zen. Egoera hori jasan ezina zenez Laurak bere heriotza antzeztu, senar gaiztoarengadik ihes egin eta beste Iowako udalerri batean bizitza berri bati ekin zion. Halere senarra emaztearen ihesaz jabetu eta mendekatzeko haren bizileku berrira jarraituko du.

Aktoreak

Kanpo loturak