Slumdog Millionaire
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Urtea | 2008 | |
| Estreinaldia | 2008ko azaroaren 12 | |
| Generoa | Drama | |
| Herrialdea | Erresuma Batua | |
| Iraupena | 120 minutu | |
| Aurrekontua | 15 milioi $ | |
| Banatzailea | Fox Searchlight Pictures Warner Bros. Pathé |
|
| Zuzendaria | ||
| David Boyle Loveleen Tandan |
||
| Ekoizleak | ||
| Christian Colson | ||
| Gidoilariak | ||
| Simon Beaufoy Vikas Swarup (liburua) |
||
| Aktoreak | ||
| Dev Patel Freida Pinto Anil Kapoor Irrfan Khan Tanay Chheda Saurabh Shukla Mahesh Manjrekar |
||
| Musikagileak | ||
| A. R. Rahman | ||
| Jatorrizko hizkuntza | ||
| ingelesa, hindiera | ||
| Sariak | ||
| 8 Oscar Sari 7 BAFTA Sari 4 Urrezko Globo... |
||
| Webgunea | ||
| www.foxsearchlight.com | ||
Slumdog Millionaire Danny Boylek zuzendutako britainiar filma da. Vikas Swarup indiar idazlearen "Q and A" eleberriaren adaptazio zinematografikoa da. Filma 2008. urtean filmatu zen Bollywood-en. Aktore asko egon ziren baina protagonistak Dev Patel (Jamal Malik) eta Freida Pinto (Latika) izan ziren.
[aldatu] Sinopsia
Jamal gazteak anaia nagusi bat dauka eta Salim deitzen da. Historia hau bi anaien historia eta bere lagunaren (Latika-ren) historia da. Txikitan Salim izan zen Jamalen arduraduna, bere ama eraso bortitz batean hil zutelako. Gero gizon batzuek hartu zituzten kale gorrian bizi ziren umeak (Jamal, Latika eta Salim) eta umeentzako aterpe batera eraman zituzten. Eskale bezala lan egitera behartu zituzten. Denborarekin Jamal Latikarekin maitemindu egingo da...
Milioiduna izateko telebistako lehiaketa batean izena ematea lortuko du Jamal eta filmean zehar telebistako lehiaketaren inguruan flash-back batzuk egongo dira eta protagonisten historia ezagutzeko aukera izango du ikusleak.
[aldatu] Sariak
| Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |