Smells Like Teen Spirit

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

"Smells Like Teen Spirit" AEBetako Nirvana alternative rock musika taldearen kanta da, 1991ko Nevermind diskoaren lehenengoa. Taldeko hiru kideek (Kurt Cobainek, Krist Novoselicek, eta Dave Grohlek) sortua eta Butch Vigek ekoiztua, ezusteko arrakasta izan zen, eta taldea mundu mailako izar bihurtu zuen.

Hainbat adituren arabera, kanta honen plazaratzearekin alternative rockak entzulego zabalera iristea lortu zuen azkenean. Kaleratu eta hurrengo hilabeteetan, abestia mundu osoko arrakasta zerrendeetan lehendabiziko postuetan kokatu zen. Kritikariek ere txalotu zuten, eta nerabe apatikoen hereserkia deitu zioten. Gaur egun ere, Smells like teen spirit historiako rock kantarik onenetarikotzat jotzen da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Smells Like Teen Spirit Aldatu lotura Wikidatan