Snatch

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Snacth
Datuak
Jatorrizko izenburua Snatch
Izenburua euskaraz Snatch, Txerriak eta Diamanteak[1]
Urtea 2000
Estreinaldia 2000ko irailaren 1a
Generoa Thriller, Komedia
Herrialdea  Erresuma Batua
Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 103 min. inguru
Aurrekontua 83.557.872$[2]
Banatzailea Columbia Tri-Star
Zuzendaria
Guy Ritchie
Ekoizleak
Matthew Vaughn
Gidoilariak
Guy Ritchie
Aktoreak
Jason Statham
Stephen Graham
Dennis Farina
Vinnie Jones
Brad Pitt
Alan Ford
Lennie James
Ade
Robbie Gee
Rade Šerbedžija
Benicio del Toro
Mike Reid
Musikagileak
John Murphy
Argazkilariak
Tim Maurice-Jones
Sariak
2000 - Golden Hitchcock - Guy Ritchie, Zuzendari Onena (Izendatua)
2001 - Empire Sariak - Vinnie Jones, Britainiar Aktore Onena (Irabazlea)
2001 - Empire Sariak - Guy Ritchie, Britainiar Zuzendari Onena (Irabazlea)
2001 - Empire Sariak - Snatch, Britainiar Filma Onena (Izendatua)
2001 - Golden Trailer Sariak - Snatch, Titulu Sekuentzia Onena (Izendatua)
2001 - Golden Reel Sariak - Snatch, Soinu Edizio Onena (Irabazlea)
2001 - Golden Satellite Sariak - Brad Pitt, Komedia edo Musikaleko Aktore baten Antzezlan Onena (Izendatua)
Webgunea
IMDBko fitxa

Snatch edota Snatch, Txerriak eta Diamanteak[3][4] (jatorrizko izenburua ingelesez Snatch) Guy Ritchie britainiar zuzendari eta gidoilariaren filma bat da. 1998ko zuzendari berdinaren Lock, Stock and Two Smoking Barrels film ez hain ezagunaren jarraipenetzat jo ohi da.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Franky "Lau Hatz" (Benicio Del Toro) lapurrak ostu berri duen diamante bikaina Avi (Dennis Farina) bere nagusiari ematekotan da, baina bienbitartean Boris "Labana" (Rade Serbedzija) izeneko arma trafikatzaile errusiarrak Franky "Lau Hatzek" legezkanpoko boxeo borroka batean apostua egin dezan tentatzea lortuko du. Azken hau, Franky atrakatzeko azpijoku bat besterik ez da. Avi honetaz ohartzean, Franky eta diamantea aurkitzeko Tony "Bala Hortz" (Vinnie Jones) izeneko tipo bortitz bat kontratatuko du. Laister Frankyren zorigaiztoko amaiera argituko da, gertakari honek harribitxiaren ehiza eta aurkitze laisterketa abian jarriko du, honetan jende guztiak parte hartuko du. Azkenean deskontrolatzeko arriskua izango duen ero joko bat bilakatuko da: engainua, txantaia eta iruzurra era odoltsuan nahasten dira. Pertsonai ugari agertuko dira: "Adreilu" ezizeneko Gangster anker eta zitala, bere amari karabana bat erosteko borrokatuko den irlandar ijitu bat (Brad Pitt)... bai eta elementu ugari ere: aurrez prestaturiko boxeo borrokak, txakur goseti bat eta sarraski batera eramango duten arma mota asko ere... Nahas-mahas honen erdian denek gura duten diamante handia dago.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jason Statham: Turkiar, lizentziarik gabeko boxeolarien managerra.
  • Stephen Graham: Tommy, Turkiarraren negoziokidea.
  • Alan Ford: Adreilua, izaera zakarreko britainiar mafiosoa.
  • Dennis Farina: Abraham "Lehengusu Avi" Denovitz, amerikar bitxi trukatzailea.
  • Brad Pitt: Mickey O'Neil, irlandar ijitu buruzagi arduragabea eta lizentziarik gabeko boxeolaria.
  • Adam Fogerty: George Itsusia, Turkiarraren boxeolaria
  • Mike Reid: Doug Burua, bitxidenda baten jabea den bitxi trukatzailea.
  • Vinnie Jones: Tony Bala Hortz, mertzenarioa, zor kitatzailea eta alokairuko pistolaria.
  • Robbie Gee: Vinny, bahietxe txiki bateko jabea.
  • Lennie James: Sol, Vinnyren negoziokidea.
  • Ade: Tyrone, Sol eta Vinnyren auto gidari baldarra.
  • Rade Šerbedžija: Boris Labana, KGBeko agente ohia eta arma saltzaile uzbekiarra.
  • Benicio del Toro: Franky Lau Hatz, Aviren languntzailea.
  • Jason Flemyng: Darren, Mickey ijituaren laguna
  • Ewen Bremner: Mullet

Soinu banda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Snatch filmaren soinu banda Guy Ritchie zuzendariak enkarguz hainbat artistei eskatutakoa da, hortaz honetan ingeles eszenatoki musikaleko hainbat musikari eta taldeek parte hartzen dute. Filmaren solasaldi esanguratsu edo aipagarrien lagungarri gisa Massive Attack, Oasis, Mirwais eta Madonna (Ritchieren emazte-ohia) abestiak entzun daitezke, besteen artean.

Abestien zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kuasehfgaiurgh (Solasaldia) - Brad Pitt
  2. Diamond - Klint
  3. Supermoves - Overseer
  4. Hernando's Hideaway - The Johnston Brothers
  5. Golden Brown - The Stranglers
  6. Dreadlock Holiday - 10cc
  7. Hava Nagila - John Murphy
  8. Avi Arrives (Solasaldia) - Dennis Farina
  9. Cross The Tracks (We Better Go Back) - Maceo & The Macks
  10. Disco Science - Mirwais
  11. Nemesis (Diálogo) - Alan Ford
  12. Hot Pants (I'm Coming, Coming, I'm Coming) - Bobby Byrd
  13. Lucky Star - Madonna
  14. Ghost Town - The Specials
  15. Are You There - Klint
  16. Sensual Woman - The Herbaliser
  17. Angel - Massive Attack
  18. F**kin' In The Bushes - Oasis
  19. Don't You Just Know It - Huey 'Piano' Smith & The Clowns
  20. Avi's Declaration (Solasaldia) - Dennis Farina

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
en:Snatch (film)
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
es:Snatch