Sneakers

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:07, 22 urtarrila 2016

Sneakers (euskaraz Begiluzeak) 1992ko Phil Alden Robinson estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako suspensezko espioitza filma bat da. Robert Redford, Dan Aykroyd, Ben Kingsley, Mary McDonnell, River Phoenix, Sidney Poitier eta David Strathairn aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Martin Bishop (Robert Redford) eta Cosmo (Ben Kingsley) informatikari eta hacker bikainak dira, 1969an ikasle gazteak zirela AEBko Errepublikar Alderdiaren sarean infiltratzea lortu zuten, eta hogei urte beranduago berriz elkar topatu dute.

Bishopek datuen eta sistema informatikoen babesean espezializatutako elkarte bateko zuzendaria da. Segurtasun Agentzia Nazionalak (NSA) ukatzerik ezin duen misio bat burutu dezan kontaktatu du. Edozein zifratutako programa deszifratu dezakeen programa lortzea. Horretarako bere aintzinako Cosmo adiskidearekin lehiatu beharko da, azken hau erakunde kriminal boteretsu baten zerbitzupean dago.

Aktoreak

Kanpo loturak