Snefru

Wikipedia, Entziklopedia askea
Snofru» orritik birbideratua)
Snefru

Faraoi


Huny - Keops
1. pharaohs of Fourth Dynasty of Egypt (en) Itzuli

- Keops
pharaohs of old Kingdown of Egypt (en) Itzuli


Huny
Bizitza
JaiotzaEgipto, ?
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaEgipto, ? ( urte)
Hobiratze lekuaPiramide Gorria
Familia
AitaHuny
AmaMeresankh I
Ezkontidea(k)Hetepheres I (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaEgiptoko IV. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Find a Grave: 42429256 Edit the value on Wikidata

Snefru edo Seneferu Egiptoko IV. dinastiako lehen faraoia izan zen, Egiptoko Inperio Zaharraren garaikoa, Jürgen von Beckerathen arabera, K.a. 2614tik K.a. 2579 arte gobernatu zuelarik. Snofru bezala ere ezagutzen da.

Seneferu deitua da Abidoseko Errege Zerrendan eta Saqqarakoan. Turingo Errege Kanonak, Senefer deitzen du, eta 24 urteko erregealdia ematen dio. Manetonek, Soris deitzen du, Sexto Julio Afrikanoren arabera Jurgi Sintzeloren bertsioan, eta 29 urteko erregealdia izan zuela dio. Herodotok, Rampsinitos deitzen du.

Ziuraski, jatorria, Egipto Ertainean izango zuen eta bere aurreko faraoia izan zen Hunyren semea izango zen. Bere emazterik garrantzitsuena, Hetepheres I.a izan zen, Keopsen ama.

Palermoko Harrian, Nubia eta Libiaren aurka egin zituen kanpaina militarrak biltzen dira, erresumaren mugak ziurtatzeko egin zirenak.

Eraikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Snefruren erregealdian, errege hilobien eraikuntzak, aldaketa garrantzitsuak jasan zituen. Tenplua, sarrera eta gurtza lekuaren arteko banaketa sartu zen.

Meidumeko piramidea, beharbada, Hunyk hasi eta Snefruk amaituko zuen. 146x146 metroko oinarria eta 92 metroko altuera zuen, eta, hasiera batean, zortzi mailatako mastaba edo piramide mailakatu bezala diseinatu zen. Ondoren, mailen arteko espazioak osatu ziren harrizko blokeekin, piramide forma emateko, honela, lehen piramide klasiko monumentalean bihurtuz. Hil kamera, lehen aldiz, ez zen harkaitzean aurkitzen, piramidearen azpian, baizik eta eraikinean bertan.

Dahshurren, ehun metro inguruko altuerako bi piramide eraikiarazi zituen: Piramide Ukondotua, alboko zortzi aurpegirekin eraikia (lau trapezoide formakoak eta beste lau hiruki formakoak), eta, bestea, Piramide Gorria, piramide klasiko erakoa.

Ahmed Fakhryk, 1950eko hamarkadan, Piramide ukondotua, eraikuntzan zehar pitzadurak sortu zirelako utzia izan zenaren teoria proposatu zuen, inongo funtsik gabe, piramidea amaitua izan baitzen, gaur egun bisita daitekeelarik. Gainera, Snefruk, beste piramide bat eraikiarazi zuen, handik ehun metrora, Piramide Gorria, honen eraikuntzarako, aurrekoaren eraikuntzatik balio ez zuten milaka blokeak erabili izana zentzuzkoa delarik, ohiko praktika Egiptoren historian. Arrazoitzea, faraoi batek, piramide bat baino gehiago eraikiaraztearen ideia ez onartzean funtsatzen da, aditu askok, piramide hauek, hilobi monumental soilak direla uste baitute, beste inongo funtziorik gabe.

Bere garaiko testigutzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru piramide handi ematen zaizkio: Bat Meidumen eta beste biak Dahshurren.

Honako hauetan aipatzen da:

Nefertyren Profezia bezala ezagutzen den lan literarioa, bere erregealdian datatua dago.


Aurrekoa
Huny
Egiptoko faraoia
Egiptoko IV. dinastia
Ondorengoa
Keops

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Snefru Aldatu lotura Wikidatan