Sołtanen argumentua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sołtanen argumentua 1982an Andrzej Sołtan astrofisikari poloniarrak sortutako teoria da. Teoria honek dio urrutiko quasarren energia iturria masa handiko zulo beltz baten materia-akrezioa izango balitz, orduan masa handiko zulo beltzek existitu behar dutela gure inguruko unibertsoan "hildako" quasar moduan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1969an, Donald Lynden-Bellek agiri bat idatzi zuen Esne Bidearen eta inguruko beste galaxien erdiguneetan "hildako quasarrak" existitzen zirela esanez. Horretarako quasarren kopurua, argitasunak, distantziak eta zulo beltzeko fotoien esferako akrezioaren eraginkortasuna kontuan izanik, unibertso behagarrian ia 1010 quasar existitzen zirela adierazi zuen. Ondorioz, Lynden-Bellek, zenbaki hau galaxien erdiguneetako masa/argitasun proportzio handiko objektuekin lotu zuen. Funtsean hau da Sołtanen argumentua, nahiz eta zulo beltzen masa eta quasarren argitasun funtzioen arteko lotura zuzena falta den.

Sołtanen argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamairu urte geroago, Sołtanek erakutsi zuen quasarren argitasuna () zulo beltzen masa-akrezio prozesuagatik gertatzen zela:

  • akrezioaren eraginkortasun faktorea.
  • masa zulo beltzean erortzen ematen duen denbora-tasa-
  • argiaren abiadura.

Askotariko gorrirako desplazamendua duten quasar kopurua kontuan izanik, quasarrak askatutako energia-dentsitatearen integrala deribatzeko gai izan zen. Dena dela, Lurreko behatzaileek euren mugak dituzte fluxua neurtzeko, hain zuzen ere ikus daitezkeen baino quasar gehiago existitzen direlako. Hortaz, deribatutako energia-dentsitatea beheko mugatzat hartu behar da. Horrekin, 10-10 erg metro kubiko bakoitzeko inguruko balioa lortu zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]