Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Союз Советских Социалистических Республик
(Sojuz Sovetskikh Sotsialistitxeskikh Respublik)

1922 – 1991
Federazioa
Flag of the Soviet Union.svg Coat of arms of the Soviet Union.svg
Goiburua
Пролетарии всех стран, соединяйтесь!
(Munduko langileok, elkartu!)
LocationSovietUnion.png
Aldarrikatua 1922 abenduaren 30
Onartua 1924 otsailaren 1
Ezeztapena 1991 abenduaren 24
Hiriburua Mosku
Hizkuntza(k) Ez zuen (Errusiera de facto)
Erlijioa Ateoa (ofizialki)
Eremua 22.402.200
Biztanleria 293.047.571
Dirua Sobietar errubloa (SUR)
Ordu-eremua +2 > +13
Interneteko domeinua .su
Aurrekoak
Flag of Russian SFSR.svg Errusiako SESF
Flag of Transcaucasian SFSR.svg Transkaukasia SESF
Flag of Ukrainian SSR.svg Ukrainako SES
Flag of Byelorussian SSR.svg Bielorrusiako SES
Flag of Estonia.svg Estonia
Flag of Latvia.svg Letonia
Flag of Lithuania.svg Lituania
Ondorengoak
Armenia Flag of Armenia.svg
Azerbaijan Flag of Azerbaijan.svg
Bielorrusia Flag of Belarus.svg
Errusia Flag of Russia.svg
Estonia Flag of Estonia.svg
Georgia Flag of Georgia.svg
Kazakhstan Flag of Kazakhstan.svg
Kirgizistan Flag of Kyrgyzstan.svg
Letonia Flag of Latvia.svg
Lituania Flag of Lithuania.svg
Moldavia Flag of Moldova.svg
Uzbekistan Flag of Uzbekistan.svg
Tadjikistan Flag of Tajikistan.svg
Turkmenistan Flag of Turkmenistan.svg
Ukraina Flag of Ukraine.svg


Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna[1] edo Sobietar Batasuna XX. mendeko zati handi bateko herrialde sozialista izan zen.

Sobietar Batasuna Errusiako Iraultzaren ondoko gerra zibila garaitu eta gero sortu zen 1922. urtean, eta Mikhail Gorbatxov gobernuburu zela desegin zen 1991. urtean. Itsaso Baltikotik eta Itsaso Beltzetik hasi eta Ozeano Bareraino hedatzen zen. 15 sobietar errepublika sozialista izatera heldu zen. Errusia zen Batasuneko errepublika handiena, bai hedaduraren bai biztanle kopuruaren aldetik, eta politikoki eta ekonomikoki agintzen zuen.

Politikoki 15 sobietar errepublika sozialistetan (SES) banatua egon zen 1940tik 1991ra bitartean:

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

22.402.200 km2 luze-zabal zen (10.000 km mendebaldetik ekialdera eta 5.000 km ipar-hego). Eremuaren % 11 landa lurrak ziren, % 16 belardiak, % 41 basoak, eta % 32 bestelakoak (tundra, besteak-beste).

Hainbat klima zituen: kontinentala, subtropikala, kontinentala, subartikoa eta polarra.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Sobietar Batasuneko historia

Errusiako Iraultzak Sobietar Batasuna sortzea ekarri zuen 1917an. Iraultzak tsarraren irudian oinarritutako sistema ordezkatu zuen. Bi garai bereiz daitezke Iraultzan: Lehenengoa 1917ko Otsaileko Iraultza izan zen, Errusiako Nikolas II.a tsarraren autokraziarekin bukatu zuena eta errepublika liberal bat ezarri zuena, eta bigarren fasea Urriko Iraultza, eta bertan Sobietarrek, Boltxebike alderdiaren menpean, boterea kendu zioten behin-behineko gobernuari.

1979ko abenduan Afganistan okupatu zuen, ia 10 urteko gatazka odoltsua eraginez.

1986ko apirilaren 26an Txernobylgo hondamendia gertatu zen Ukrainako Txernobyl hirian. Historiako istripu nuklearrik larriena izan zen, INES (International Nuclear Event Scale) eskalan 7. mailan kokatzen delarik (denetan handiena).

1991an desagertu zen Errusiar Federakundea, honekin estatu independente multzo bat sortuz.

Agintari gorenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SESBeko buru edo agintari gorenak hauek izan ziren:

Agintari horiek bete zuten kargu ofiziala ez zen bakarra izan. Batzuek alderdiko idazkari postua bete zuten SESBeko buru ziren bitartean, beste batzuek gobernuburu titulua izan zuten beren agintaritza garaian, eta izan zen kargu ofizial desberdinak konbinatu edo txandakatu zituenik estatuko buruzagia izan zen bitartean. Izan ere, SESBak iraun zuen zazpi hamarkadetan ez zen agintari gorena izendatzeko titulu formal finko eta iraunkorrik egon. (Konparaziorako, beste herrialde batzuetan, agintari goren postua argiro lotuta dago titulu eta kargu ofizial jakin bati, adibidez AEBko agintari gorena presidentea da, eta EAEkoa lehendakaria, baina SESBeko buruaren titulua ez zen gisa berean finkoa izan).

CCCP[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1981eko ospakizuneko sobietar txanpona, non CCCP idazkuna ikus daitekeen Sobietar Batasuneko Armarriaren ondoan eta Juri Gagarinen kaskoan.

Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren akronimoa errusieraz CCCP da, Союз Советских Социалистических Республик, hau da, Sojuz Sobetskih Sotzialistitxeskih Respublik. Letra latindarrekin idazten da, modu teknikoki zuzena CCCP den arren, alfabeto zirilikoz. Errusierazko gutxi gora-beherako ahoskera, "es es es err" da. Batzuetan, SSSR bezala transliteratua da, alfabeto zirilikoko C letra, latindar alfabetoko Saren baliokidea baita, eta P letra, berriz, Rren baliokidea.

Sigla hauek, SESBetik kanpo, nazioarteko kirol lehiaketengatik, non beti paper nabarmen bat izan zuen, zein sobietar astronautengatik ezaguna egin zen, azken hauek, siglak kaskoan idatzita zituztelarik.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Aldatu lotura Wikidatan