Sobietar Musikagileen Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sobietar Musikagileen Elkartea
Datuak
Izen laburraСК СССР
Motaerakundea eta creative union of the Soviet Union (en) Itzuli
HerrialdeaSobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Historia
Sorrera1932
Desagerpena1991
Jasotako sariak
Musicbrainz: 62fd6f29-502c-4875-bc26-759d7f9842bf Edit the value on Wikidata

Sobietar Musikagileen Elkartea, SESBeko Musikagileen Elkartea (errusieraz: Союз композиторов СССР) edo Musikagileen Elkartea Sobietar Batasunaren barruko elkarte profesionala izan zen, musikagilez osatua. Gaur egungo izena Errusiako Federazioko Musikagileen Elkartea da.

Oinarri ideologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Josif Stalinen garaian sortutako instituzioa izan zen, beste hainbeste eremuetan bezala burokratizazioa bultzatuz. Errealismo sozialista artearen eremu guztietan garatzen zela ziurtatu nahi zen. 1934tik aurrera hau doktrina bilakatu zen, eta "iraultzaren garapenaren errealitatearen plasmazio konretua eta historikoki egia" ezarri nahi izan zen artearen diziplina guztietan. Musikari zegoekionez konposizioak patriotikoak, ahal izanez gero folklorikoak, SESBako Alerdi Komunistaren laguntzarekin eta masentzat ulergarria izan beharko litzateke. Esperimentazio guztia edo honetatik egindako desbideraketak formalismo gisa izendatzen ziren eta "mendebalde ustelduaren musika dekadente"tzat hartzen zen.

Hainbat musikarik euren musika gaitzesten zela ikusi zuten, batez ere Zhdanov Doktrinaren ondotik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]