Sobietar zinema

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sobietar zinema SESBen egindako zinema da, hizkuntza nagusia errusiera izanik. Lanik esanguratsuenak Armeniar SES, Errusiar SESF, Georgiar SES eta Ukrainar SESetan egin zen eta, maila txikiago batean, Bielorrusiar SES, Lituaniar SES eta Moldaviar SESetan.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1917. urtean, Boltxebikeen Iraultza izan zenean, tsarren aurkako neurri zinematografikoak hasi ziren, baita Gerra Zibila zela eta, 1919an. Leninek, zinemaren bidez, tesi iraultzaileen arabera moldatu nahi du herria. Sovkina sortu zen zinema monopolizatzeko tresna gisa, eta V. Gardinek zuzendutako Estatuko Zinematografia Eskola. Iraultzak zineman aldaketa dakar eta Ipar Amerikako eta Eskandinaviakoaren eratorria etorriko da.

Kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sobiet Batasuneko zinemak kronologia hau jarraitu du:

  • 1921 – 1925: Zinema Sobietarraren sorrera eta teoria zinematografikoak landu ziren garaia. Iraultzaren menpe egiten zen zinema forma bitxien bitartez. 1925eko Potemkin korazatua (Bronenosets Potyomkin, Sergei Eisenstein) filma izan zen zinema ideologiko iraultzailearen eredu.
  • 1925 – 1931/34: Soinuaren generalizazioa, nahiz eta atzeratua izan. Film zuzendari nagusiak: Eisenstein, Pudovkin eta Dovjenko.
  • 30ko hamarkada: Heroi positiboaren inguruko Errealismo Sozialista. Ondorioz, zinema intimistagoa egiten da; korronte hau indarrean mantentzen da 60. hamarkada arte.
  • Bigarren Mundu Gerra (1939 – 1945): Propaganda abertzalea egiteko filmak, zenbaitetan dokumental formakoak.
  • Estalinismoa (1942 – 1952): Zentsura zen nagusi, onartzen diren bakarrak: militarren eginkizunak, erregimen sozialistako gizonen biografiak (pertsonalitateari gurtza) eta literaturako izen handiko lanen egokitzapenak. Atzera pausua dago eta ekoizpena gutxitu egiten da.
  • 1953 – 1991: Stalinen heriotzaren ondoren dator, askatasun aurrerakoi garaia da: zinemagile sobietar handien memoria berreskuratzen da. Ekintzarako askatasun handiagoa bizi dute gazteek, baina SEBSeko ideologi-politiko eremuen barruan. Lehenagoko gaiak gailentzen dira: zinema humanista edota literaturako egokitzapenak – Guda eta Bakea (Vojna i Mir, Sergei Bondarchuk, 1966/67, Leo Tolstoiren lana jarraituta).

Aktore Eszentrikoaren Fabrika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkigintzaren eragina nabarmena da. 1921ean Petrogradon sortzen da antzerki-laborategia, geroago zineman aplikatuko dena: F.E.K.S (Fabrika Ekstzentritxeskovo Aktjora). Lev Kulexoven metodo akrobatikoak eta Meyerholden biomekanikoak lantzen ziren bertan, eta artearen komedia, karikatura eta keinu-zinema praktikatzen zen.

Zirkuaren eragina ere bazuen eta interpretazio naturalista eta narrazio errealista baztertzen ziren eszentrizitate berritzaile, irudimenez betetakoa eta intentzionalaren alde. Proiektu hau ‘kaligarista’ espresionistei hurbiltzen zitzaien. Zinema sobietarreko sortzaile handienak eszentrismoaren esperientziatik pasako dira, nahiz eta ondoren bideratze erradikaletik askatuko diren, Vertovek egin zuen moduan.

Muturrekoak eta moderatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinemagile berritzaileak landuko ditugu: muturrekoak (Dziga Vertov eta Lev Kulexov) eta moderatuak (Sergei Eisenstein eta Vsevolod Pudovkin).

Sakontzeko, irakurri: «Dziga Vertov» eta «Lev Kulexov»
Sakontzeko, irakurri: «Sergei Eisenstein» eta «Vsevolod Pudovkin»

Errealismo sozialista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Errealismo sozialista»

1930. hamarkadaren hasieran formalismoaren kritika zabaltzen da ‘Urria’ (Oktiabr, S.M. Eisenstein, 1927) bezalako filmetara zuzenduta, eta orokorrean, esperimentalak eta abangoardistak diren guztietara. Film horiek artearen funtzio sozialari uko egiten diotela argumentatzen da. Zinemak didaktiko izan behar duela azpimarratzen da.

Errealismo Sozialistaren arabera errealitatea eraldatu behar da gizartearen indar progresistak jarraituta. Orduan, zinema epikoa eta masei zuzendutakoa bigarren mailan geratuko da. ‘Heroi sozialisten’ biografiak handituko dira, baina geroago eredu hori Historiarekin lotutako errealismora hurbilduko da. Errealismo horrek aberria goraipatzea bilatzen zuen. Garai honetan kokatzen dira Eisensteinen hainbat film:

  • Aleksander Nevski (Aleksandr Nevskij, 1938): Hirugarren Reich-aren hedapenari buruzko ohar gisa.
  • Iban Beldurgarria (Ivan Groznyi, 1942-46): Erdi Aroko Errusia gogoratzeko.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sobietar zinema Aldatu lotura Wikidatan