Society of United Irishmen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Society of United Irishmen erakundearen zigilu edo ikurra eta leloa: Berdintasuna - Borroka berria da eta entzuna izango da.
Society of United Irishmen erakundeko zenbait kide.

Society of United Irishmen edota United Irishmen (irlanderaz Cumann na nÉireannach Aontaithe eta euskaraz Irlandar Elkartuen Elkartea) errepublikar-nazionalista pentsakera zuen erakunde politiko iraultzaile bat izan zen. Erakunde honek Irlanda Britainia Handitik independientea izatea eta katolikoen emantzipazioa defendatzen zuen. Garai hartan herrialde honetako katolikoak bigarren mailako hiritar modura zokoratuak baitzeuden. Erakunde honek 1798ko Irlandar Altxamenduan berehalako garrantzia izan zuen.

Garai hartan Frantziako Iraultzaren ohiartzunak Irlandako katoliko eta protestante ugarirengan (bereziki Dublin ingurukoak) eragin izan zuen. 1791ko irailan Theobald Wolfe Tone irlandar iraultzaileak "Argument on Behalf of the Catholics of Ireland" ("Irlandako Katolikoen Aldeko Argudioa") liburua argitaratu zuen, honi Wolfe Tone protestantea zela gehitu behar zaio. Ondorioz, 1791an Belfast hirian Society of the United Irishmen erakundea sortu zen, sortzaileak Wolfe Tone, Napper Tandy eta Thomas Russell izan zirelarik. Honekin Erresuma Batuko Gobernuak Irlandari burutzen ari zitzaion presioari aurre egin nahi zitzaion.

Urte bereko azaroan, Belfast hiriko adibidea jarraituz Dublin hiriburuan erakunde horretako beste talde bat sortu zen. Bapatean uharte osoan zehar erakunde honetako talde ugari sotuz joan ziren, betiere ingeles nagusitasuna astinduko zuen altxamendu bat antolatu asmoz. 1795. urtetik aurrera erakundea legez kanpoko bilakatu zen.

Erakundea bitan banandu zen: batzuk altxamendua hasi aurretik frantses indarren zain egon nahi izan zuten, besteek aldiz, frantsesak iritzi aurretik jada altxamendua burutu nahi zuten. Halere, 1793ko Leitrim konderriko altxamendua ingelesek su ta odolez menperatu zutela ikusirik, erakunde honetako bigarren taldearen pentsakera nagusitu zedin ondorioztatu zuen, hortaz, Frantziako Gobernu Iraultzailearekin akordio batetara ailegatu ziren.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]