Sodankylä

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Soađegilli / Sodankylä

Sodankyläko armarria
Armarria
Berezko izena Soađegili gielda (ipar samieraz)
Sodankylän kunta (finlandieraz)
Herrialdea
Eskualdea
Azpieskualdea
 Finlandia
Lappiko eskualdea
Ipar Lappiko azpieskualdea
Alkatea Viljo Pesonen
Sorrera 1893
Soađegilli / Sodankylä Finlandiako mapan
Koordenatuak 67°25′00″N 26°35′35″E / 67.41667°N 26.59306°E / 67.41667; 26.59306Koordenatuak: 67°25′00″N 26°35′35″E / 67.41667°N 26.59306°E / 67.41667; 26.59306
Azalera
-Ur-azalera
12.415,48 km² [1]
722,13 km² (%5,81)
Biztanleria
Dentsitatea
Lehen hizkuntza
- Finlandiera
- Ipar samiera
- Besteak
8.883 (2014.01.31) [1]
0,76 bizt/km²
(2012) [2]
% 97,4 (ofiziala)
% 1,6 (ofiziala)
% 1
Webgune ofiziala (Finlandieraz) (Ingelesez)
(Samieraz)

Soađegilli edo Sodankylä (inariko samieraz, Suáđigil; skolt samieraz, Suäˊđjel) iparraldeko Lappi eskualdean dagoen finlandiar udalerria da. Herrialde osoko azalera handiena duen udalerria da Inari bizilagunaren atzetik -12.416,81 km²-, eta, guztira, 8.896 bizilagun ditu; hala, biztanle gehien duen Ipar Lappiko udalerria ere bada, Lappiko laugarrena. Sodankylä samien jatorrizko lurraldean dago, Sápmi izeneko herrialdean, eta etnia honen kultura babestu eta sustatzeko asmoz sortu zen Samien Lurraldea erakundearen fundatzaileetako bat da. Dena den, sami biztanle ehuneko txikiena duen elkartekidea da, sodankylärren %5 baino ez baita samia. Bestetik, Ipar Lappiko gainontzeko udalerrietan ez bezala, biztanle gehienak herrigune bakarrean pilatzen dira Sodankylän, erdialdean dagoen Elizatean, hain zuzen ere. Hala ere, udalerria hainbat herri txikik ere osatzen dute; hauen artean Vuotso, Sattanen eta Vaalajärvi nabarmentzen dira.

Udalerrian nagusi diren sektore ekonomikoak abeltzaintza, basogintza, meatzaritza eta zerbitzuak dira. Dena den, turismoak Sodankyläko diru-sarreren ehuneko altua bereganatu du azken urteotan, bertako babestutako eremuez eta ibaiez gozatzera iristen den naturazale eta arrantzaleen kopuruak izugarri egin baitu gora XXI. mendearen hasieran.

Azkenik, ondasun nabarmenen artean, aipatzekoak dira XVII. mendeko Sodankyläko eliza zaharra -zutik dirauen Lappiko zurezko eraikin zaharrena dena-, Andreas Alariesto margolariaren obra jasotzen duen Museo-Galleria Alariesto, urre bilaketa gaitzat duen munduko museo bakarra -Kulta museo-, eta, batik bat, udalerriaren altxor preziatuena den Urho Kekkonen Parke Nazionala.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Sodankyläko geografia»
Paratiisikuru ur-jauzia udaran.

Sodankylä Lappi eskualdearen bihotzean dago, Ipar Lappi izeneko lurraldean, eta Finlandiaren ipar-ekialdeko muturretik hurbil dago. Udalerriak Errusiarekin egiten du muga ekialdean, eta bizilagunak Inari iparraldean, Verkhnetulomski errusiar udalerria ipar-ekialdean, Savukoski eta Pelkosenniemi ekialdean, Kittilä mendebaldean, eta Kemijärvi eta Rovaniemi hiriak hegoaldean dira; azken honetatik, hau da, eskualdeko hiriburutik 100 bat km iparraldera dago. Sodankyläk, guztira, 12.415,48 km²-ko azalera du, Nafarroa osoa bezain zabala, eta, hain zuzen ere, azalera handiena duen herrialde osoko bigarren udalerria da. Klima nagusia azpiartikoa bada ere, habitat mota aniztasunaren ondorioz, landare mota desberdin ugari hazten da; hala nola, lautada zabalean taiga edo baso boreala nagusitzen da eta zuhaizti ohikoenak izeidiak, sahastiak, haltzadiak, urkidiak, makaldiak, pinudiak eta, batez ere hegoaldean dauden urkidi dilindariak dira. Luosto eta Sokosti muinoen inguruko altuera gutxiko eremuan, aldiz, klima polar bihurtzen da eta zuhaitzik gabeko tundra eremu bakanak daude. Azkenik, aipatzekoak dira landare-espezie ez-ohikoak bizi diren inguru zingiratsu eta paduratsuak [3][4].

Udalerria Zirkulu Polar Artikoa paraleloaren gainean dago, 40-210 bat km iparrera; horrenbestez, gauerdiko eguzki, gau zuri eta gau polar fenomenoak urtero izaten dira. Lehenengo bietan, eguzkia edo eguzkiaren argitasuna udalerriko zeruaren jabe izaten da maiatzaren bukaeratik uztailaren bigarren astera; Sodankyläko Elizatean, esaterako, 46 egun irauten du. Gau polarraren garaia edota iluntasuna nagusitzen den garaia, aldiz, abenduaren 19tik 25 ingurura izaten da. Lehen esan bezala, Sodankyläko klima nagusia azpiartikoa da eta, ondorioz, tenperaturak leunak izaten dira udan, baina neguak hotzak eta luzeak izan ohi dira. Orokorrean, elurrak udalerriko lurzorua estaltzen du urri amaiera eta maiatza bitartean, gutxi gorabehera, 185 bat egunez; eta izotzak ere aintzira eta ibaien gaina hartzen du beste horrenbeste egunetan. Hilabete euritsuenak udakoak dira, uztaila bereziki, eta lehorrena, aldiz, apirila. Eremu muinotsuetan, bestalde, klima polarra nagusitzen da, eta horrekin batera, zero azpiko tenperaturak. Samiek antzinean eta gaur egun oraindik ere erabiltzen duten egutegiaren arabera, Lappiko eta udalerriko klima ulertzeko lagungarri diren zortzi garai bereizten dira: Giđđadálvi (udaberri-negua), Giđđa (udaberria), Giđđageassi (udaberri-uda), Geassi (uda), Čakčageassi (udazken-uda), Čakča (udazkena), Čakčadálvi (udazken-negua) eta Dálvi (negua). Ipar argiak, azkenik, oso ohikoak izaten dira neguko gau ilun eta oskarbietan; irail eta martxo bitartean lau gautatik hirutan izaten den fenomenoa da, urrian eta martxoan bereziki. Aurora borealak aztertzeko Ouluko Unibertsitateak kudeatzen duen Behatoki Geofisikoa eraiki zen 1914an [5][6].

 
2012ko Sodankyläko klima datuak [7]
Sodankylä
Klima azpiartikoa Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Guztira
Maximoa ºC -4 -1 6,6 9,4 21,3 21,6 26,5 24,9 16,4 9,3 3,2 -1,6 11,1
Batez besteko maximoa ºC -9,2 -10,9 0 3,2 10,7 15 19 17,8 10,6 2,3 -1,2 -10,7 3,9
Batez bestekoa ºC -12,5 -15,8 -5,3 -2,2 5,9 10,7 13,9 12,1 6,9 0 -4,1 -14,5 -0,4
Batez besteko minimoa ºC -16,5 -21,8 -11,6 -8,6 0,8 6,6 8,9 5,8 3 -2,5 -7,6 -19,2 -5,2
Minimoa ºC -31,3 -39,8 -25,5 -25,7 -5,9 1 3,5 -2 -2,1 -20,3 -22 -30,1 -16,7
Prezipitazio-egunak 29 26 19 20 16 20 19 7 23 26 27 31 263

Ipar Lappi lurraldea ez da oso eremu menditsua. Sodankyläko muino gehienak ipar- eta hego-ekialdean daude, babestutako eremuetan, eta udalerriko sabaia eta Finlandiako bosgarren goragune altuena Sokosti mendia da, 718 metrora iristen dena; tontor honen ondoan dago udalerriko Lampivaara Amatista Meatze ezaguna. Sodankyläko beste muino garrantzitsu batzuk, Sokosti goraguneko Ukselmapää gainaz aparte, 700-600 metro bitartean dauden Vuomapää, Kuikkapää, Reututunturi eta Hirvaspää, eta hegoaldeko 514 metroko Luosto eski muinoa dira.

Porttipahta zentral hidroelektrikoa.

Bertan, lehen aipatutako zuhaitzik gabeko tundra nagusitzen da; dena den, taiga edo baso boreal zabalak dira udalerriko azalera gehiena hartzen dutenak; zuhaizti ohikoenak pinudiak (%76), urkidiak (%13) eta izeidiak (%11) dira. Sodankylä hegoaldeko lurraldea, azkenik, zohikaztegi eremua da eta, ondorioz, bertako habitata ere guztiz bestelakoa da.

Sodankyläk aintzira natural gutxi batzuk baino ez ditu hego-mendebaldeko lurraldean; hauen artean, nabarmenenak dira Kelujärvi, Orajärvi, Unari eta Vaalajärvi aintzirak. Hala ere, guztietan handienak iparraldean dauden Lokan tekojärvi eta Porttipahdan tekojärvi urtegiak dira, herrialde osoko zabalenetakoak direnak. Hurrenez hurren, aintzira artifizialek 315,40 km² eta 148,60 km²-ko azalera dute eta 1960ko hamarkadan sortu ziren Luiro eta Kitinen ibaietako urak bilduz. Ibai hauen emaria kontrolatu ondoren, arroan hainbat zentral hidroelektriko eraiki ziren eta, hain zuzen, hauek dira eskualdea argindarrez hornitzen dutenak. Guztira, ur gezaz estalitako azalera udalerriko azaleraren %5,8 da, eta aintzirez gain, aipatzekoak dira Lappiko ibai garrantzitsuak diren Kemijoki -552 km-ko luzera duena-, Kitinen eta Luiro, baita Jeesiöjoki, Tankajoki eta Ylijoki ere. Urtero, ibai hauen ur hotzetan murgiltzen den milaka arrantzale iristen da udalerrira bertako amuarrain arruntak, aintzira amuarrainak, laponiako amuarrainak, koregonoak, arrain hiruarantzak, ezkailuak, lotak, lutxoak eta perkak arrantzatzera. Azkenik, aipatu behar da Urho Kekkonen Parke Nazionalean dagoen Paratiisikuru ur-jauzia ere, Sodankyläko garaiena dena.

Udalerriko natura basatia nahiko zaindua da, guztira, azaleraren %28 babestutako lurraldeek osatzen baitute; dena den, aipatzekoa da azken urteotan hainbat istilu eta ika-mika izan dela basogintza industriaren eta herritarren artean. Sodankylän, besteak beste, bi parke nazional, eta eremu basati eta natura erreserba bana daude:

  • Pyhä-Luosto Parke Nazionala: Kemijärvi, Pelkosenniemi eta Sodankylä artean dagoen parke nazionala da, guztira, 142 km²-ko azalera duena. Finlandian sortu zen lehendabiziko parke nazionala izan zen, 1938. urtean, eta Pyhätunturi izenpean ireki zituen ateak. Dena den, 2005. urtean, babestutako lurraldea zabaltzea adostu zen eta parke nazionalak Luosto natura eremuarekin bat egin zuen; hortaz, era berean, herrialdeko parke nazional zaharrena eta berriena da. Sorrera egunetik Lappi iparraldeko naturaren babesgune garrantzitsua izan da, eta bereizgarrien artean, aipatzekoak dira 220 metroko sakonera duen Isokuru euri-bidea, baso zaharrak, eremu paduratsuak eta Sokosti eta Pyhä muinoak, eskualdeko eski muino ospetsuak direnak. Iaz, 109.400 bisitari jaso zituen [8].
Luirojärvi aintzira Sokosti muinoaren gailurretik.
  • Urho Kekkonen Parke Nazionala eta Sompio Natura Erreserba Hertsia: Urho Kekkonen Inari, Savukoski eta Sodankylä udalerrien artean dagoen parke nazionala da, Lemmenjoki ondoren, herrialdeko babestutako eremu zabalena dena; guztira, 2.550 km²-ko azalera du. Parke nazionala 1983. urtean sortu zen eskualdeko arro nagusiena babesteko asmoz, izan ere, Ozeano Artikora eta Botniako Golkora doazen Lappiko ibai gehienak bertan sortzen dira. Animalia aniztasuna ere garrantzitsua da. Azken urteotan, natura parkea udalerriko ekonomiaren pisuzko osagarria bihurtu da, iaz, esaterako, 300.400 bisitari jaso baitzituen. Hala, oinezkoentzako, eskiatzaileentzako eta txirrindularientzako ibilbide ugari ireki dira, berrehun baino gehiago. Bestetik, Urho Kekkonenen barruan, Sompio izeneko natura erreserba hertsia dago. 1956. urtean sortu zen 179 km²-ko eremua, eta asmoa bertako natura guztiz babestea izan zen. Hain zuzen, bisitariek bertara sartzea debekatua dute [9][10][11].
  • Bátneduottar edo Hammastunturi Eremu Basatia, eta Ilmakkiaapa: babestutako naturaren sarea osatzen duten eremuak dira. Hammastunturi gunea, esaterako, Inari, Kittilä eta Sodankyläk sortu zuten 1991. urtean, besteak beste, bertako natura basatia, eta samien kultura eta bizilekua babesteko asmoz. Hertsiki natura erreserba ez den arren, arau eta debeku ugari mantentzen dira bertan. Ilmakkiaapa, aldiz, hegoaldeko zohikaztegiak eta bertako fauna babesten dituen 12,4 km²-ko eremua da [12][13].

Natura eremu hauetan ehizatzea erabat debekatua dago; beraz, babestutako animalia ugari dago. Ugaztunen artean, aipatzekoak dira altzeak, amerikar bisoiak, azeri gorri eta zuriak, erbinude arrunt eta zuriak, hartz arreak, igarabak, ipar-katamotzak, jatunak, lemingak, lepahoriak, lepazuriak, otso arruntak, satitsu txikiak, tundrako otsoak, ur-ipurtatsak, ur-satitsu hankazuriak eta elur-orein basati eta etxekotu ospetsuak (basoko elur-oreinak) [10].

Hegazti espezie desberdin asko daude baso ilun eta aintzira oparoetan. Elur-berdantzak, elur-hontzak, eper zuriak, eskandinaviako lagopodoak, kaskabeltz handiak, laponiako kaskabeltzak, okil hiruatzak, txirri lepokodunak eta zapelatz galtzadunak dira bertako negu latzetan bizirautea lortu duten hegazti bakarrak, alegia, urte osoan zehar ikus daitezkeenak udalerrian. Dena den, uda pasatzera iristen diren hegazti-espezieak dira nagusi; besteak beste, aliota txikiak, antxeta txikiak, arrano beltzak, belatz handi eta txikia motako harrapariak, basoilarrak, beleak, bernagorriak, birigarro txikiak, luma dotoreko borrokalariak, elur-berdantzak, hontz gabiraiak, ipar-belatzak, ipar-gailupak, istingor arrunt eta txikiak, kuliska gorri eta pikartak, kurlinta bekaindunak, laponiako berdantzak, larre-buztanikarak, larreoiloak, marikoi isats-luzeak, kurriloak, mendebal-txori mokomeheak, mendi-txontak, mirotz zuriak, mokoker arrunt eta hegalzuriak, negu-txirtak, negu-txontak, okil beltzak, papourdinak, siberiar eskinosoak, txiki-berdantzak, txio horiak, txirri hankalaburrak, txirritxo handiak, txoka gorritzak, urre-txirri arruntak, zingira-hontzak eta zozo paparzuriak. Azkenik, ur-hegazti espezie desberdin ugari aurkitu daiteke aintzira eta ibaietan, haien artean, ahate gorriztak, ahatebeltz arrunt eta hegalzuriak, beltxarga oihulariak, izotz-ahateak, murgilari handiak, zerra txikiak, eta antzara hankagorriztak, hankahoriak, muturzuriak eta nanoak [12].

Paratiisikuru ibarraren, eta izen bereko ur-jauziaren eta lakuaren panoramikoa Ukselmapää muinoaren tontorretik; Urho Kekkonen Parke Nazionala.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bazter honetara iritsi zen lehen gizarte antolatua Izotz Aroaren ondoren heldu zela uste da, iparraldeko klima leuntzen eta glaziarra urtzen hasi zen garaian; Kitinen ibaiaren ertzeetan aurkitu diren aztarnek ere hipotesi hau baieztatzen dute, finlandiar arkeologo eta historialariek 7.000 urte inguruko adina dutela defendatzen baitute. Mendeetan eratu zen kulturari Komsa edo Gorravárri izena ematen zaio eta Ozeano Artikoaren kostaldean ezarri zirenez batik bat, Ipar Itsasoko lehen Fonsa kulturako tribuekin harreman estua izan zutela pentsatzen da. Nahiz eta oraindik lurralde honen berezko biztanleen -samien- jatorria ezezaguna izaten jarraitzen duen, badirudi tribu hauen eta beranduago (Harri Aroan) Eskandinaviara ekialdetik sartu ziren herri uraldarren nahasketaren emaitza direla. Hasiera batean, hauen lurraldea Ozeano Artikoan hasi eta Finlandia, Norvegia eta Suedia erdialdean bukatzen zen eta muturreko egoera klimatikoei aurre egiteko baliabideak garatu zituzten. Sami aitzindari hauek ehizatik, fruitu-bilketatik eta arrantzatik bizi ziren eta guztiz nomadak zirela pentsatzen da; horrela, ehizakiaren atzetik ibiltzen zirenez, sasoiaren arabera bizilekuz aldatuko zuten etengabe. Kitinenen arroan ere garai honetako giza-aztarnak aurkitu dira, hauen artean, 30 bat egonleku, eta zenbait arrantza- eta ehiza-tresna [14].

Egurrezko eliza zaharra (XX. mende hasiera).

Erdi Aroan bizimoduak antzeko jarraitu zuen Sápmi iparraldean. Biztanleria sakabanaturik bizi ziren eta sasoiaren arabera egonlekuz aldatzen zuten hainbat sami herri edo taldek osatzen zuten; talde horiei batasuna ematen zien lotura kultura antzekotasuna eta lurralde banaketa ziren. Euren artean eta mugaz haraindiko beste sami taldeen artean harremana etengabea izango zela pentsatzen dute adituek, elkar trukeak urteetan zehar sendotutako sarea. Dena den, herri bakoitzak bizirauteko beharrezko guztia lortzen zuen ehizaren, arrantzaren eta bilketaren bitartez; beraz, horrek guztiak kanpotarrekin kontaktua izateko beharra gutxituko zuen. Bestalde, klima hotza dela-eta, aipatzekoa da atzerriko erresumek ez zutela saiakera berezirik egin lurraldea bereganatzeko XIV. mendera arte. Ondorioz, uste da bertako biztanleek jatorrizko bizimodu eta kulturari eutsi ahal izan ziotela arazo handirik gabe [15].

Hain zuzen, XIV. mendean hasi ziren zehazten Eskandinavia iparraldeko mugak. Ipar-ekialdeko merkataritza bideak oso garrantzitsuak ziren Norvegiar eta Suediar erresumentzat, eta Novgorodeko Errepublikaren erasoek ezbaian jartzen zuten hauen segurtasuna. Horrela, eskualdea bereganatzeko hainbat liskar izan zen erresuma hauen eta novgorodarren artean. Baina, 1323. eta 1326. urteetan, iparraldeko mugak lasaitzen hasi ziren. Sodankylä suediarren kontrolpean gelditu zen, eta lurraldearen mendekotasuna bermatzeko, suediarrek zerga-sistema sendoa jarri zuten martxan. Hala ere, herrialdeen arteko akordioa ez zen horren finkoa gertatu eta eskualdea Novgorodeko Errepublikaren ondorengoa izan zen Errusiar Tsarerriaren eta Suediar Erresumaren eskuen artean ibili zen hainbat mendez. Azkenean, XVI. mendean, Laponia probintziaren mugak egonkortu eta eskualdea antzinako probintzia honen esku gelditu zen behin betiko.

Garai hartan, bi lurraldek edo siidak osatzen zuten gaur egungo udalerria: Sompiok eta Sodankyläk. Sompioren eremua ipar-ekialde osoa zen, Kitinen eta Luiro ibaiek bat egiten duten inguruan hasi eta Saariselkä muinoaren magalean amaitzen zen. Bertan, Ipar Finlandian nagusi den sami taldea bizi zen, ipar samiena, alegia. Sodankyläk, bestetik, hego-mendebaldeko lurralde zabala hartzen zuen, eta eremu honetako biztanleak kemiko samiak ziren, aurrekoengandik hizkuntza, bizimodu eta kulturagatik bereizten zirenak. Hain zuzen, kemiko samiak Kemi ibaiaren inguruan bizi ziren samiak ziren, inariko samiekin lotura estua zutenak. Arrantzak izugarrizko garrantzia zuen euren bizimoduan eta hizkuntza bereizgarria ere bazuten, kemiko samiera. Hala ere, sami talde honen kultura XIX. mendearen bukaeran galdu zen, kemiko samieraren azken hiztunarekin batera [16].

Hala, Sompioko ipar samiak eta Sodankyläko kemiko samiak zeuden. Dena den, ez bata, ez bestea, ez zen oso talde ugaritsua. Esate baterako, zergen kontuen arabera, Sompiok 30 eta 60 herritar baino ez zituen 1555. eta 1600. urteetan, hurrenez hurren [17].

Egurzainak Kitinen ibaiaren ertzean (XX. mende hasiera).

XVI. eta XVII. mendeen artean amaitu zen sodankylärren ordura arteko oharkabeko bizimodua. Kristautasunaren bultzadaz, lehen elizak eraikitzen hasi ziren Laponian. Sodankyläko lehena zutik dirauen egurrezko eliza zaharra izan zen, 1689. urtean eraiki zena; eta, kristautasunaren etorrerarekin batera, samiek xamanismoa alde batera utzi eta iristen hasi ziren finn kolonoen sinesmena bereganatu zuten. Kristautzea bat-batekoa izan zen. Xamanismoa eta ohitura zaharrak mantendu zituzten samiek sorgin-ehiza latza jasan behar izan zuten. Baina, honekin batera, suediarren agintea ere indartu zen. Suediar Inperioak iparraldean sektore ekonomiko berria sortzeko helburuarekin, elur-orein zaintza sustatzeko diru-laguntzak ematen hasi zen samiei eta hegoaldeko kolonoei. Beraz, erlijioa ez ezik, jatorrizko sodankylärrek bizimodu nomada galdu eta egonleku finkoak eraikitzen hasi ziren garaia izan zen.

Ondoren, Izotz Aro Txikia iritsi zen XVII. mende bukaeran, eta herritarrek hildako asko eragin zituen gosete garai luzea pairatu zuten. Dena den, egonkortasun handiko urteak izan ziren, eta Errusiar Tsarerriaren eta Suediar Erresumaren iparraldeko muga lasaitu egin zen. XVIII. mendean baina, Finlandiaren kontrola izateko guduak hasi ziren berriro ere; Finlandiako Gerran, azkenik, Errusiar Inperioak herrialdea bereganatu zuen finn nazionalismoaren laguntzaz, eta Finlandia Inperioko Dukerri Handi bihurtu zen 1809. urtean.

XIX. mendearen hasiera izan zen, hain zuzen ere, Sodankylären eta eskualdearen hazkuntza areagotu zen garaia. Kemi hiriaren inguruan eratu zen industria Ekialdeko Lappiko basoak ustiatzen hasi zen, eta Kemi ibaia Laponiako garraiobide nagusi bihurtu zen. Baliabide naturalen erauzketak eta urre sukarrak ere herritar asko erakarri zituzten hegoaldetik, eta finlandiarren kopuruak azkar egin zuen gora. Kolonoen kokatzea bultzatzeko, gainera, eskualdea zerga-sistematik salbuetsia gelditu zen hainbat urtez. Horrela, basogintza industriaren bitartez, lehenengo azpiegiturak eraikitzen hasi ziren udalerrian. Hegoaldeko finlandiarrekin batera, Kautokeino ingurutik elur-orein zaintzan ziharduten hainbat sami familia ere Sompion kokatu zen. Baina, Sodankyläko jatorrizko biztanleen -kemiko samien- azken urteak ere izan ziren, kemiko samieraren azken hiztunarekin batera desagertu baitziren [16].

Sodankyläko udalerria mende honetan jaio zen, 1893. urtean zehazki. Hala, Sodankyläko parrokiaren lurrak XVII. mendetik zehaztuak zeuden arren, azkenean, herritarrek udalerri eskubidea jaso zuten urte horretan.

Sodankylär errefuxiatuak II. Mundu Gerran (1944).

XX. mende hasieran, Iraultza ondoren Errusian zebilen giro nahasiari probetxu atera nahian, finlandiarrek independentzia aldarrikatu zuten 1917an. Independentzia kontuan finlandiar gehienak ados zeuden arren, bi alderdi nagusien botere nahiak herrialdea Gerra Zibilera bultzatu zuen. Azkenean, Armada Zuriak gerra irabazi zuen eta administrazio berriak Ouluko probintzia zatitu, Lappiko probintzia berria sortu, eta Rovaniemi begiko hiri bihurtu zuen (Sobiet Batasunaren laguntza zuen Armada Gorriaren alde egin zuten Oulu, Tornio eta Kemi hirien kalterako). Izendapen horrek eragin handia izan zuen Sodankylä udalerrian, eskualdea Rovaniemi eta herrialdeak eskuratu berri zuen Ozeano Artikoko lurraldearen erdibidean baitzegoen. XX. mendearen hastapenetan ireki ziren, besteak beste, Rovaniemi-Sodankylä errepidea, lehen eskola eta farmazia, Behatoki Geofisikoa, telefono linea, eta Sompio eta Unariko meatzeak [16].

Elizate suntsitua, Laponiako Gerra ondoren (1944).

Udalerriaren eta eskualdearen urre-aro honetan, Bigarren Mundu Gerrak eztanda egin zuen kontinente zaharrean. Herrialdeak bere independiente estatusa mantendu nahian eta SESB bere lurraldetik urruntzeko asmoz, Hirugarren Reicharekin bat egin zuen. Norvegiatik iritsitako tropa alemaniarrak Lappin egokitu ziren eta herrialdearen defentsa antolatzeari ekin zioten. Finlandia astindu zuten Neguko Gerra eta Jarraipenaren Gerraren ondoren, herrialdeak SESBekin Moskuko armistizioa izeneko bake-akordioa sinatu behar izan zuen; akordio hau gauzatzeko, finlandiarrek sobietarren baldintza nagusia onartu behar izan zuten, alegia, alemaniarrak finlandiar lurraldetik botatzea. Laponiako Gerra hasi zen 1944ko urriaren 1ean eta Sodankyläko biztanleak Ostrobotniara eraman zituzten. Lappin zeuden 200.000 soldadu alemaniarrek, bestalde, bizilagun den Norvegiara, Reicharen herrialde satelitera alde egitea pentsatu zuten, baina, ihes egin baino lehen, Lothar Rendulic ofizialak probintzia osoa suntsitzeko agindua eman zuen. Finlandiar soldaduak Kemi eta Tornio ingurura joan ziren alemaniarrak bertako portu estrategikoetatik urruntzen saiatzeko eta, bitartean, nazien XVII. batailoiak gotorleku sendoena zuten hiriaren jabe egin ziren, Rovaniemiren jabe, hain zuzen ere. Urriaren 9an, alemaniar soldaduak hiriko azpiegitura, instalazio eta finlandiar administrazioaren eraikin nagusiak suntsitzen hasiak ziren. Laponian zegoen bigarren batailoi alemaniarrak -XXXII. batailoiak-, aldiz, iparralderantz egin zuen; Sodankylä-Ivalo-Utsjoki bidetik Norvegiara heltzea zuten helburu. Ihesean, ez zuten gainontzeko batailoiek aurkitutako erresistentziarik jasan eta arazorik gabe iritsi ziren mugaraino. Hori bai, bidean, topatutako herri guztiak suntsitzeaz arduratu ziren; hauen artean, Ivalo eta Sodankyläko Elizatea 1944ko urrian. Aipatzekoa da ere, finlandiar Jaeger Brigadaren eta alemanen arteko Tankavaara bataila, odoltsua izan zena. Hala ere, sodankylär gehienak babesean zeudenez, Lokka herrian izan zen sarraskiaz gain, ez zen hildakorik izan eta onik itzuli ahal izan ziren udalerrira; gerra garaipenak, era berean, berreraikitze lanak arindu zituen [18][19].

Bigarren Mundu Gerra osteko urteetan, Finlandiak ekonomikoki izugarrizko hazkuntza izan zuen eta gizarte eta politika egonkortasuna lortu zuen. Gerra osteko herrialde pobre bat izateari utzi, Gerra Hotzean neutral aldarrikatu, NBEk ezarritako isuna ordaindu eta, 40 urtean, teknologikoki munduko estatu garatu eta jakintsuenetakoa bihurtu zen, merkatuko izugarrizko botere ekonomikoarekin eta bizi maila altuarekin. Hazkunde guzti hau oparoa izan udalerriarentzat, industriak ere bere sustraiak errotu baitzituen bertan. Hala, basogintza industriak eta meatzeek garrantzi handia izaten jarraitu zuten; baina, iraultza handiena urtegien eraikitzea izan zen. Hain zuzen, 1960ko hamarkadan eraiki ziren iparraldeko Sompio eremuan dauden Lokan tekojärvi eta Porttipahdan tekojärvi urtegiak. Kitinen eta Luiroren urak bilduz, ibaien emaria kontrolatu zen, eta hauen arroan hainbat zentral hidroelektriko eraiki ziren, eskualdea argindarrez hornitzen dutenak. Dena den, guztira, 600 herritar lekualdatu behar izan ziren, gaur egun urtegiek hartzen duten eremuetan hainbat herri bitzeuden; haien artean, Lokka, Mutenia eta Vuotso [20].

Talde etniko nagusia finlandiarrena den arren, hauek eta jatorrizko sami gutxiengoa guztiz bateratuak daude egunerokoan eta kultura aberastuz, bi gizarte-taldeak inolako desberdintasunik gabe bizi dira XXI. mendean. Samien ohiturak, hizkuntza eta lurrak babesten dituen Samien Lurraldea sortu zuen udalerriak Enontekiö, Inari eta Utsjokirekin batera 1973. urtean [21].

Administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sodankyläko herriak [22]
Sodankylä-OSM.png
: Sodankyläko Elizatea
Puolakkovaara
Kiilopää
Kakslauttanen
Purnumukka
Tankavaara
Mutenia
Siltaharju
Roivanen
Madetkoski
Peurasuvanto
Kurittukoski
Moskuvaara
Kersilö
Orakylä
Lismanaapa
Kukasjärvi
Sassali
Raudanjoki
Vuojärvi
Seipäjärvi
Unari
Heinäperä
Kaarto
Hingan.
Siurun.
Uimaniemi

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Sodankylären banaketa administratiboa»

Sodankylä udalerria erdigunean dagoen Elizateak eta lurralde guztian zabaltzen diren hainbat herri txikik osatzen dute. Hirigunetik kanpo bizi da, zehazki, sodankylärren %38. Kokapenari dagokionez, herri gehienak udalerriaren hegoaldean daude, Elizatearen eta aintzira txikien inguruan; besteak beste, Sattanen, Kelujärvi, Orajärvi, Vaalajärvi eta Syväjärvi-Heinäperä. Dena den, biztanle gehien dituen herria Inariko mugatik hurbil dagoen iparraldeko Vuotso herria da, Sodankyläko samien egungo erdigunea dena.

Herriak lau barrutitan banatuta daude:

  • Aintzirako herriak edo Järvikylät: hego-mendebaldeko herrien barrutia, guztietan biztanle gehien dituena.
  • Ekialdea edo Itäosa: Elizatearen ekialdera dauden herriek osatzen duten barrutia.
  • Hegoaldea edo Eteläosa: Pyhä-Luostoren ondoan hazi diren hego-mendebaldeko herrien barrutia.
  • Iparraldea edo Pohjoisosa: erdigunetik iparrera dauden herri guztiak barne hartzen dituen barrutia.

Ondorengoak dira, Sodankyläko Elizateaz gain, udalerriko herrigunegune garrantzitsuenak:

250 biztanle baino gehiago dauzkaten herriak beltzez.

Garraio azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sodankylä udalerri zabala den arren, garraio azpiegitura gutxi ditu. Ez dago horren iparrera doan trenik (tren-geltoki hurbilenak Kemijärvi eta Rovaniemin daude, 100 bat km hegoaldera), eta Elizatetik gertu dagoen aerodromoak hegaldi pribatuak bakarrik jasotzen ditu.

Hala, Sodankyläko herrien artean ibiltzeko eta Lappiko gainontzeko udalerriekin bat egiteko garraiobide erabiliena autoa da. Sodankylätik bi autobide igarotzen dira, Nelostie izenaz ezaguna den Valtatie 4, eta Valtatie 5. Lehenengo autobideak Finlandia hegoaldetik iparraldera zeharkatzen du eta, guztira, Helsinkitik Utsjokira, 1.295 km-ko luzera du (herrialde osoko autobide luzeena da). E8 eta E75 osatzen duten autobideetako bat da, eta Oulu, Kemi eta Rovaniemi hirietatik, Aska, Torvinen, Sattanen eta Vuotso herrietatik, eta Elizatetik igarotzen denez, sodankylärren autobide erabiliena ere bada. Bestetik, Heinolan hasten den Valtatie 5 autobideak ekialdeko Finlandia zeharkatzen du, eta helmuga, hain zuzen ere, Sodankylän bertan du. Guztira, 907 km-ko luzera du eta, besteak beste, Kuopio, Kajaani eta Kemijärvi hirietatik, Orakylä herritik, eta Elizatetik igarotzen da. Azkenik, bigarren mailako errepide ugari ere badago; esate baterako, 155 km dituen eta Lappiko Kolari, Kittilä eta Sodankylä udalerriak bat egiten dituen Kantatie 80 errepidea [23][24].

Kiilopäära doan Yhdystie 9695 errepidea.

Ondorengoak dira udalerria zehazkartzen duten errepide eta autobide nagusiak:

4E 75 Valtatie 4: Helsinki - Lahti - Jyväskylä - Oulu - Kemi - Rovaniemi - Sodankylä - Utsjoki
5E 63 Valtatie 5: Heinola - Mikkeli - Kuopio - Kaajani - Kuusamo - Kemijärvi - Sodankylä
80 Kantatie 80: Kolari - Kurtakko - Kittilä - Tepsa - Jeesiö - Vaalajärvi - Sodankylä
952 Seututie 952: Meltaus (Rovaniemi) - Syväjärvi - Vaalajärvi
967 Seututie 967: Sodankylä - Kelujärvi - Tanhua - Värriö - Savukoski

Lehen esan bezala, autoa garraiobide erabiliena den arren, ez da errepide hauen gainean dabilen ibilgailu bakarra, Eskelisen Lapin Linjat konpainiaren autobusek udalerria eskualdeko eta herrialdeko hiri garrantzitsuenekin eta Norvegiarekin lotzen dutelako [25][26].

Azkenik, alemaniarrek Bigarren Mundu Gerran eraiki zuten Sodankylä aerodromoa aipatu behar da. Hasiera batean, Petsamora zihoazen hegaldien geldialdiak jasotzeko eraiki zen 1.500 metroko asfaltozko pista, baina, denbora igaro ahala, iparraldeko aireportu garrantzitsu bihurtu zen. Horrela, 1989. urtera arte, Helsinki-Vantaa aireportura hegaldiak izan ohi ziren maiz; dena den, erabiltzaile gutxi zirela-eta, erakunde arduradunak hegaldi guztiak bertan behera uztea erabaki zuen. Gaur egun, aerodromoak abiazio orokorrarentzat baino ez du eskaintzen zerbitzua eta sodankylärrek Finlandiako hegoaldeko hirietara edota atzerrira bidaiatu nahi izanez gero, Ivalo eta Rovaniemi aireportuetara joan behar izaten dute [27].

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lappiko hezkuntza azpiegitura nagusiak eskualdeko hiriburuan daude, Rovaniemin; haien artean, Unibertsitatea eta Zientzia Aplikatuen Unibertsitatea. Dena den, sodankylärrek haur hezkuntza eta derrigorrezkoa udalerrian bertan jasotzeko aukera dute. Hain zuzen, Udalak tokian tokiko irakaskuntzaren alde egiten du eta, hainbat herrik osatzen duten udalerri zabala den arren, eskaintza sarea eraginkorra da.

Guztira, haur hezkuntzako zazpi eskola daude Sodankylän, zazpiak publikoak: Lokkako, Sattanengo, Torvinengo, Vaalajärviko, Vuotsoko, Järvikyläko (Syvajärvin), eta Elizateko Aleksanteri Kena haur eskolak. Ikastetxe hauetan, sei urtera arte iristen den eta hautazkoa den haur hezkuntza eskaintzeaz gain, ikasleek derrigorrezko hezkuntzako lehen bi mailak ere burutzen dituzte. Aurre-eskola izena duten bi ikasturteetan, gazteak ordutegira egokitzen eta ikasgai berriak ikusten hasten dira, besteak beste. Ondorioz, aldaketa horren handia izan ez dadin, fase hau aurreko ikastetxe berean burutu ohi dute [28].

1920ko hamarkadako Sodankyläko eskola zaharra.

Horrela, hirugarren mailatik aurrera, udalerriko gazteak Sodankyläko Institutura (Sodankylän lukio edo Soađegili logahat) joaten dira euren ikasketarekin jarraitzeko, udalerrian dagoen derrigorrezko hezkuntzako ikastetxe bakarra baita. Eskola bakarra izanik, gazte gehienek Elizate inguruko herrietatik bertara mugitu behar izaten dute egunero; hala ere, ikastetxeak herri urrunenetako ikasleen joan-etorriak ordaintzen eta errazten ditu.

  • Ipar Argiak Ikastetxea, Revontuli-opisto edo Revontuli-Instituhtta: Enontekiö, Kittilä eta Sodankylä udalerrietan dagoen hezkuntza zentroa da. Ikastetxeak bizpahiru hilabetetan burutzen diren ikastaroak antolatzen ditu, gazte eta helduen artean oso arrakastatsuak izan ohi direnak. Besteak beste, gitarra, historia, musika, margolaritza, errusiera eta gaztelania ikastaroak daude [29].

Osasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Lappi Ospitale Barrutia»

Lappi bi ospitale barrutitan banatua dago. Alde batetik, Kemi-Tornio Ardatzak eta Ylitornio udalerriak osatzen duten Länsi-Pohja Ospitale Barrutia dago; eta, bestetik, Rovaniemi hiriburua eta eskualdeko gainontzeko udalerriak dauden Lappi Ospitale Barrutia.

Familiako edo etxeko mendikuek garrantzi handia dute eskualdeko eta herrialde osoko osasun sisteman, eta hauek udalerrian bertan dauden osasun-etxe eta eskualde-erietxetan egiten dute lan. Osasun zentro hauek ospitale txiki modukoak dira; laborategiak, kontsulta- eta ebakuntza-gelak, x izpi makinak dituzte eta zenbait mediku espezializatuk ere egiten du lan bertan. Askotan bizpahiru udalerriren artean akordioak adosten diren arren, udalerri txikienenek ere zentro hauek izaten dituzte eta, ondorioz, ospitale handiak hiri nagusienetako eskakizunak betetzeko baino ez daude. Guztira, hamabost osasun-etxe (udalerri bakoitzeko bat) eta bi erietxe daude Lappi Ospitalde Barrutian; Lappiko Ospitalea erietxe nagusia, hain zuzen ere, eskualdeko hiriburuan dago, Rovaniemin. Sodankyläko osasun-etxea, aldiz, Elizatean dago [30].

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970eko hamarkadatik Sodankyläk hainbat hiri senidetu dauzka; gehienak Ipar Europako eta kulturalki harreman estua duten herrialdetako udalerriak dira.


Udala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sodankyläko eta Finlandiako gainontzeko udalerrietako udalbatzak eratzeko, lau urtero udal hauteskundeak antolatzen dira herrialdean. Gaur egun dagoen udalbatza 2012ko urriaren 28an ospatu ziren udal hauteskundeetan eratu zen.

Sodankyläko Udalbatza [31]
Alderdia Eserlekuak +/- Ehunekoa Sodankyläko udalbatza
-- Zentroko Alderdia 14 Straight Line Steady.svg 0 % 37,8
-- Ezker Elkartasuna 7 Red Arrow Down.svg 1 % 19,8
-- Koalizio Nazionala 7 Green Arrow Up Darker.svg 1 % 19,6
-- Benetako Finlandiarrak 4 Green Arrow Up Darker.svg 1 % 10,8
-- Alderdi Sozial-Demokrata 2 Red Arrow Down.svg 2 % 6,8
-- Liga Berdea 1 Green Arrow Up Darker.svg 1 % 5,2

Sodankyläko Udalbatza 35 ordezkarik osatzen dute eta, Lappiko udalbatza gehienen antzera, talde politiko nagusia Zentroko Alderdia da. Hain zuzen, alderdiak aurreko hauteskundeetako emaitzari eutsi zion eta hamalau ordezkariek euren eserlekuak mantendu zituzten; guztira, sodankylär botoen %37,8 eskuratu zuen. Dena den, emaitza ez zen nahikoa izan gehiengo osoa eskuratzeko. Bigarren eta hirugarren alderdiak zazpina batzarkide lortu zituzten Ezker Elkartasuna eta Koalizio Nazionala izan ziren. Alderdi sozialistak taldekide bat galdu zuen arren, beherakada ez zen eskualdeko gainontzeko udalerrietan bezain nabaria izan, eta botoen %19,8 bereganatu zuen. Koalizio Nazionalak, aldiz, gorakada esanguratsua izan zuen, eta eserleku bat irabazi eta botoen %19,6 eskuratu zuen. Bestetik, laugarren postua parte hartzaileen %10,8ri esker beste ordezkari bat irabazi zuen Benetako Finlandiarrak alderdiarentzat izan zen. Azkeneko postuak galera handia izan zuen Alderdi Sozial-Demokrata eta Liga Berdearentzat izan ziren; lehenengoak bi batzarkide galdu zituen eta alderdi ekologistak, berriz, ordezkaritza eskuratu zuen. Guztira, hurrenez hurren, botoen %6,8 eta %5,2 lortu zuten. Hauteskundeetako parte hartzea, azkenik, %64koa izan zen.

Biztanle gehien duten herriguneak (2011) [32]
Z. Herrigunea Biztanleak Z. Herrigunea Biztanleak

1 Elizatea 5.506 6 Kelujärvi 237
2 Vuotso / Vuohčču 335 7 Syväjärvi 181
3 Sattanen 317 8 Jeesiö 155
4 Vaalajärvi 291 9 Riipi 136
5 Orajärvi 271 10 Torvinen 128

Udal hauteskunde hauen ostean, eratu berria zen udalbatzak gehiengo osoz Viljo Pesonen alkate aukeratu zuen, eta ordura arte alkatetzan izandako Vesa Tuunainen jauna ordezkatu zuen. Gobernu berriak, gainera, udalbatzaren presidentea eta Udalaren bozeramailea izendatu zuen, Zentroko Alderdiaren kide den Elsi Poikela andrea. Hurrengo udal hauteskundeak 2015. urtean ospatuko dira [33].

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriak, guztira, 8.896 bizilagun ditu. Hala, bederatzi mila biztanlera iristen ez den arren, herritar gehien duen Ipar Lappiko eta Samien Lurraldeko udalerria da; Lappi eskualdeko laugarrena. Gainera, Sodankylä herrialdeko bigarren udalerri zabalena da -denera, 12.415,48 km²-ko azalera du-, eta datuek biztanle dentsitate baxuena duen udalerrien artean jartzen dute. Europar Batasuneko herrialdeekin eta Finlandiako gainontzeko udalerriekin alderatuta, bestetik, Sodankylän, 15 urte baino gutxiagoko biztanleriaren ehunekoa nahiko baxua da: %13,9; eta 64 urte baino gehiago dituztenena, berriz, altua: %21,9. Atzerritarren kopurua ere, batezbesteko guztien azpitik dago. Hain zuzen, atzerritarrak biztanleriaren %1 baino ez dira (2013); guztira, 90. Azkenik, erlijioari dagokionez, gehienak sinesgabeak edo luteranoak dira, bereziki laestadianismo mugimendu kontserbadorekoak [1][34].

Sodankylärrek gorena 70eko hamarkadaren hasieran eta 90ekoaren lehen erdian bizi zuten; 1995. urtean, ia hamar mila zortziehun izatera iritsi ziren. Hala ere, harrezkero, urtez urte biztanleria jaisten joan da. XX. mende bukaerako banku krisialdiak gogor astindu zuen lehen sektoreko udalerria, eta, ondorioz, herritar askok lan bila kanpora jo behar izan zuen -batez ere, Helsinki eta Rovaniemi hirietara-. Baina, industriaren oinarriari eta turismoak diru-sarreretan hartu duen garrantziari esker, badirudi azken urteotan sodankylärren kopurua mantendu eta zertxobait ere hazi egin dela. Hala eta guztiz ere, aldaketak aldaketa, Sodankyläk Ipar Finlandiako udalerri garrantzitsua izaten jarraitzen du.

Bi hizkuntza ofizial ditu Sodankylä udalerriak: ipar samiera eta finlandiera. Dena den, hizkuntzen banaketa ez da parekoa, hizkuntza nagusia bigarrena baita; finlandiera sodankylärren %97,4ren jatorrizko hizkuntza da. Ipar samiera, bestetik, ipar-ekialdean -Vuotso eta Lokka artean- bizi diren sami gutxi batzuen hizkuntza da; zehazki, udalerriko biztanleriaren %4 inguru sami jatorrikoa bada ere, ipar samiera %1,6ren berezko hizkuntza baino ez da. Udalerriaren izen ofizialak "Soađegilli" eta "Sodankylä" dira, ipar samieraz eta finlandieraz, hurrenez hurren.

Biztanleriaren bilakaera [35][16]
1920 1970 1975 1980 1985 1990 1995 1998 2000 2002 2004 2006 2008 2010 2012 Orain
4.957 10.654 10.062 10.117 10.490 10.576 10.736 10.283 9.922 9.489 9.336 9.081 8.872 8.802 8.809 8.896


Udalerriko bizilagun ospetsuenak Andreas Alariesto eta Johanna Sinisalo artistak dira. Lehenengoa sami margolari garrantzitsua izan zen, 1970eko hamarkadan herrialdean entzute handia izan zuena; batik bat, Lappiko paisaiak eta eguneroko irudiak margotzen zituen. Alariestoren obra gehienak Sodankyläko Museo-Galleria Alarieston daude. Johanna Sinisalo, aldiz, zientzia-fikzio eta fantasiazko nobela idazle ezaguna da. Besteak beste, Linnunaivot eta Ennen päivänlaskua ei voi obrak idatzi ditu; azkenekoagatik, 2000. urteko Finlandia Saria irabazi zuen. Bestetik, musikagintzan, Stepa raperra aipatu beharra dago, azken urteotan, hainbat disko atera eta hamaika kolaborazizo egin dituena [36].

Johanna Sinisalo idazlea (2008).

Azkenik, Aimo Tepsell orientazio txapelduna, 1977an borroka grekoerromatarreko munduko txapeldun bihurtu zen Pertti Ukkola, Jaakko Ruha snowboarderra, Vesa Kietäväinen aktorea, eta 1991ko Eurovision Abesti Jaialdian parte hartu zuen Kaija Kärkinen abeslaria ere sodankylär seme-alabak dira.

Samiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Samien Lurraldea (Finlandia)», «Sami etnia», «Sápmi» eta «Sompio»

Udalerria samien jatorrizko lurraldearen barnean dago, Sápmi deituriko lurraldean. Samiak, euskaldunekin batera, Europako gutxiengo indigena bakarrak dira, eta hauen jatorria ezezaguna izaten jarraitzen du egun. Kultura eta hizkuntzagatik, badirudi antzinaroko Komsa edo Gorravárri tribuen eta beranduago (Harri Aroan) Eskandinaviara ekialdetik sartu ziren herri uraldarren nahasketaren emaitza direla; baina, kontua ez da argi. Ziurra den bakarra samiak Eskandinavia iparraldean historiaurretik bizi diren herria direla da [37].

Sami danbor tradizionala Siidan.

Kemi, Kitinen eta Luiro ibaien arroak sami herriaren aspaldiko bizileku ezagunak dira, aztarnategi garrantzitsuak; hain zuzen, bertan bizi ziren samiek azpimultzo bereizi bat osatzen zuten, kemi sami edo kemiko sami izenekoa. Talde honen berezitasun nabarmenenak hizkuntza -XX. menderako desagertua zen, baina lekukotasunak utzi dituen kemiera edo kemiko samiera- eta aparteko bizimodua -ibaiko arrantza, nagusiki- ziren. Dena den, XVIII. mendean hasi eta XX. mendera arte luzatu zen hegoaldeko finlandiar kolonoen etorrerak kultura berezia desagerrarazi zuen. Kemi sami gehienek iparraldera jo zuten, Inari eta Utsjoki aldera, eta Sodankylän gelditu zirenek, aldiz, iritsi ziren finlandiarren ohiturak eta hizkuntza bereganatu zituzten. Azkenean, XX. menderako euren kultura galdua zen betiko. Hala, gaur egun udalerrian bizi diren samiak, batik bat, iparraldean Vuotso eta Lokka inguruan (Sompio) bizi diren ipar sami azpimultzoko samiak dira, inariar samiekin duten harremanak euren bizimodua mantentzen lagundu baitzien [37].

1973. urtean, Sodankyläk, Enontekiö, Inari eta Utsjokirekin batera, Samien Lurraldea sortu zuen, samien ohiturak, hizkuntza eta lurrak babesteko asmoz. Gaur egun, Samien Lurraldea kudeatzen duten arduradunen irizpideen arabera, Sodankyläko biztanleriaren %5 samia da (500 lagun inguru), eta, ondorioz, Samien Parlamenturako hauteskundeetan parte hartu dezake; horrela, sami etniako biztanle gutxien bizi den erakundeko udalerria da. Hala eta guztiz ere, gaur egun arbasoen kultura galdua duten arren, pentsatzen da sodankylär gehienak samien ondorengoak direla. Udalerriak bi hizkuntza ofizial ditu: finlandiera eta ipar samiera. Dena den, hizkuntza nagusia lehenengoa da, ipar samiera sodankylärren %1,6ren jatorrizko hizkuntza baino ez baita. Azken urteotan, baina, ipar samiera sustatzeko egindako ahaleginaren ondorioz, eta hezkuntza elebidunari esker, badirudi hizkuntza mantendu eta, samien artean behintzat, hazten ari dela. Udalerriak samiera desberdinetan jasotzen dituen izendapenak Soađegilli (ipar samieraz, ofiziala den bakarra), Suáđigil (inariko samieraz) eta Suäˊđjel (skolt samieraz) dira [38][39].

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sodankyläko armarria

Armarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Sodankyläko armarria»

Armarria 1959. urtean sortu zuen Aarno Liuksiala artistak eta bere helburua, bertan agertzen diren irudiekin, udalerriko natura adieraztea izan zen. Urte bereko abenduaren 30ean, udalbatzak Sodankyläko ikur ofizialtzat hartu zuen (Barne Ministerioak hurrengo urteko martxoaren 24an onartu zuen). Zelai beltzaren aurrean, sei puntako zilarrezko izarra eta, aurrean suzko gar gorriztak dituen eta zilarrezkoa ere den banda horizontala daude. Sei puntako izarrak iparrizarra irudikatzen du, neguko gau ilun, hotz eta luzeetan zerua argiztatzen duen argi nagusia; honek, era berean, udalerriaren kokapena adierazten du, herrialdearen iparraldean eta Zirkulu Polar Artikoaren gainean. Bestalde, suzko garrak ipar argiak dira. Oso ohikoa da Finlandian fenomenoa gar bidez irudikatzea, ipar argien finlandierazko izena revontulet baita, euskaraz, "azeriaren sua". Azkenik, aipatzekoa da Sodankyläko armarriak ere atzealde iluna duela; izan ere, kolore hitsak (grisa, beltza) Lappiko udalerriko armarrien bereizgarri nabarmenenak dira, eskualdeko zerua negualdean irudikatzen dutenak [40].

Elkarte eta Erakundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sodankyläko EISCAT radarra.

Herrialdearen defentsarekin, eta zientzia eta ikerkuntzarekin lotutako gune garrantzitsuak daude udalerrian:

  • EISCAT: Eguzkia eta Lurraren arteko elkarreragina aztertzen duen europar zientzia elkartea da. Egoitza nagusia Tromsøn den arren, elkarteak, guztira, lau radar ditu: hiru Eskandinavian (Kirunan, Tromsøn eta Sodankylän bertan) eta bat Svalbard uhartedian. Hain zuzen, EISCATek sakabanatze inkoherentea duten hiru radar sistemarekin lan egiten du (224 MHz, 931 MHz eta 500 MHz), eta, azken urteotan, ionosfera eta magnetosferan izan diren aldaketak aztertu dira [41].
  • Sodankyläko Behatoki Geofisikoa edo SGO: Tähtelä auzoan dagoen eta Ouluko Unibertsitateak kudeatzen duen behatoki geofisikoa da. Finlandiako Zientzien Akademiak sortu zuen 1914. urtean, eta hainbat hamarkadaren ostean, 1997an, erakundea Unibertsitatearen esku gelditu zen; gaur egun, behatokiaren zuzendaria Esa Turunen zientzialaria da. SGO zentroaren ikerketa esparru nagusiak Lurra eta honen inguruko espazio hurbila dira; besteak beste, Lurraren magnetismoa, pultsazio magnetikoak, eta izpi eta zarata kosmikoak aztertzen dira. Dena den, ikerketa garrantzitsuenak ipar argien eta hauek Lurrean duten eragina aztertzen dutenak dira. Egoitza nagusian lurrikarak neurtzeko sismografo bat ere bada [5].
  • Sompio Liburutegia: Pelkosenniemi, Savukoski eta Sodankylä udalerriek adostutako akordio bati esker 2009. urtean sortu zen liburutegia da. Erakundeak hiru udalerrietan egiten du lan, baina egoitza nagusia Sodankyläko Elizatekoa da. Guztira, ia ehun mila liburuko bilduma du; hala, Finlandia iparraldeko liburutegi handienetakoa da [43].

Museoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sodankyläko museo garrantzitsuenak udalerriaren historia eta artea gaitzat dutenak dira:

  • Herriko Historia Museoa: Sodankylä udalerriko historiari buruzko herri museoa da. Proiektua 1949. urtean hasi zen, Sodankylä-Seura Elkartea tresna eta materialak biltzen hasi zen urtean, eta, guztira, hamahiru eraikinek osatzen dute. Museoak XX. mende hasierako herritarren bizimodua irudikatzen duen arren, mota desberdineko objektuak ere badaude; zaharrena 700 urte inguru dituen eskia da, eraikin nagusian erakusgai dagoena [44].
Museo-Galleria Alariesto 25. urteurrenean (2011).
  • Museo-Galleria Alariesto: Andreas Alariesto sodankylär margolari samiaren museoa da. Egoitza nagusia Elizatean dago, eliza zaharra eta "Elur-oreina eta samia"-ren estatuaren artean, eta 1986. urteko uztailean ireki zituen ateak, Alariesto hil baino hiru urte lehenago. Museoak erakusketa bakarra du, "Andreas Alariesto (1900-1989)" izenekoa, eta bertan, margolariaren bizitzako artelan nagusiak biltzen dira. Guztira,ehun margolanek eta Lapin kylä edo "Sami herria" izeneko eskultura txiki batek osatzen dute erakusketa, artistaren haurtzaroko bizitzaren eta Lappiko paisaien berri ematen dutenak. Museoaren jabeak Riikka eta Andreas Alariestoren Lappiko Irudien Fundazioa, eta Sodankyläko Udala dira [45].
  • Urre bilatzailearen Museoa edo Kulta museo: Tankavaaran (Vuotsotik hurbil) dagoen urre sukarrari buruzko museoa da. 1973. urtean sortu zen, Finlandiako urre bilaketaren historia gorde eta ikertzeko asmoz, eta, hain zuzen, urre bilaketa gaitzat duen mundu osoko museo bakarra da. Erakusketa iraunkor bakarra Lappiko urrearen historiari buruzkoa da, urre bilatzaileen bizimoduaren kronika, dokumentuak, tresneria eta irudiak biltzen dituena. Udan, bestetik, Auraria izeneko gunea irekitzen da; bertan, bisitariek ibaian urrea bilatzeko saiakera egiteko aukera dute. Museo eta ikerketa gunearen kudeatzailea gobernuaren diru-laguntza jasotzen duen Goldmuseum Fundazioa da [46].

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sodankyläko eliza berria (2004).

Udalerriko ondasun nabarmenak erlijioarekin lotura duten leku eta eraikinak dira. Garrantzitsuenak Sodankyläko eliza zaharra eta berria dira. Bestetik, aipatzekoa da bertako eraikinen balio historiko eta kultural handiari esker, Kierinki eta Seipäjärvi herriak Finlandiako eraikitako kultur inguruneko zerrendan sartu zirela 1993. urtean. Hauekin batera, babestuak izan ziren lehen aipatutako Sodankyläko eliza zaharra, eta Suomujokiko XX. mende hasierako etxaldea ere [47].

Hain zuzen, denen artean, ondorengoak dira ondasun nabarmenenak:

  • Elur oreina eta samiaren estatua: Ensio Seppänen astistak 1970. urtean sortu zuen brontzezko estatua da. Artelana Museo-Galleria Alariesto eta eliza zaharraren artean dago, Sodankyläko Elizatean, eta Seppänenen helburua, elur orein eta samiaren irudiekin, abere honen zaintzak eskualdean izan duen garrantzia adieraztea izan zen [48].
  • Sodankyläko eliza: udalerriko eliza nagusia eta Sodankyläko parrokiaren burua da. Tenplua XIX. mendearen erdialdean eraiki zen, aurreko eliza txiki gelditu eta Nikolas I.a enperadorearen baimena jaso ostean; ateak, zehazki, 1859ko urriaren 27an ireki ziren, eta aurreko tenpluaren edukiera bikoiztea lortu zen. Harrizko eraikina Ludvig Isak Lindqvist arkitekto ospetsuaren obra da, eta, guztira, 13,3 metroko altuera, 26 metroko luzera eta 14,6ko zabalera du. Aurrealdean dagoen egurrezko ezkila-dorrea, aldiz, Ernst Lohrmannek diseinatu zuen eta 30 m-ko altuera du; honen gainean, bi metro neurtzen duen urrezko gurutze bereizgarria dago [49][50].
  • Sodankyläko eliza zaharra: udalerrian eraiki zen lehenbiziko eliza eta zutik dirauen Lappiko egurrezko eraikin zaharrena da. Tenpluak 1689. urtean ireki zituen ateak, Suediar Inperioak abian jarritako egitasmo baten eskutik; hain zuzen, XVII. mendean, Inperioak ipar-ekialdeko mugan zeuden menpeko lurraldeetan agintea indartzeko asmoz, bertan bizi ziren samiak kristautzeko neurriak hartu zituen. Aurreneko elizekin batera, suediar kultura, lege eta aginpidea hedatzea lortu zuten. Horrela, Lappiko kultura eta historian duen lekukotasunagatik, Sodankyläko eliza zaharra eskualdeko ondare nabarmenetakoa da. Eraikinak garaiko ostrobotniar egurrezko elizen diseinu bera du; hortaz, erdi aroko finlandiar arkitektura erlijiosoaren eredu garrantzitsua ere bada. Eliza zaharra hainbat aldiz eraberritu behar izan den arren, jatorrizko diseinu eta egitura mantentzen ditu; azken berritzea, hain zuzen, 90eko hamarkadan egin zen. Gaur egun, ondasuna zaintzeko asmoz, udan eta ospakizun berezietan baino ez da erabiltzen tenplua. Guztira, 220 eserleku inguru dauzka [51][52].
Luosto muino elurtua maiatzean.

Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luosto[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Luosto (eski estazioa)»

Luosto eski estazioa da Sodankyläko kirol azpiegitura nagusia. Izena 514 metroko garaiera duen Luosto muinoari zor dio, honen magalean baitaude eski jaitsiera guztiak. Eski estazioa Pyhä-Luosto Parke Nazionalaren sarrera atea da, Pelkosenniemin dagoen Pyhä eski estazioraino iristen dena; ondorioz, bisitari ugari jasotzen ditu urte guztian zehar.

Guztira, hamar eski pista daude, luzera eta tamaina desberdinekoak; alde batetik, hasiberrientzako pista berde bat eta sei pista urdin daude; bestetik, maila ertaina duten eskiatzaile edo snowboarderrentzako pista gorri bat dago; eta, azkenik, adituenentzako pista beltz bi. Bi hauen artean, Kilparinne (euskaraz, "Lehiaketa jaitsiera") izeneko jaitsiera dago, 1,1 km-ko luzera duena eta txapelketetarako erabiltzen dena. Muinoa igotzeko eta bertako eski-pistetaraino iristeko hiru teleski daude. Luoston, gainera, hiru jatetxe, hotela, bungaloak eta karabanentzako aparkalekua daude.

Arrakasta handiena duten kirolak iraupen eskia, eski alpinoa, snowboarda, elur-erraketak, ibiltaritza eta orientazioa dira; izan ere, eski-pistez gain, Pyhä-Luosto Parke Nazionalaren mugetan sartzen den iraupen luzeko ibilbide sare zabala dago. Bestalde, azpiegiturak urria erdialdean ireki eta maiatza inguruan itxi ohi dira. Dena den, urte osoan zehar, parke nazionalaren sarrera atea den Luosto herrian, kirola eta naturarekin lotutako ekintza ugari eskaintzen dituzte; esate baterako, elur motor safariak, husky txakurrek gidatutako lera safariak, ametista meategira bisitak, izotz arrantzan jarduteko irteerak, izotzean eskalatzen hasteko ikastaroak, elur-orein basetxeak ezagutzeko bisitak, natura ibilaldiak, eta ipar argiak ikusteko txangoak [53].

Ospakizun bereziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Gauerdiko Eguzkia Zinemaldia»

Udalerrian antolatzen den ospakizun garrantzitsuena Gauerdiko Eguzkia Zinemaldia da. Film jaialdia 1986. urtean sortu zen, eta, guztira, ekainaren bigarren asteko bost egun hartzen ditu. Izenak dioen moduan, zinemaldiaren bereizgarri nagusia gauerdiko eguzkia da; izan ere, ekaineko eguzkiaren etengabeko argiarekin batera proiektatzen dira filmak, goizez zein gauez. Iaz, denera, 80 film baino gehiago proiektatu, 27.000 zinema zale inguru bildu, eta lau areto erabili ziren. Gauerdiko Eguzkia ez da zinemaldi lehiakorra, eta Finlandiako eta nazioarteko filmak eskaintzen dira; normalean, 20-30 bat modernoak izaten dira, gaur egungoak, eta beste horrenbeste klasikoak. Dena den, urtero, zinemaldiak lauzpa bost film zuzendari klasiko eta entzutetsu gonbidatzen ditu, Ipar Finlandiako gazte belaunaldiek hauen berri izan dezaten eta burututako filmak ezagut ditzaten. Besteak beste, Samuel Fuller, Jonathan Demme, Bertrand Tavernier, Jim Jarmusch, Krzysztof Kieslowski, Roger Corman, Terry Gilliam, Francis Ford Coppola, Abbas Kiarostami eta Miloš Forman film zuzendariak izan dira Sodankylän [54].

2005eko Zinemaldiaren irudia.

Udako klima epela aprobetxatuz, hainbat ekintza eta leihaketa antolatzen da uztaila eta abuztuan. Hala nola, aipatzekoak dira Yöttömän Yön zaldi lasterketa, Tankavaarako Urre Erauzketa Irekia, musika eta natura uztartzen dituen Luosto Classic jaialdia, Porttipahta Arrantza Txapelketa, eta irailean ospatzen den karraspina faltsu eta aintzira masusten azoka. Bestetik, neguan ere zenbait ekitaldi izaten da; esate baterako, Luostoko PoroCup eta Sattanengo elur-orein lasterketak, Martinpilkki eta Lokan Aurinkopilkki izotz arrantza lehiaketak, eta azaroko Kaamosjazz musikaldia [55][56][57].

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerbitzuen sektorea da nagusi udalerrian, langileen %79ak bertan lan egiten baitu. Industria hitza ezezaguna denez bertan, gainontzekoak, basogintzan edo abeltzaintzan aritu ohi dira.

2010: Jobs 3505 Primary production by 11.9% Industrials 14.7% Services 70.7% Unknown 2.7% 2010an: Total Employed 3524 Agriculture and Forestry and Fisheries 373 Mining and quarrying, electricity and gas 131 Industrial 160 Construction 161 Trade, transport, accommodation and catering 656 Information and communication 43 Financial and insurance activities 25 Real Estate 46 Professional, scientific and technical activities 428 Public administration and defense 1169 Other services 168 Industry unknown

Kurittukoski zentral hidroelektrikoa.

Sodankylä is practiced quite rich in mining, municipal area, for example, works opened in 1985, focuses on gold mining Pahtavaara, and in 2012 commercial production started Kevitsa mining [17]. The kevitsa thanks to the opening of the mine due to net migration Midnight Sun has finally begun to move into profit. Pahtavaaran kaivos eta Kevitsan kaivos[58]

The multiplication effects of the active mining and tourism industry are very positive, and the municipality has attracted other sectors as well, such as heavy industry and the wood and construction industry. In addition, agriculture -reindeer farming in particulas-plays a key role, and the natural products, such as fish and berries, provided by the municipality's numerous waterways and forests are used as raw materials for various products.

Sodankylä boasts one of the lowest unemployment rates in Lapland. [59].

Langabezia: %10,2

Nahiz eta Lappiko beste udalerri batzuk (Inari, Rovaniemi, etab.) baino turista gutxiago erakarri, hauen kopurua haziz doa urtetik urtera. Normalean, arrantza egiteko, naturaz gozatzeko (Pyhä-Luosto eta Urho Kekkonen Parke Nazionalak), udako gauerdiko eguzkia ikusteko, eta batez ere, Zinemaldi-garaian etortzen dira.

Azken urteotan basozainek eta abeltzaintzan jarduten diren biztanleek elkarren aurkako hainbat borroka izan dituzte; izan ere, abeltzainek elur-oreinak hezteko eta babesteko udalerriko basoak erabiltzen dituzte. Ika-mika asko egon zen bertan, baita Inari bizilagunean ere; hala nola, 2005eko udaberrian esaterako, Greenpeaceko hainbat lagun hurbildu zen udalerrira basoa murriztea eragotzi nahian Finlandiako Gobernuarekin [60].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Suomen asukasluvut kuukausittain Väestörekisterikeskus. 2014.01.31
  2. Väestorekisterikeskus 2012
  3. Metsänhoitoyhteys Sodankylä 2013.10.27
  4. Sodankylän kunta Basic information. 2013.10.24
  5. a b Sodankylä Geophysical Observatory Oulu. 2013.10.24
  6. Revontulten 2010.12.17
  7. Sodankylän ilmasto 2013.10.04
  8. Luontoon.fi Pyhä-Luoston kansallispuisto. 2013.10.14
  9. Metsa Kansallispuistoittain. 2013.04.24
  10. a b Urho Kekkonen kansallispuisto 2013.04.27
  11. Outdoors Sompion luonnonpuisto. 2013.11.01
  12. a b Outdoors Hammastunturin erämaa-alue. 2013.11.01
  13. Outdoors Ilmakkiaapa. 2013.11.01
  14. Sompio Sodankylän esihistoria. 2013.11.02
  15. Ojanlatva, Eija. «Historia Anarâš», Siida. Viitattu 2010.08.04
  16. a b c d Sodankylän historia Lokan allas. 2013.11.03
  17. Sompio Lapinkylät ja Uudisasutus. 2013.12.27
  18. Helsingin Sanomat Lapin sota. 2012.02.26
  19. Lapin sota 2012.02.26
  20. Sodankylän historia Lapinkylät ja uudisasutus. 2013.11.03
  21. Samediggi 2013.05.02
  22. Fonecta 2013.04.13
  23. E75 Nelostie. 2010.12.29
  24. Liikennevirasto Sodankylä. 2013.10.22
  25. Eskelisen Lapin Linjat Sodankylä. 2013.05.14
  26. Sodankylä Matkahuolto. 2013.05.14
  27. Sodankylän lentokenttä VFR Suomi. 2013
  28. Sodankylän koulut Koulujen yhteystiedot. 2013.10.13
  29. Revontuli-opisto 2013.10.13
  30. Terveyskeskuksen vastaanotot Sodankylä. 2013.11.19
  31. Vaalien tulokset 2012 2012.10.28
  32. Talousarvio 2013 Sodankylä. 2013.10.22
  33. Valtuusto 2013–2016 Sodankylä. 2013.10.15
  34. Ulkomaalaiset ja siirtolaisuus Sodankylä. 2013.10.24
  35. Tilastokeskus (Suomen tilastotiede)
  36. Internet Speculative Fiction Database Johanna Sinisalo. 2013.11.17
  37. a b Gáldu The ski-going people. 2013.09.04
  38. Saamelaiset tilastotiede 2013.03.29
  39. Sodankylän kunta Sami. 2013.12.20
  40.   Suomen kunnallisvaakunat, Suomen Kunnallisliitto, 1982, 163. orrialdea, ISBN 951-773-085-3 .
  41. EISCAT about. 2013.12.10
  42. Jääkäriprikaatin Kilta Sodankylä. 2013.12.19
  43. Sompion kirjasto Sodankylä. 2013.12.18
  44. Lapinmuseot Sodankylä kotiseutumuseo. 2013.11.22
  45. Lapinmuseot Museo-Galleria Alariesto. 2013.11.22
  46. Kultamuseo 2013.11.22
  47. 1993: Säilyttäminen lista Kieringin kylä, Seipäjärven kylä, Sodankylän vanha kirkko ympäristöineen , Suomujoen kolttakylä 2013.10.17
  48. Sodankylän kunta The Statue "A Reindeer and a Lapp". 2013.11.27
  49. Museovirasto Sodankylän kirkko. 2013.12.06
  50. Sodankylän seurakunta Uusi kirkko. 2013.12.06
  51. Kultturiymparisto.fi Sodankylän vanha kirrko. 2013.11.27
  52. Sodankylän seurakunta Vanha kirkko. 2013.11.27
  53. Luosto Koe & Näe. 2013.12.15
  54. Midnight Sun Film Festival 2013.12.19
  55. Luosto Classic Info. 2013.12.19
  56. Sodankylä Media Tourism. 2013.12.20
  57. [www.porocup.com PoroCup] Luosto. 2013.12.20
  58. [1]
  59. Esitteemme Sodankylä. 2013.12.20
  60. Greenpeace

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inari Inari Inari, Verkhnetulomski
Kittilä Compass rose simple plain.svg Savukoski
Rovaniemi Rovaniemi, Kemijärvi Pelkosenniemi


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sodankylä Aldatu lotura Wikidatan