Sofia Coppola

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sofia Coppola
Sofia Coppola
Datu pertsonalak
Izen osoa Sofia Carmina Coppola
Jaio 1971ko maiatzaren 14a (43 urte)
New York (Ameriketako Estatu Batuak)
Lan nabarmenenak The Godfather: Part III
Lost in Translation
IMDB IMDBko fitxa

Sofia Carmina Coppola (New York, 1971ko maiatzaren 14a - ) Estatu Batuetako aktore, zuzendari, gidoigile eta ekoizlea da. Francis Ford Coppolaren alaba izanda, Roman Coppolaren arreba eta Nicolas Cagen lehengusina da. Zuzendari onenaren Oscar Sarirako izendapena lortzeko hirugarren emakumea izan zen.

Umea zelarik extra bezala agertu zen aitaren film askoetan. The Godfather-en esaterako, bataiatzen ari den haurra da. 1987ko Anna izeneko filmean aitarekin loturik ez zuen bere lehen agerraldia zen. Hala ere, bere paper ezagunena 1990eko The Godfather: Part IIIko Mary Corleonerena da. Winona Ryder gaixotu ostean hartu zuten. Kritika gogorrak jasan behar izan zituen Sofia Coppolak. Hori zela eta, aktoretza utzi eta zuzendaritzara pasatu zen, nahiz eta beste film bakanetan, 1999ko The Phantom Menace adibidez, papertxoren bat izan duen.

Zuzendari gisa arrakasta handiagoa lortu du. 2003ko Lost in Translation filmarengatik zuzendari onenaren Oscar Sarirako izendapena eskuratu zuen, historiako hirugarren emakumea eta Estatu Batuetako lehendabizikoa. Hala eta guztiz ere, kritikak jasotzen segitu behar izan du Sofia Coppolak. Batik bat aitarik gabe horrelako ospea erdiestea ezinezkoa izanen zela leporatzen diote.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sofia Coppola Aldatu lotura Wikidatan