Sofia Greziakoa
Wikipedia(e)tik
| Sofia Greziakoa | |
|
|
|
|---|---|
| Karguan | |
| 1975eko azaroaren 22a-(e)tik | |
| Aurrekoa | Viktoria Eugenia Battenbergekoa |
|
|
|
| Jaiotza | 1938ko azaroaren 2a (40 urte) Atenas, |
| Ezkontidea | Joan Karlos I.a Espainiakoa |
| Senideak | Paulo I.a Greziakoa (aita) Federika Hanoverkoa (ama) |
| Erlijioa | Katolizismo |
| Sinadura | |
Sofia Greziakoa (Psychiko, Atenas, 1938ko azaroaren 2a) Greziako printzesa eta egungo Espainiako erregina ezkontidea da.
Gurasoak Paulo I.a Greziakoa eta Federika Hanoverkoa zituen eta, jaiotzean Sofia Margarita Viktoria Federika (grezieraz: Σοφία Μαργαρίτα Βικτωρία Φρειδερίκη) izena jarri zioten.
1962ko maiatzaren 14an Atenasen Joan Karlos I.a Espainiakoa ezkondu zuen, hiru errituen bidez: ortodoxo, zibil eta katolikoa[1]. Hiru seme-alabak izan ditu:
- Elena Borboikoa (1963ko abenduaren 20), Espainiako infanta eta Lugoko dukesa.
- Kristina Borboikoa (1965eko ekainaren 13), Espainiako infanta eta Palmako dukesa.
- Filipe Borboikoa (1968ko urtarrilaren 30), Asturiasko printzea.
1969an Espainiako Gorteek bere senarra Francisco Francoren oinordekoa zela onartu eta 1975eko azaroaren 22an izendatu zuten Espainiako Errege.
Bost hizkuntza menperatzen ditu: greziera, aleman, gaztelania, frantses eta ingelesa.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Rubio, María José (2009), Reinas de España. Siglos XVIII al XXI. De María Luisa Gabriela de Saboya a Letizia Ortiz, Madrid: La Esfera de los Libros
| Aurrekoa Viktoria Eugenia Battenbergekoa |
Asturiasko printzesa ezkontidea 1962 – 1975 |
Ondorengoa Letizia Ortiz Rocasolano |
| Aurrekoa Viktoria Eugenia Battenbergekoa |
Espainiako erregina ezkontidea 1975 - egun |
Ondorengoa Karguan |