Sofia Kovalevskaia
![]() |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Jaio | 1850eko urtarrilaren 15a | |
| Mosku (Errusia) | ||
| Hil | 1891eko otsailaren 10a | |
| Stockholm (Suedia) | ||
Sofia Vasilievna Kovalevskaia (errusieraz Софья Васильевна Ковалевская) matematikari errusiarra zen, Europan lehen aldiz unibertsitateko irakasle izatera iritsi zen emakumea.
Garai hartan emakumeek ezin zuten unibertsitatean ikasi, beraz, komenientziako ezkontza egin zuen Vladimir Kovalevskaiarekin eta Heidelbergera ihes egin zuen. Han ere ez zioten klaseetara joaten uzten baina Weierstrassengana (garaiko matematikari onena) joateko gomendatu zuten. Weierstrassek berekin lan egitea onartu zuen. Bertan egindako lanari esker, Sofia Stockholmeko unibertsitatean irakasle izateko aukera lortu zuen. 1888an Parisko Zientzien Akademiak saritu zuen.
Sofia Kovalevskaia berrogeita bat urte zituela hil zen, gripe baten ondorioz. Bere lanen artean honako hauek daude: Journal de Crellen agertzen den "Ekuazio diferentzialei buruzko teoria" eta "Puntu baten inguruan gorputz sendo batek duen errotazioari buruzko teoria". Azken honekin lortu zuen Parisko Zientziaren Akademiak emandako saria.
