Sofia Kovalevskaia

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:24, 15 apirila 2015
Sofia Kovalevskaia
Sofia Kovalevskaia
Datu pertsonalak
Jaio 1850eko urtarrilaren 15a
Mosku (Errusia)
Hil 1891eko otsailaren 10a
Stockholm (Suedia)

Sofia Vasilievna Kovalevskaia (errusieraz Софья Васильевна Ковалевская) matematikari errusiarra zen, Europan lehen aldiz unibertsitateko irakasle izatera iritsi zen emakumea.

Garai hartan emakumeek ezin zuten unibertsitatean ikasi, beraz, komenientziako ezkontza egin zuen Vladimir Kovalevskaiarekin eta Heidelbergera ihes egin zuen. Han ere ez zioten klaseetara joaten uzten baina Weierstrassengana (garaiko matematikari onena) joateko gomendatu zuten. Weierstrassek berekin lan egitea onartu zuen. Berlineko Karl Weierstrasse matematikariarekin ekuazio diferentzialak eta Saturnoren eraztunen dinamika ikertu ahal izan zituen. 1874an matematikan doktoratu zen Göttingenen. Bertan egindako lanari esker, Sofia Stockholmeko unibertsitatean irakasle izateko aukera lortu zuen. 1888an Parisko Zientzien Akademiak saritu zuen.

Sofia Kovalevskaia berrogeita bat urte zituela hil zen, gripe baten ondorioz. Bere lanen artean honako hauek daude: Journal de Crellen agertzen den "Ekuazio diferentzialei buruzko teoria" eta "Puntu baten inguruan gorputz sendo batek duen errotazioari buruzko teoria". Azken honekin lortu zuen Parisko Zientziaren Akademiak emandako saria. Akta Matematika aldizkariaren editore ere izan zen eta 1888an Frantziako Zientzien Akademiaren Bordin saria jaso zuen eta Errusiako Zientzien Akademia Inperialeko kide izendatu zuten.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sofia Kovalevskaia