Sofokles

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sofoklesen bustoa. Marmola, K. a. 4. mendeko jatorrizko grekeraren kopia erromatarra.

Sofokles (K.a. 495 ? – K.a. 406) antzerkigile greziar klasikoa Tragedia landu zuten hiru egile handiren artean dago, Euripides eta Eskilo-rekin batera. Idazle oparoa izan zen eta 123 antzezlan egin omen zituen. Edipus, Ajax edo Elektra moduko pertsonaia ezagunak asmatu zituen.

Sofokles arrakasta handiko tragikoa izan zen, eta bata bestearen atzetik izan zituen arrakastak. Plutarko idazleak dioenez, Sofoklesek hogeita zortzi urte zituela (K.a. 468) tragikoen leihaketara aurkeztu zuen bere lehenengo lana ; ikusleen artean eztabaida gogorra izan ondoren, Eskilori irabazi omen zion azkenean. Garaipen horren ondoren, eta garai hartako idazle tragiko ospetsuena gainditu ondoren, tragediak idatzi eta idatzi aritu zen, eta sariak irabazi eta irabazi : hogei aldiz izan zen garaile Atenasen, oso gutxitan izan zen bigarren eta inoiz ez hirugarren . Azkeneko lana, Edipo Kolonon, laurogeita hamar urte zituela idatzi zuen.

Literatura karrera ospetsua izateaz gainera, oso bizitza distiratsua izan zuen Sofoklesek: goi mailako kargu publikoak izan zituen eta estratega lanak ere egin zituen.

Ehun eta hogeita hamar trajedia inguru idatzi zituen, eta gaur egun arte zazpi besterik ez dira gorde; horiez gainera, drama satiriko bat eta hainbat lanen atalak gorde dira.

Sofoklesek Eskilok oinarri hartzen zituen mito eta elezahar berdinak hartzen bazituen ere, Sofoklesen tragedien bilbea trinkoagoa eta aberatsagoa da. Hala, Sofoklesek baztertu egin zuen trilogia, izan ere, nahiz eta lehiaketetara hiru trajedia eta drama satiriko bat aurkeztu behar izaten zen, erabateko autonomia ematen zien obra horiei.

Sofokles saiatzen zen pertsonaiak pertsona bezala eta ez jainko bezala aurkezten agertokian . Bestalde, Sofoklesen estiloa Eskilorena baino soilagoa eta argiagoa da, baina beti mintzarazten die bere pertsonaiei dotoretasunez, seriotasunez eta neurriz.

Sofoklesen lehenengo lana Ayante izan zen, eta lan horretan nabarmena da, oraindik, Eskiloren eragina. Beste lan aipagarriak dira: Antigona, Trakiniarrak, Edipo errege, Elektra, Edipo Kolonon.

Antzezlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tebas-koak edo Edipus-en Zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Oedipus Rex edo Oedipus Tyrannos ("Edipus erregea").
  • "Edipus Kolonos-en".
  • "Antigona"

Beste batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ajax
  • Trachiniae ("Trachis-eko emakumeak")
  • Electra
  • Philoctetes

Zatika daudenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ichneutae
  • Epigonoi ("Ondorengoak")
  • Aias Lokros
  • Akhaiôn Syllogos
  • Hermione
  • Nauplios Katapleon ("Naupliosen etorrera")
  • Nauplios Pyrkaeus ("Naupliosen suak")
  • Niobe
  • Oenomaus
  • Poimenes ("Artzainak")
  • Polyxene
  • Syndeipnoi ("Oturuntzak")
  • Tereus
  • "Troilus eta Phaedra"
  • Triptolemus
  • Tyro Keiromene
  • Tyro Anagnorizomene

Berak esanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Beldurtzen denarentzat, dena da zarata"

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sofokles Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]