Sofonisba Anguissola

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sofonisba Anguissola
Sofonisba Anguissola
Autorretratua
(Kunsthistorisches museoa, Viena), 1554
Datu pertsonalak
Jaio c. 1532
Cremona, Lonbardia (Italia)
Hil 1625eko azaroaren 16a
Palermo, Sizilia (Italia)

Sofonisba Anguissola (c. 1532 - 1625eko azaroaren 16a) Pizkunde garaiko Italiako margolaria izan zen. Cremonan jaio zen, familia noble batean sortua. Sei ahizpa eta neba bakarra izan zituen. Aitak, Amilcare Anguissolak, seme-alaba guztiak euren dohainak lantzen saiatu zen: ahizpetan bostek pintura jorratu zuten (Sofonisbak, Elenak, Luziak, Europak eta Anna Mariak) eta beste batek idazmena (Minervak); nebak, Asbrubalek, musika. Hamalau urte zituen Sofonisbak, aitak Bernardino Campi margolariarenera ikasten bidali zuenean, sasoi hartan batere ohikoa ez zena, hau da, neskek aprendiz jardutea.

Sophonisbaren aurreneko lan garrantzitsua Bernardino Campi Sofonisba Anguissolaren erretratua pintatzen (c. 1550) koadroa izan zen, maisu izan zuena ageri dakarrena. Hogeita bi urte zituenean, 1554an, Erromara joan zen, eta han eman zuen denboran bertako txokoak eta jendea izan zituen margotzeko gaitzat. Michelangelo ezagutzeko eta tratatzeko aukera izan zuen. Maisuak eskatuta Karramarroa umeari haginka lana osatu zuen, haren gustuko izan zena, eta ordainean-edo hainbat zirriborro eman zizkion oparitan, bere estiloari so berrregiteko. Bi urtean gutxienez luzatu zen bien arteko hartu-emana. Giorgio Vasari arte historialariaren berbak dira hauek: "Gure garaiko edozein andrek baino prestutasuna, ahaleginba eta elegantzia erakustsi digu Anguissolak bere lanetan. Besteen lanak interpretatzen zein bere gisara sortzen margo berezi eta ederrak pintatu ditu".

Emakumeak artearen munduan leku eta sona izateko ibilbidea landu zuen Sofonisbak, aitzindaria izan baitzen, gerora beste andrazko batzuek ere jorratu zuten bidea: Lavinia Fontana, Barbara Longhi, Fede Galizia edo Artemisia Gentileschi, kasu.

Horrela esan zuen behin: "Bizitza ustekabe atseginez beteta agertzen zaigu, eta une horiek begiak zabal-zabalik harrapazten saiatzen naiz".

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ambox notice.png Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ilya Sandra Perlingieri, Sofonisba Anguissola, Rizzoli International, 1992 ISBN 0-8478-1544-7
  • Chadwick, Whitney, Women, Art, and Society, Thames and Hudson, London, 1990 ISBN 0-500-20354-7
  • Harris, Anne Sutherland and Linda Nochlin, Women Artists: 1550-1950, Los Angeles County Museum of Art, Knopf, New York, 1976 ISBN 0-394-41169-2
  • Sylvia Ferino-Pagden, Maria Kusche, Sofonisba Anguissola: A Renaissance Woman,National Museum of Women in the Arts, 1995 ISBN 0-940979-31-4
  • Pizzagalli, Daniela La signora della pittura : vita di Sofonisba Anguissola, gentildonna e artista nel Rinascimento, Milano 2003 ISBN 88-17-99509-6

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Sofonisba Anguissola