Software
Wikipedia(e)tik
OpenOffice.org Writer
Softwarea ordenagailuaren atal logikoa da. Hots, hardwarea abiarazteko balio duen programa eta agindu sorta.
Eduki-taula |
[aldatu] Softwarearen garapena
Softwarea garatzeko programazio lengoaiak erabiltzen dira kodea idazteko, egituratutako programazioa edo objektuei orientatutako programazioaren bitartez. Kodea idatzi eta gero, konpiladore edo itzultzaile baten bidez abiarazi daiteke.
[aldatu] Software motak
- Sistema eragileak: ordenagailua martxan jartzean abiarazten dena da, aplikazio guztien exekuzioa kontrolatzen duena.
- Aplikazioak: Funtzio konkretu bat exekutatzen duten programak dira.
- Liburutegiak: Oinarrizko funtzioak izaten dituzten fitxategiak dira, aplikazioek egiten dute beraien erabilpena, eta ez erabiltzaileak zuzenean.
- Firmwareak: gailu konkretu bat (inprimagailua, CD/DVD unitatea,...) kontrolatzen duen programa da.
[aldatu] Adibideak
- Antibirus
- Posta-bezeroa
- Fitxategiak elkarbanatzea (P2P)
- Konpresioa
- Bit-mapa irudien editorea
- Irudi bektorialen editorea
- Enkriptatzea
- Informazio Pertsonalaren Kudeatzailea
- Bat-bateko mezularitza
- Web nabigatzailea
- Datuen berreskurapena
- Erreproduktorea
- Sistema eragilea
- Datu-baseak kudeatzeko sistemak
- Bideoa editatzeko softwarea
- Software matematikoa
- Bulegotika-suitea

