Software librea herri administrazioan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Software librea herri administrazioan eztabaidagai handia izan da, software librearen erabilerak eragindako garrantzitsuenetakoa. Software libreak erabiltzaile bakarrarentzat onurak baditu, herri administrazioak ere onurak lor ditzake Linux edo bestelako plataformak eskuratuz eta Estatuko sail guztietako sistema informatikoek behar diren kode zabaleko programak eskuratuz gero.

Gaur egun, aukera libreak seriotasuna lortu du eta horren adibidea da hainbat estatuko gobernuek bere aldeko apustua egin dutela, esaterako Venezuelak.

Arrazoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerbait doan bada, zergatik ordaindu? Galdera honetan kokatzen da software librearen aldeko ikuspuntu indartsuenetako bat, batez ere munduaren alde honetatik begiratuta. Baina argudioak harago doaz. Hona hemen argudio batzuk herri administrazioan software librea erabiltzeko:

  1. Argudio makroekonomiakoa. Sistema operatibo bat eta bulegoko paketea erostea, biak merkatal lizentziarekin, gutxi gorabehera 300 eta 800 dolar balio du konputagailu bakoitzeko, eta gastu hori bi edo hiru urtero berriztatu egin behar da. Hirugarren munduko herrialdeek ezin dute inola ere horrelako dirutzarik atzerrira bidali, eta gutxiago gastua saihestu daitekeenean. Estatu batek sistema operatiboak erosteko erabiltzen duen dirua aurreztu daiteke Linux sistemara pasatuz gero, dohain ematen den sistema delako. Dohain dira baita ere azken aplikazio guztiak, bulegoetako paketeak, nabigatzaileak, korreo elektronikoa eta abar.
  2. Segurtasuna. Kontrakoa usten bada ere, programen kodeak argitaratzea ez doa segurtasunaren kontra, alde baizik. Software librea erabiliz gero programa batek zer egiten duen jakin daiteke, zer nolako informazioa erabiltzen duen eta nola. Segurtasuna ona izateko, argitasunean oinarritu behar da. Software pribatiboak ezkutatu egiten ditu informazio horiek denak eta askotan ez dakigu ze informazioa ari den bidaltzen urruti dauden beste konputagailuetara. Informazio erreserbatua bidali dezakete programan oker bat dagoelako edo fabrikatzaileek nahi izan dutelako.
  3. Egonkorra. Software pribatua saltzen duten enpresek etengabe berriztatu behar dituzte bere produktuak lehian bizirauteko. Erabiltzen dituzten formatu ez-irekiak, formatu irekiak baino arazo gehiago sortzen dituzte administrazioetan. Esate baterako, docx formatua agertu zenean, doc formatuarekin ohituta zeuden batzuek arazoak izan zituzten. Formatu irekiekin ez da horrelakorik gertatu. Formatu estandarrak, formatu irekiak, iraupen luzea izateko sortu dira.
  4. Autonomia teknologikoa. Software librea aukeratzen badu, honek kode nagusira iristeko eskaintzen diten aukerei esker, erabiltzailea asko kontsumitzaile izatetik software garatzera pasa daitezke.Horrek esan nahi du, sail bakoitzak dituen behar berezietara egokitu ahal izango direla programak, aldaketa guzti horiek software libreak eskatzen dituen baldintzak jarraituz egin beharko dira.
  5. Hornitzaileen independentzia. Software pribatiboa erosiz gero, fabrikatzailearekiko menpekotasuna sortuko dugu. Software mota hori ezarri ondoren fabrikatzailearen menpe geratzen gara edozein jarduera lortzeko, eta gehienetan jarduera horiek ordaindu dugun baino diru gehiago inbertitzera eramango digute. Software librearen politikaren ordea, estatuak software baten garapenagatik dirua ordaintzen badu, bere kode iturriari eskuratzea eskatuko du, eta beraz, etorkizunean aldaketan egin nahi baditu kodea beste batzuei eman diezaieke horiek garatu dezaten.
  6. Argudio demokratikoa. Informazio teknologia berriak leku oso garrantzitsua dute gaur egun gizartean. Teknologia berriak erabiltzen dituztenak gero eta gehiago diren arren, “zulo teknologikoa” oso handia da, eta egun ezarri den ereduarekin jendea gizartetik atetzeko eta baztertzeko faktore bihurtu da. Software libreak ordea informazioaren demokratizazioa bultzatzen du, inoren ez diren protokolo eta hizkuntza erabiltzen dituelako. Gainera, software libre edozein hizkuntzetara itzuli daiteke, eta softwareak ezartzen dizkion ezaugarrietara egokitu beharren, erabiltzaileak bere beharretara egokitu dezakete. Administrazioari formatu irekiko euskarrietan lan egiteko eskubidea eskatu behar.
  7. Erabiltzaileen arteko elkartasuna. Software librearen ezaugarriengatik erabiltzaileen artan elkartasun sareak sortzen dira. Informatika arazoak konpontzeko, lokalizazioak auzolanean egiteko, elkar laguntza taldeak sortzen dira. Administrazioko langileek laguntza horiek aprobetxatuz gero, herri administrazioak denbora eta dirua aurrez lezake.
  8. Eskaintza zabala. Herri administrazioetan behar diren aplikazio ia guztiak software librearen bidez lor daitezke. Aplikazio batek izan ditzaken aukera guztietatik, software libreak gehienak, garrantzitsuenak, eskainiko ditu.

Estatu politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hego Amerikak softwarearen garatzaile onak izatearen ospea izan du, hezkuntza publikoan zein erakunde pribatuetan. Horregatik, alde batetik, programatzaile askori atzerrira lan egitera joateko eskaintzek egin dizkiete azken urtetan, eta bestetik, asko eta asko euren herrietan ari dira softwarea garatzen atzerriko enpresentzat. Hori ez da txarra, baina estatua giza kapital garrantzitsurik gabe geratzen ari dira, eta balio hori atzerriko enpresen esku dago. Estatuak ezin du hori debekatu, baina programatzaileen jakituria hobeto aprobetxatzeko eta bideratzeko bidea jorratu beharko luke estatuak.

Estatuak hain zuzen software librearen ikerkuntza eta garapena bultzatu beharko luke programatzaileak sustatuz. Software arloan hezkuntza finkatu eta hezkuntza programak sortu beharko ditu zulo teknologikoa gainditu ahal izateko. Behar beharrezkoa da horretarako arlo ezberdinetako taldeak sortzea gaia aztertu eta arautu dezaten. Ildo horretatik esan daiteke, herri administrazioak software librea bereganatzea ezin besteko urratsa dela.

Noski ez da prozesu erraza, baina herri administrazioek software librea eskuratzeko eragozpenak aztertzen ditugunez, inoiz ez dira eragozpena teknikoak azaltzen. Eragozpenak enpresa jakin batzuen eskutik datoz, euren onurak eta abantailei eutsi nahi dizkioten enpresen eskutik. Baina bestetan herri administrazioko funtzionarioak ere aldaketak egitearen kontrakoak dira. Beraz, beharrezkoa da nazio eztabaida bultzatzea, software librearen onurak denek ezagutu ditzaten eta beste herrialdeetako esperientziak ezagutu ahal izateko.

Estrategia handiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hego Amerikak egun duen menpekotasunaren arrazoietako bat informazio teknologiengandik duen menpekotasunak sortzen du. Menpekotasun horren, kalte ekonomikoaz gain, beste herrialdeen teknologia politikaren menpe egon behar izatea dakar, hau da enpresa handiak dituzten herrialdeen politikaren menpe.

Menpekotasun horrekin amaitu nahi dutenek, alde guztiak hartu beharko dituzte kontutan, azterketa kritikoa egin beharko dute.

Herri administrazio batek software librea aukeratzen badu, horrek ez du esan nahi menpekotasun teknologikorik ez duela izango, baina zalantzarik gabe askatasuna handiago izango du, eta horregatik soilik pena merezi du.

Herrialdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat herri administrazioek software librearen alde egin dute, batzuek euren zerbitzari eta mahaigain sistemak migratuz, eta beste batzuek dirulaguntzak eskainiz.

Adibide gisa, Alemania, Argentina, Brasil, Dominikar Errepublika, Ekuador, Espainia, Frantzia, Kuba, Txile, Txina, Mexiko eta Venezuela aipatu daitezke.

  • Alemania: Kroupwareren garapenagatik ordaintzen. Gainera, Munich bezalako hiriek bere sistemak Debian GNU/Linux-era migratu zituen eta Suse izeneko banatzaile alemaniarrera.
  • Argentina: Linux eta oro har software librearen garapena gauzatzeko atari bat ireki dute, (Softwarelibre.gov.ar). Santa Fe Probintziak 2004. urtetik 12.360 legea du Herri Administrazioak software librea erabili dezan. Egun, legealdian beste lege bat aztertzen ari dira, probintziak ekoizten den software guztia GPL lizentziaren menpe aska daitezen. Aipatzekoa da baita ere, Rosario hiriko "Muñiz" proiektua. Proiektuak egun 300 lanpostu migratu ditu.
  • Brasil: Brasilgo Gobernua izan zen lehena mundu osoan herri administrazioan software librea hedatu zuena. Rio Grande do Sul estatuak onartu zuen software librea erabiltzearen aldeko legea.
  • Ekuador: Bertako gobernuak software librera migratzea onartu zuen 2008ko apirilean.
  • Errusia: 2008ko urtarrilean eskola guztietako sistema informatikoak Software librera pasatzearen alde egin zen.
  • Espainia: Hainbat autonomia gobernuek euren banatzaile propioak garatzen ari dira, administrazioan ez ezik, hezkuntza arloan ere erabiltzeko. Horrela, Extremaduran LinEx dute, GuadaLinex Andaluzian, LliureX Valentziako Erkidegoan, Milinuz Gaztela-Mantxan. MAX Madrilgo Erkidegoan, Trisquel Galizian, Linkat Katalunian eta Melinux Melilla. Hauetako banatzaile batzuk Debian-en oinarrituta daude, besteek Ubuntu Linux erabiltzen dute eta beste batzuek OpenSuSe.
    • 2019. urtean Asturiaseko parlamentuak Software Libre erabiltzearen aldeko aldarrikapena onartu zuen[1].
  • Frantzia: Asanblada Nazionalak 2006an bere sistemak GNU/Linux-era migratzea erabaki zuen.
  • Italia: Bertako legebiltzarrak 2007an SuSE Linux erabiltzea erabaki zuen.
  • Kuba: Cuban Gobernuak eskaera ofiziala egin du software librea ezartzen joateko, bereziki Linux. Informed izeneko sare publikoa aitzindari izan zen software librea erabiltzen.
  • Mexiko: Mexikoko Gobernuak ere lehentasuna eman dio Linux erabiltzeari.
  • Txile: Hezkuntza ministerioak eta Unibertsitateak EduLinux sortu zuten, egun 1500 eskola eta Txileko liburu gehientsuenetan erabiltzen den banatzailea. Txileko Gobernuak herri administrazioan software librea ezartzea onartu zuen, eta Microsoft-ekin eskoletako eta liburutegietako sareak mantentzeko zuen akordioa hautsi ondoren.
  • Txina: Sun Microsystems-ekin akordioa du milioika Java Desktop System banatzeko(Linux-en banatzailea)
  • Venezuela: Gobernu Nazionalak software librea eta GNE/Linux herri administrazio osoan erabiltzeko dekretua onartu zuen, ministerio eta gobernuko bulego guztiak barne. Era berean, software librearen ikerketa eta garapena suspertzen ari dira

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «El parlamento asturiano vota mayoritariamente Sí al software libre | HackLab Pica Pica» www.picahack.org (Noiz kontsultatua: 2019-02-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus baita[aldatu | aldatu iturburu kodea]