Sognefjord

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sognefjord fiordoaren mapa, gurutze beltzek Stavkirke elizak adierazten dituzte, aldiz eremu grisek glaziarrak.

Sognefjord edo Sognefjorden Norvegiako fiordorik handiena da, bai eta mundu osoko bigarren handiena ere, handiena Groelandiako Scoresby Sund fiordoa baita. Norvegiako mendebaldean dagoen Sogn og Fjordane konderrian kokatzen da, luzez 204 kilometro ditu eta Eskandinavian barna Skjolden udalerrira iristen da. Bergen hiritik 75 kilometro iparraldera itsasoratzen da. Fiordoak izena Sogn eskualde historikotik hartzen du.

Bestalde Sognefjord fiordoa honako fiordo txikiago hauetan banaturik dago: Esefjorden, Fjærlandsfjord, Sogndalsfjord, Lustrafjord, Årdalsfjord, Lærdalsfjord, Aurlandsfjord eta Nærøyfjord (azken hau Gizateriaren Ondare da).

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sognefjord Aldatu lotura Wikidatan