Sohüta
|
Sohüta |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Chéraute | |
| Estatua Eskualdea Departamendua Barrutia Kantonamendua |
Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak (64) Oloroe-Donamaria Maule-Lextarre |
|
| Alkatea | Christelle Mange (2010-2014) |
|
| Herritarra | sohütar | |
| Koordenatuak | 43°13′N 0°52′W / 43.217°N 0.867°WKoordenatuak: 43°13′N 0°52′W / 43.217°N 0.867°W | |
| Eremua | 35,26 km2 | |
| Garaiera | 127 – 558 m | |
| Distantzia | 1 km Maule-Lextarrera | |
| Posta kodea | 64130 |
|
| INSEE kodea | 64188 |
|
| Biztanleria | 1.161 bizt. (2008) | |
| Dentsitatea | 32,93 bizt./km² | |
Sohüta Zuberoako ipar-ekialdeko udalerri bat da, Pettarra eskualdean dagoena. 2008an 1.161 biztanle zituelarik, Zuberoako udalerri populatuenetatik bigarrena da, Maule-Lextarreren ondoren.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Ingurune naturala [aldatu]
Haranbeltzeko basoaren (Sohütako basoa ere deitua) zati bat udalerriko lurretan dago.
Hidrografia [aldatu]
Udalerria honako errekek zeharkatua da:
- Auzet (Oloroeko uhaitzaren ibaiadarra) eta haren ibaiadarrak
- Aiguette
- Askania, eta haren ibaiadar Gaillan
- Anbelseko erreka (Ibarleren ibaiadarra)
Etxeak eta Auzoak [aldatu]
- Zelhaia
- Othegi
- Hoki
- Larrebürüa
- Xuriketa
- Latsordokia
- Eztebe
- Udola
- Etxeberrigarai
- Tontor
- Capou
- Mizpira
- Auzo
- Pataza
- Gaztelua
- Etxebarre
- Tourounet
- Iratzezabala
- Eliza
Udalerri mugakideak [aldatu]
- Mitikile-Larrori-Mendibile iparraldean
- Berrogaine-Larüntze ipar-mendebaldean
- Ospitalepea ipar-ekialdean
- Barkoxe ekialdean
- Maule-Lextarre hego-mendebaldean
- Arrokiaga hegoaldean
Toponimia [aldatu]
Frantsesezko Chéraute bere izenak[1] itxura hauek izan ditu: Cheraltus (1224, Bartzelonako paperak[2]), Xeraute (1383, Luntzen kontratuak[3]), Xerauta (1496, Ohixen kontratuak[4]), Sent-Barthelemi de Chéraute (1612, Oloroeko elizbarrutiaren paperak[5]).
Okzitanieraz Sherauta du izena.
Historia [aldatu]
Sohüta, Zuberoako bizkonderriaren menekoa zen baroierria izan zen[1].
Demografia [aldatu]
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2006ko biztanleria INSEEk emandako behin-behineko datua da
Eüskara [aldatu]
Zuberera da bertako berezko euskalkia, Pettarrako aldaera zehazki, eta gaur egun herrian ikastola eta bertso-eskola bana ditugu.
Alkateak [aldatu]
| Agintaldia | Alkatea | Alderdia | Lanbidea |
|---|---|---|---|
| 1995-2001 | Michel Béguerie | ||
| 2001-2008 | Pierre Dominique Aguer | ||
| 2008-2010 | Laurent Etxetto[6] | ||
| 2010-2014 | Christelle Mange[7] |
Ekonomia [aldatu]
Udalerriko ekonomia laborantzan (abelazkuntza, belardiak) eta artisautzan (espartingintza) dago oinarritua.
Ondasun nabarmenak [aldatu]
- Historiaurreko zenbait gotorleku daude udalerriko lurretan, Kastelgaina auzoan hain zuzen ere, 1983. urtetik aurrera monumentu historiko izendaturik daudenak.
- Bela familiarena izan zen gaztelua, XVII. mendekoa.
- Bartolome deunaren eliza Erdi Aroko amaierakoa da eta XIX. mendearen bukaeran handitu zen. Kanpandorrea eta ataria berreraikiak izan ziren XX. mende hasieran.
- Lurdako Ama birjinaren kapera 1936. urtean eraiki zen.
Ekipamenduak [aldatu]
Kirolak [aldatu]
Atharratzetik 2007ko Frantziako Tourraren 16. etapa igaro zuen, uztailaren 25ean egindakoa eta Orthezetik Aubisquera zihoana.
Hezkuntza [aldatu]
Sohütak ikastola bat eta lizeo bat, "Pays de la Soule"[8] izenekoa, ditu.
Sohütar ospetsuak [aldatu]
- Jon Mirande, (1925-1972) idazlea.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ a b Paul Raymond: "Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque"
- ↑ Pierre de Marca: "Histoire de Béarn"
- ↑ Bearnoko notarioa zen Luntzen kontratuak - XIV. mendea - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ XV. mendeko Zuberoako notarioa zen Ohixen kontratuak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ XVII. mendea - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ 2010ean hila. Ikus Herria, 3045. zkia.
- ↑ 2010ean Etxetto auzapezaren heriotzaren ostean kontseilariek hautatua. Ikus La République des Pyrénées. Etxebarreko Nathalie Irigoienen ostean andrazkoa den Zuberoako bigarren auzapeza.
- ↑ Lycée du pays de Soule
