Soichiro Honda

Wikipedia, Entziklopedia askea

Soichiro Honda (Hamamatsu, Japonia, 1906ko azaroaren 17a - Tokio, 1991ko abuztuaren 5a) japoniar enpresaburua izan zen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, inoiz izan den motor-enpresa handiena sortu zuen, Honda. Makina dotoreak saltzen zituen, armadak behar ez zituen motorrak moldatuta. Lastertasun handiko motor haiei sekulako potentzia atera zien. Aurrerago, autoen munduan sartu zen. Enpresaren ikerkuntza-institutuaz arduratu zen bera, zuzendari gazteen eskuetan utzita enpresako kudeaketa. Japoniako gerra ondoko mirari ekonomikoaren ikur nagusietako bat da.

Erreferentziak