Soinuaren lastertasun

Wikipedia, Entziklopedia askea

Soinuaren abiadura soinu-uhinek denboran zehar bidaiatzen duten distantziaren neurria da. Aire lehorrean eta 20 °C-eko tenperaturan, soinuaren abiadura 343 m/s-koa da (1235 km/h-koa). Normalean Lurraren airean duen abiadura adierazten bada ere, soinuaren abiadura ia edozein substantziatan neur daiteke. Soinua airean baino azkarragoa da likidoetan eta solido ez-porotsuetan.

Oinarrizko kontzeptua

Soinuaren transmisioa molekulen ezaugarri eta loturen araberakoa da. Molekulen arteko loturek malgukiak bailiran jokatzen dute soinua transmititzen dutenean. Materia zurruna bada, malguki hauek azkarrago eramango dute soinua. Bestalde, materia gero eta dentsoagoa izan, soinua motelagoa izango da. Esaterako, soinua azkarragoa izango da burdina zeharkatzean, uranioa zeharkatzean baino, azken hau dentsoagoa baita. Era berean, hidrogenoan nitrogenoan baino azkarragoa izango da. Zurruntasunari dagokionez, burdina hidrogenoa baino azkarrago zeharkatuko du, lehena bezalako solido baten barne-loturak hidrogeno-molekulen arteko loturak baino sendoagoak baitira.

Oro har, solidoek likidoek baino azkarrago transmititzen dute soinua, eta azken hauek gasek baino azkarrago. Hala ere, kontuan izan behar da ez dela beti horrela.

Formula orokorra

Oro har, soinuaren abiadura, c, ondoko formularen bidez kalkula daiteke

non

C zurruntasuna adierazten duen Young-en modulua den
dentsitatea den

Hortaz, soinuaren abiadura handitu egiten da materialaren zurruntasunarekin batera, eta txikitu egiten da dentsitatearekin.

Ikus, gainera