Soinujolearen semea

Wikipedia, Entziklopedia askea


Soinujolearen semea
Datuak
IdazleaBernardo Atxaga (2003)
Argitaratze-data2003
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaSoinujolearen semea eta El hijo del acordeonista
ArgitaletxeaPamiela
HerrialdeaEuskal Herria
ISBN84-7681-384-3

Soinujolearen semea Bernardo Atxagak idatzitako eleberria da, 2003an argitaratutakoa. Joseba eta David lagunen gorabeherak kontatzen ditu, 1930eko hamarkadatik XXI. mendera arte, Euskal Herriko gatazkaren giroan. Nostalgia, laguntasuna eta oroimena lantzen ditu egileak.

Egileak adierazi zuenez, eleberriak ziklo bat itxi zuen, Obabako mundu imaginarioa gainditu eta atzean uzteko asmoz. Horrela, idazlanak ordura arte landutako gaiak biltzen zituen. Aldaketaren froga moduan, Bernardo Atxaga ezizena bertan behera utzi eta bere benetako izenaz -Jose Irazu- sinatuko zuela iragarri zuen egileak. Hala ere, geroko lan guztietan betiko ezizena erabili zuen.

Echevarría auzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Echevarría afera Ignacio Echevarría literatura kritikariak Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea eleberriari buruz 2004ko irailean El País egunkarian kritika gogorra egin ondoren sortutako polemika da: haren ondorioz, kritikaria El País egunkaritik kaleratua izan ondoren, beste polemika bat sortu zen. Aferak zentsurari eta literatura kritikaren zereginari buruzko eztabaida ugari sorrarazi zituen Espainiako giro intelektualean.


Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2010 - The Accordionist's Son, ingelesera. Margaret Jull Costa (itz.).[1]
  • 2009 - Dragspelarens son, suedierara. Ulla Roseen (itz.) Enskede: TPB, 2009.[2]
  • 2009 - Синът на акордеониста (Sint na akordeonista), bulgarierara. Maria Pachkova (itz.) [3]
  • 2007 - Le fils de l'accordéoniste, frantsesera: C. Bourgois, 2007 [2]
  • 2007 - Harmonikaspillerens søn, danierara [Kbh.]: Samleren, 20070[4]
  • 2007 - Il libro di mio fratello, italierara. Paolo Tomasinelli (itz.). Torino Einaudi, 2007[5]
  • 2006 - Der Sohn des Akkordeonspielers: Roman, alemanierara, Matthias Strobel (itz.) Insel-Verl., 2006[5]
  • 2006 - Сын аккордеониста (Syn akkordeonista), errusierara. Elena Zernova (itz.) Azbuka-klassika, 2006[5]
  • 2004 - O fillo do acordeonista, galizierara. Ramón Nicolás Rodríguez (itz.) Xerais, 2004 [5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]