Sokasalto

Wikipedia(e)tik
Soka salto» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Emakume bat soka saltoan.

Sokasaltoa soka batez banaka edo haur batzuk batera jolasten den haur-jolas bat da. Kirola ere bada.

Haur jolasa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soka saltoka jolasteko era anitz dago. Banaka jolasten denean, haurrak soka bi muturretatik hartu eskuetan eta jirabiran jartzen du, bere buru gainetik eta salto eginez oin azpitik behin eta berriz pasaraziz. Bi haurrek mutur banatatik hartu eta jirabiran jartzen dutenean, hirugarren haur batek salto egiten du behin eta berriz soka oin paretik igarotzen denean.

Hiru haur baino gehiago direnean soka saltoan jolasten dutenak, saltalariek ilaran jarri eta soka salto bana eginez, ilarara itzultzen dira. Estropezu egin edo puntua galtzen duenak ilara utzi eta sokari jirabiran eragin behar dio hurrena.

Saltoak abesti batez lagundu ohi dira. Euskal Herrian esaterako honako hau abesten da:

Txoria goian kantari,
Hemen gu be dantzari:
zapia behera, zapia goora!
bat, bi, hiru,
galtzen dauna kanpora,
bat, bi, hiru

"Zapia behera" esaterakoan, saltalariak bere esku-zapia behera erortzen utzi behar du, eta "zapia gora" esatean, berriro jaso, punturik galdu gabe. Hiru esatean, azkenik, kanpora atera behar du. Orduan ilarako hurrengo haurrak hasten da saltoka, abesti berberaz.

Hona beste abesti bat:

Burdin- zainak, bai
Esan eustan, bai,
Bart gabean, bai
Maite nindula, bai;
Esan neutsan, bai,
Leunik asko, bai,
Eskerrik asko, bai

Bai esaterakoan, sokari eragiten diotenek soka goi goian jarri eta eta saltalariak makurtu egin behar du, puntua galdu gabe. Puntua galtzen duenean, sokari eragiten dio hurrena.

Oso ezaguna da abesti hau, haur bakar batek behin eta berriz salto eginez puntua galdu arte, ustez haurraren ezkon adina ematen duena:

Aita, Ama
zenbat urtekin ezkonduko naiz
txikia naiz eta ez dakit,
1,2,3,4, ...

Jolasteko moduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • ” Alturitas” :Bi neska-mutil goma heltzen dute linea zuzena eginez, eta beste neska-mutil batzuek salto egin behar dute gomaren gainetik. Goma heltzen dutenek gutxika igotzen doaz.
  • Beste joko mota hurrengoa da: Hasieran, “zutabeak” diren pertsonen inguruan jartzen da goma. Besteek abesti bat jarraituz, dantza egin behar dute goman zehar. Ondo egiten badute, berriro dantzatuko dute baina goma pixka bat igoko dute “zutabeek”: lehen belaunetara, gero hanketara (izterrera), gerrira, besapeetara, eta batzuetan baita lepora ere.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sokasalto Aldatu lotura Wikidatan