Sokar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sokar, egiptoar mitologiaren arabera, iluntasunaren, Duataren eta Lurreko gainbeheraren jainkoa zen. Hilen babeslea eta errementarien patroia.

Sokar Tutmosis III.aren hilobian
  • Izen egiptoarra: Sokar. Izen greziarra: Sokaris

Ikonografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizon momifikatua belatz buruduna, Atef koroa, ankha eta uas zetroa daramatzana, batzuetan, tronu baten gainean. Belatz bezala ere irudikatua izan zen. Garai Berantiarrean, zezen edo momia forma izan dezake, giza buruarekin, orokorrean, eta, batzuetan, belatz buruarekin, bi lumekin apaindua

Esne Bidea irudikatzen du Denderako zodiakoan.

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sokar Ramses VII.aren hilobian

Jatorrian, Lurraren eta emankortasunaren jainko bezala gurtua izan zen. Bere betebehar nagusia, "Raren ba" bezala izendaturiko hil jainko bezala, Duaterako sarrera gordetzea zen, eta leizezulo sekretu batean bizi zen, Imhet deitua (Bideen atea), lurrazpiko munduko sakonenean zegoena. Hilen iba edo bihotza elikatzen zuen, hilaren eraldaketak bete zitezen arduratzen zelarik. Hilen babesle bezala, Duateko lurralde ezberdinetara gidatzen ditu.

Ontzi bitxi bat zuen, Henu izenekoa, jainkoaren irudi momiformea zuena, jeinuek zaindua. Bertan, zerura igotzen zituen faraoia eta Eguzkia.

Eguzkiaren jainkoaren ontziak lurrazpiko ibaia zeharkatzen zuenean, basamortura iritsitakoan, suge bihurtu behar zen bere areetan mugitu ahal izateko. Sokarren domeinua zen "Bere harearen gainean dagoena" epitetoa zeramalarik.

Sinkretismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

V. dinastian, Ptah jainkoarekin bateratu zen, Ptahren apaizak, Sokarrenak ere bazirelarik. Piramideen testuetan, Osirisekin ere lotzen da Inperio Ertainean, Ptah-Sokar-Osiris bezala gurtzen da, hirukote honek, Inperio berrian eta hirugarren tarteko aroan jarraitu zuelarik.

Gurtza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere gurtza I. dinastiatik ezagutzen da, Saqqarako nekropolian eta Menfisen gurtua zelarik.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sokar Aldatu lotura Wikidatan