Sokoban

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
KSokoban, GNU/Linuxerako Sokobanen inplementazio bat

Sokoban (倉庫番, "Biltegi Zaintzailea" Japonieraz) puzzle joko bat da, zeinean jokalariak kaxa batzuk bultzatzen dituen labirinto batean zehar, kamerak goitik begiratzen duelarik, eta aurrez zehazturiko lekuetan ezarri behar dituen. Aldiko kaxa bakarra bultza daiteke, ez bi, eta kaxak ezin dira erakarri (hau da, aurrera egitea da duzun aukera bakarra, ezin duzu kaxa bat atzerantza eraman). Puzzlea fisikoki sortzea oso zaila izango litzakenez, gehienetan bideojoko gisa inplementatzen da.

Sokoban 1980an sortu zuen Hiroyuki Imabayashik, eta 1982an argitaratu Thinking Rabbitek, Takarazukan (Japonia) kokaturiko software etxeak. Thinking Rabbitek hiru jarraipen ere atera zituen: Boxxle, Sokoban Perfect eta Sokoban Revenge.

Sokobanen inplementazioak konputagailu plataforma ugaritarako idatzi izan dira, etxeko sistema eta konputagailu pertsonal ia guztiak barne. Oraindik ere existitzen dira eskuko kontsola eta bideokontsola ugaritarako bertsioak, baita telefono mugikorretarakoak ere. Beste hainbat puzzle joko, hala nola Chip's Challenge eta Rocks and Diamonds, Sokobanen oinarriturik daude. Konputagailurako NetHack roguelike jokoak ziega pasarte bat dakar, Sokoban simulatzeko apropos sortua.


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sokoban Aldatu lotura Wikidatan

Portak, klonak eta remakeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]