Soldier Blue

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Soldier Blue
Datuak
Jatorrizko izenburua Soldier Blue
Izenburua euskaraz Soldadu Urdin
Urtea 1970
Estreinaldia 1970eko abuztuaren 12a
Generoa western
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 112 minutu
Banatzailea AVCO Embassy Pictures
Zuzendaria
Ralph Nelson
Ekoizleak
Gabriel Katzka
Harold Loeb
Gidoilariak
John Gay
Theodore V. Olsen idazlearen Arrow in the Sun eleberrian oinarritua
Aktoreak
Candice Bergen
Peter Strauss
Donald Pleasence
Musikagileak
Roy Budd
Argazkilariak
Robert B. Hauser
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

Soldier Blue (euskaraz Soldadu Urdin) 1970eko Ralph Nelson estatubatuar zinema zuzendariare western filma errebisionista bat da. Theodore V. Olsen idazlearen Arrow in the Sun ("Gezia Eguzkian") eleberrian oinarritua dago. Candice Bergen, Peter Strauss eta Donald Pleasence aktoreek antzeztu zuten.

Filmak Mendebalde Urrunan gizon zuriak amerindiarrenganako izan zuen jarrerakin oso kritikoa da, gizon zuria modu ankerrean eta irudi latzekin irudikatzen duelarik, tartean 1951ko Sand Creekeko sarraskia agertzen delarik.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Cheyenne talde batek estatubatuar soldaduen ordainsaria daraman zaldigurdi talde militar bat erasotu du, hartatik bi lagunek bakarrik biziraungo dutelarik: Cresta Lee (Candice Bergen), ofizial baten emaztegaia, eta Honus Ganz soldadua (Peter Strauss). Biak ere Reunion gotorlekura iristeko sekulako odisea biziko dute. Bitartean, Iberdson (John Anderson) kolonel ankerraren gudarosteak cheyenne herria gupidarik gabe nola sarraskitzen duen lekuko zuzenak izango dira.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]