Solent

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wight uhartea eta Britainia Handiaren artean kokatzen den Solent itsasartea erakusten duen satelitezko irudia.

Solent Britainia Handia eta Wight uhartea banatzen dituen itsasartea da.

Geologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geologia ikerketek jatorriz haran bat zela frogatu dute.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar Inperioaren garaian itsasartea askoz ere estuagoa zen: De Bello Gallico idazlanean Julio Zesarrek itsasbehera garaian erromatar gudariak uhartera oinez iritsi ahal zutela aipatu zuen. Solent itsasartea kostaldea defendatzearren eraiki ziren normandiar gotorlekuez betea dago, nagusiki Henrike VIII.a Ingalaterrakoaren erregealdian eraikiak.

1685an Jakue II.a Ingalaterrakoa Solent itsasartean izandako ontzi hondoraketa batetik bizirik ateratzea lortu zuen. Ondorioz eta gertakari hori oroituarazi nahian, Henry Purcell musikariak They that go down to the sea in ships musikalana konposatu eta John Gostling baritonoak abestu zuen.

Koordenatuak: 50°47′12″N 1°17′42″W / 50.78667°N 1.29500°W / 50.78667; -1.29500