Solferinoko gudua
Solferinoko gudua | |||
---|---|---|---|
Italiako batasuna | |||
Data | 1859ko ekainaren 24a | ||
Lekua | Solferino, Lombardia (Italia) | ||
Koordenatuak | 45°22′02″N 10°33′59″E / 45.367222222222°N 10.566388888889°E | ||
Emaitza | Frantzia eta Piamonte irabazle | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
| |||
Guda honen ondorioz izandako sarraskiagatik sortu zen Gurutze Gorria |
Solferinoko gudua 1859ko ekainaren 24an, Italiaren bateratze prozesuaren barnean, Solferino herrian gertatutako bataila izan zen. Frantziar eta sardiniar armadek austriar armadaren aurka borroka egin zuten eta lehenengoak -frantsesak eta sardiniarrak- nagusitu ziren.
- Armada frantsesa Napoleon III.ak gidatu zuen eta sardiniarra Viktor Emanuel II.ak. 118.600 gizonek osatutako armada zen.
- Austriako buruzagia, berriz, Frantzisko Josef enperadorea izan zen eta 100.000 gizon bazituen berekin[1].
9 orduko borrokaren ondoren, austriarrek amore eman beharrean izan ziren, kalte izugarriak jasan zituztelarik: 3.000 soldadu austriar baino gehiago hil ziren, 10.807 zauritu eta beste 8.638 desagertu ziren.
Bando garailean ere emaitza larria izan zen: 2.492 baja egon ziren, 12.512 zauritu eta 2.922 desagertu.
Gudu hartan Jean Baptiste Elizanburu olerkari eta eleberrigile euskaldunak hartu zuen parte. Frantziar armadako kapitain izan zen eta batailako zenbait pasadizo bere olerkietan islatu zituen, hala nola, leherketa batean zaurituta itsuturik itzuli zen euskaldunaren kasua (Solferinoko itsua).
|
Gudu honetako sarraskia eta eragindako oinazeak ikusi eta gero, Henri Dunantek Gurutze Gorria sortzea erabaki zuen[3].
Aurrekariak
Turingo isileko itunaren ondorioz, Napoleon III.aren armada, austriarrek inbaditutako Piamonteri laguntzera joan zen. Irabazle garbirik ateratzen ez zen gudu batzuen ondoren, austriarrak atzeraraztea lortu zuten, baina berriro bildu ziren hauek eta frantsesei erasotzen saiatu.
Gudua
Austriako armada, enperadorearen agintepean, Mincio erreka ibaitik igaro zen eta Solferinoko hiritik gertu zeuden garaiera batzuk hartu zituen.
Frantsesen erasoa etsaien ezkerreko ertzean hasi zen, Medole okupatuz. Erdian austriarrek gogor eutsi zioten posizioari eta ezkerraldean ere Benedek jenerala indartsu mantendu zen Piamonteko armadaren erasoen aurrean.
Frantsesak austriarren errefortzuak hegoaldetik euren ezkerreko hegal ahula inguratu eta erasoko ote zioten beldur ziren eta erdiguneari erasotzea erabaki zuten, Solferinon, alegia. Artilleriak herria bonbardatu zuen eta, ondoren, infanteriak eraso zion. Borroka gogorraren ostean, Solferino hartu eta Aaustriako lerroetan sartu ziren.
Benedekek austriarren eskuineko hegalari eutsi zion, baina ezkerrekoan lanak izan zituen eta egoera nahastu zen, frantsesek austriarrak atzerarazi zituztelarik.
Erdigunean, berriz, Solferinoren kontrola galduta, austriarrek Cavriana ebakuatzea lortu zuten, ekaitz gogor batek eraso baino lehen.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Solferinoko gudua |