Suleiman I.a
| Suleiman I.a | |
|
Otomandar Inperioaren sultana
|
|
|---|---|
| 1520 – 1566 | |
| Aurrekoa | Selim I.a |
| Ondorengoa | Selim II.a |
|
|
|
| Jaiotza | 1494ko azaroaren 6a Trabzon |
| Heriotza | 1566ko irailaren 6a (71 urte) Szigetvár, Hungaria |
| Ezkontidea | Hürrem Sultan (Roxelana) |
| Seme-alabak | Shahzade Mahmud (1511-1521) Shahzade Mustafa (1515-1553) |
Suleiman I.a (otomandar turkieraz: سليمان Suleymān, turkieraz: Süleyman; 1494ko azaroaren 6a - 1566ko irailaren 6a) Otomandar Inperioaren hamargarren sultana izan zen. Bere erreinaldiak 1520 eta 1566 artean iraun zuen eta luzeena izan zen. Mendebaldean Suleiman Bikaina edo Handia du ezizena[1] , Ekialdean, berriz, lege ezarlea (turkieraz: Kanuni; arabieraz: القانونى, al‐Qānūnī), otomandar sistema legala guztiz eraberritu zuelako.
Suleiman XVI. mendeko Europako monarkarik nagusienetariko bat izan zen. Belgrado, Rodas eta ia Hungaria osoa konkistatu ondoren, 1529an Vienako setioan geldiarazi zuten. Safavidar leinuaren aurkako bere borrokan Ekialde Ertaina eta iparraldeko Afrika Aljeriaraino ere konkistatu zituen. Bere erreinaldian, otomandar itsas-armadak Mediterraneo itsasoa ez ezik Itsaso Gorria eta Persiar golkoa ere menderatu zituen[2].
Poeta izateaz gain kultura eta arteak bultzatu zituen bere erresuman. Bost hizkuntza menperatzen zituen: otomandar turkiera, arabiera, serbiera, txagataiera, persiera eta urdu. Otomandar ohitura hautsiz, Suleimanek bere haremaren neska bat ezkondu zuen, Roxelana izena zuena. Honek Hürrem Sultan bilakatu eta gortea guztiz kontrolatu zuen. Bere semea zen Selim II.ak ordezkatu zuen.
Erreferentziak [aldatu]
|
||||||||
| Artikulu hau Turkiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |