Somaliako historia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Somalia 1960an sortu zen herrialdea da. Ikuspuntu historikotik hainbat gertakari egon dira Somalia orain dagoen eskualdean.

Aintzinaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintzinako Egipton Somalia Punt moduan ezagutzen zen eta bere biztanleak berbere beltzak zirela esaten da. Bost mendetan zehar (II.etik V. mendera) eskualde gehienak Etiopian zegoen Aksumeko Erreinuaren pean egon ziren.

VII. mendean arabiar tribuek bizilekuak jarri zituzten, batez ere Adengo Golkoaren ertzean komertzioa bultzatzeko bertako herri kuxitekin. Hortik aurrera mende batzuetan Somalia herri Islamiar bilakatu zen.

Taleex izan zen Derbixe estatuko hiriburua.

XIV. mendean arabiar itsasgizonek Muqdisho aukeratu zuten jai leku garrantzitsu moduan. Komertzio handia zegoen Oromo, Afar eta gaur egungo Eritrean bizi ziren herriekin.

Hala ere nahiz eta herri musulmana izan Etiopia kristauarekin harreman oso onak izan zituen, nahiz eta Yihadak garai hartan indar handia eduki.

Erdi Arotik XIX. mendera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etorkizunean Somalia izango zenean Portugalek izan zuen presentzia txikia eta komertziala izan zen. 1516an portugaldarrak Zeilaa iritsi ziren, baina otomanoek garaitu zituzten eta bertatik kanporatu. 1698an Omaneko sultanak Portugali irabazi eta Afrikar kosta osoa euren esku geratu zen. 1729 Obbia Omanen menekoa bilakatu zen guztiz. Al-Busaid dinastiak kolonizazio prozesu honekin jarraitu zuen 1741tik aurrera. Garai horretan Muqdishoko errepublika (non sultan baten antza zuen gobernadorea zegoen), Obbiako sultana eta Majertingo sultanak Omaneko sultanaren boterea onartu zuten. 1803an azken hau Ingalaterrarekin aliatu zen wahabbiten aurka. 1840an Sayyid Said sultanak hiriburua Zanzibarrera mugitu zuen eta horrela Somaliako lurraldeen gaineko kontrola handiagoa izan zen.

Esplorazioen garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1833an europar esplorazioak hasi ziren. Hainbat esplorazioren garrantzitsu egon ziren eta beste hainbat zientifiko. 1887an Erresuma Batua Somaliaren iparraldean jarri zen eta Leonce Lagarde Obockeko gobernadore izendatu zuten. Abisiniarrek Harrar hiria hartu zuten urte berean.

Historia garaikidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Benadir[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Benadir»

Benadir (arabieraz بنادر‎ , somalieraz Banaadir) konpainia pribatu batek kudeatutako gaur egungo Somaliako lurren hartu zuten izena izan zen. Italiak lur hauek erosi eta Italiar Somaliaren parte bilakatu zuten. Somaliako hegoaldea hartzen zuen, Juba ibaiaraino. Gaur egun Somaliaren barnean eskualde berraldarrikatu dute euren burua.

1905eko martxoaren 16an bilakatu zen Italiar Somaliaren parte.

Italiar Somalia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Italiar Somalia»
Africa Orientale Italiana

Italiar Somalia Italiak gaur egun Somalia dagoen lekuan eta Benadirren ordez 1905eko martxoaren 16an sortu zuen kolonia izan zen. Herrialdea sortzerakoan bertako sultanatoak (Gueladi, Obbia eta Majertin) kenduak izan ziren.

1908an Abisiniako tratatuarekin mugak ezarri ziren, 1915ean Britainiar Somaliarekin mugak zehaztu ziren eta 1925an Erresuma Batuak Trans Juba eskualdea eman zien. 1936an Italiar kolonietako probintzia batean eraldatu zuten. 1936n Ogaden eta Britainiar Somalia gehitu ziren, baina 1941eko martxoaren 16an Bigarren Mundu Gerraren ondorioz Ogaden bereizi eta Etiopiara gehitu zuten aliatuek.

1960ko Uztailaren 1ean Somalia independizatu zen eta lau egun lehenago independente egin zen Britaniar Somaliarekin batu.

Britainiar Somaliland[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Britaniar Somaliland»

Britaniar Somalilanden sorrera 1884an Britaniarrek eskualde hau Egiptotik banatzean sortu zen protektoratua izan zen. Indiatik kudeatzen zen 1898ra arte, Londonetik egin zela eta ondoren 1905ra arte, bertan ezarri zela Bulego Koloniala. 1940an Italiak okupatu zuen, baina 1941ean Britainia Handiak berriro konkistatu zuen. 1960ko Ekainaren 26an Somaliland moduan independizatu zen eta lau egun geroago Italiar Somaliarekin batu zen, Somalia sortuz.

Independentziatik aurrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Somalia Etiopiarekin gerran egon zen 1964tik 1987ra, Ogadenen autonomiaren gaia zela eta. 1991an Somalilandiak bere independentzia aldarrikatu zuen. Herrialdea 1969tik 1991ra Mohamed Siad Barre jeneralak gobernatu zuen, baina urte horretatik aurrera estatua bera desagertu zen, nahiz eta NBE eta AEBk lan handia egin horren kontra. Esan daiteke 1991tik Somaliak ez duela gobernurik. NBEk onartzen duen gobernuak ez du herrialdearen gehiengoa kontrolpean eta kontrolatzen duen zonaldea txikia da beste batzuek kontrolatzen dutenarekin alderatuta. 2006ko azaroaren 1ean Iparraldean onartutako gobernuaren artean eta hegoaldeko komunitate islamikoen arteko negoziazioak eten ziren.

Gatazkak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Somaliak lurralde gatazkak ditu bere mugakide guztiekin.

2014ko irailaren 1an, AEBek zuzenean esku hartu zuten Somalian, Al-Shabab milizia islamistaren aurka aire eraso bat eginda. CNNk zerbitzu sekretuetako iturriak aipatuta argitaratu zuen erasoaren helburua Ahmed Abdi Godane miliziako burua zela, eta Etxe Zuriak oraindik ezin izan zuela baieztatu buruzagi islamista hilda edo bizirik zegoen. Al-Shababek 2013an Nairobiko merkataritza gune bati eraso zionetik —67 lagun hil zituen—, AEBek hainbat bonbardaketa egin zituem Somalian, eta lurrez erasotzeko saialdi bat ere egin zuen 2013ko urrian[1].

Irailaren 3an, AEBek Al-Shabab taldeko buruzagi Ahmed Abdi Godane hiltzeko egindako bonbardaketaren biharamunean, Somaliako Gobernuak amnistia eskaini zien milizia islamistako kideei, borroka armatua uztearen truke. Godane hil zutenik ez zuten baieztatu ahal izan AEBek[2].

Irailaren 5ean, AEBek Al-Shabab miliziako burua hil zutela baieztatu zuen Somaliak[3]. Irailaren 8an, RW Human Rights Watch AEBetako gobernuz kanpoko erakundearen arabera, AB Afrikako Batasuneko misioko soldaduek emakumeak bortxatu eta sexu gehiegikeriak egin zituzten Somalian. HRWek 21 emakumeri egindako elkarrizketetatik ondorioztatu zuen. Ugandan eta Burundin ere egin zuen ikerketa, bi herrialde horietakoak baitira akusazioak jaso zituzten soldaduak[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Somaliako historia Aldatu lotura Wikidatan