Some Mother's Son
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | Some Mother's Son | |
| Izenburua euskaraz | Edozein Amaren Semea | |
| Urtea | 1996 | |
| Estreinaldia | 1996ko abenduaren 25a | |
| Generoa | Historia, Drama | |
| Herrialdea | ||
| Iraupena | 112 minutu | |
| Banatzailea | Columbia Pictures | |
| Zuzendaria | ||
| Terry George | ||
| Ekoizleak | ||
| Edward Burke | ||
| Gidoilariak | ||
| Terry George Jim Sheridan |
||
| Aktoreak | ||
| Helen Mirren Fionnula Flanagan Aidan Gillen David O'Hara John Lynch |
||
| Musikagileak | ||
| Bill Whelan | ||
| Argazkilariak | ||
| Geoffrey Simpson | ||
| Jatorrizko hizkuntza | ||
| Ingelesa eta irlandera | ||
Some Mother's Son (euskaraz Edozein Amaren Semea) 1996ko Terry George irlandar zinema zuzendariaren filma bat da. Filmaren gidoia bera Terry George eta Jim Sheridan zinema zuzendariak elkarlanean idatzi zuten. 1996ko abenduaren 25an estreinatu eta Canneseko Zinemaldian ere proiektatu zen.
Eduki-taula |
Argumentua [aldatu]
| Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Filma 1980ko hamarkadaren hasieran Ipar Irlandako gatazka puri-purian zegoen garairik latzenean girotzen da. Ipar Irlandako Maze espetxean Bobby Sands (John Lynch) buru zutelarik Behin-behineko Irlandako Armada Errepublikarra preso talde batek antolatutako 1981eko Irlandako gose greban oinarritzen da. Gose Greba hau talde armatu horretako presoek jasaten zituzten baldintzen aurkako protesta bat izan zen, talde honek jasotako preso kiriminalen egoera baztertu eta eurentzat gerra presoen tratua emateko eskaera aldarrikatu zutelarik. Helen Mirren eta Fionnula Flanagan, eta sutsua aktoreak preso talde horretako bi kideen (Aidan Gillen eta David O'Hara) amak antzezten dituzten: lehenbizikoa politikaren zioez nazkaturik paso egin eta oldarkeria gaitzesten duen emakumea da, bigarrena aldiz irlandar errepublikar peto-peto delarik, patuak ikuspuntu eta bizimodu ezberdinetako bi emakume hauek elkartu eta euren semeen bizien alde ahal duten guztia egingo dute, azkenean bientzako ondorio ezberdinak izanen direlarik.
Ikus gainera [aldatu]
Soinu banda [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- Some Mother's Son filmaren IMDBko fitxa ikusgai (Ingelesez)
- Some Mother's Son filma oso-osorik ikusgai (Ingelesez)