Sondika

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sondika

 Bizkaia
Sondikako bandera

Sondikako armarria

Izen ofiziala Sondika
Estatua
Erkidegoa
Herrialdea
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Txorierri
Alkatea Gorka Garro (EAJ)
Herritarra sondikar

Bizkaia municipalities Sondika.PNG

Eremua 38,00 km2
Distantzia 5 km Bilbora
Biztanleria 4,498 bizt. (2013)
Dentsitatea 0,12 bizt./km²
http://www.sondika.net

Sondika Bizkaiko erdialdean dagoen udalerria da, Txorierriko eskualdearen bigarren populatuena Derio ondoren. Halaber, eskualdean mendebaldeen dagoen herria da eta Asua ibaiak zeharkatzen du.

Hainbat urtez udalerrian egon da Bilboko aireportuaren terminala, 1997an hau Loiura trasladatu arte. Basozabal da herrigune nagusia.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri mugakide hauek ditu: Iparraldean Loiu, hegoaldean Bilbo, ekialdean Derio eta mendebaldean Erandio.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko lehenengo aipamenak XII. mendekoak dira, eta antzina Uribeko merindadearen herriburua izan zen. XV. mendean, Sondikak 44. zenbakia zeukan Bizkaiko Jaurerriko Batzar Nagusietan.

Azkenik, 1966tik 1982ra Bilborekin lotuta egon zen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sondikako biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
750 783 920 1.032 1.618 1.840 1.999 2.819 * * 3.345 3.978 4.389

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Euzko Alderdi Jeltzaleko Gorka Garro hautatu zuten alkate. Garrok Euzko Alderdi Jeltzalearen sostengua jaso zuen, hauteskundeetan boza gehien izan zituen hautagaitza. Bilduk 3 zinegotzi lortu zituen eta Euskadiko Alderdi Sozialistak eta Alderdi Popularrak bana.

2011ko maiatzaren 22

Alderdia Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
6
1.347 (%52,89)
Bildu
3
601 (%23,60)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
1
240 (%9,42)
Alderdi Popularra (PP)
1
237 (%9,31)


Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sondikatarren jatorrizko hizkera mendebaleko euskararen aldaera da, Koldo Zuazo hizkuntzalariaren sailkapenaren arabera sartaldeko multzokoa. Gaur egun, biztanleen heren bat inguru euskal hiztuna da.

"Aikor" herriko aldizkaria da, euskaraz argitaratua.

Sondikatar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sondika Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa