Songhai Inperioa
Wikipedia(e)tik
|
Songhai Inperioa |
|||||
|---|---|---|---|---|---|
| 1340 aldean – 1591
Monarkia |
|||||
Songhai inperioaren hedadura 1500 aldean |
|||||
| Hiriburua | Gao | ||||
| Hizkuntza(k) | Songhaiera | ||||
| Erlijioa | Erlijio tradizionalak, islam | ||||
| Eremua | 1.400.000 km² 1500 aldean | ||||
| Dirua | Cypraeak (urrea, gatza eta kobrea ere erabitzen ziren) | ||||
|
|||||
Songhai Inperioa[1], XV. eta XVI. mendeetan Mendebaldeko Afrikan hedatu zena, Afrikako historiako inperiorik zabalenetako bat izan zen. Talde etnikorik garrantzitsuena Songhai herria zen. Hiriburua Gao zen.
Ekonomiaren oinarria Saharan zeharko merkataritza zen. Afrikako iparralderantz gatza, urrea, anbar arrea, Arabiako goma, lehoinabar larruak eta esklaboak eramaten zituzten. Magrebetik, berriz, produktu manufakturatuak (bitxiak, ehunak, armak, ispiluak) eta nekazal produktuak (garia, zaldiak) jasotzen zituzten. Gatz meategien jabetza zela eta liskarrak izan zituzten Saadiarrekin.
Erreferentziak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) The Story of Africa: Songhay BBC World Service