Sonia Delaunay Terk

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sonia Delaunay

Sonia Delaunay Terk, jaiotza-izenez Sarah Ilinitxna Stern (Odesa, Errusiar Inperioa, 1885eko azaroaren 14a - Paris, Frantzia, 1979ko abenduaren 5a) margolari ukrainarra izan zen, Robert Delaunay pintore frantsesaren emaztea.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Petersburgon eta Alemanian ikasketak egin ondoren, Parisa joan zen 1906an, eta hantxe geratu zen betiko. Hasieran Gauguinen eta Van Goghen kutsuko kolore biziko obrak egin zituen.

1910. urtean Robert Delaunayrekin ezkondu zen eta, Cézanneren eta kubisten eragina jaso ondoren (1913, Bal Bullier) harekin batera abiatu zen irudikatze-bide berrien bila. Abstrakzio geometrikoaren aitzindaria da, eta koloreak bere hutsean eskaintzen dituen bideetan barrena abiatu zen. Portugalen eta Espainian egon ondoren lan handiak, kolorea eta forma geometrikoak nagusi zirela betiere (Marché à Minho), eta erritmo zehatzeko obra geometriko ez figuratiboak egin zituen.

Dekorazio-lanak ere egin zituen, irudi geometrikoz (karratu, erronbo, zerrenda zirkularrak, eta abar) hornituriko gauzekin eta ehunek berebiziko eragina izan zuten modaren eboluzioan. Honez gainera, antzerkirako dekoratuak sortu zituen eta parte hartu zuen, senarrarekin batean, Pavillon des chemins de fer et de l´air aretoaren dekorazioan (1937ko Erakustaldia, Paris).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sonia Delaunay Terk Aldatu lotura Wikidatan