Sonora

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sonora
Estado Libre y Soberano de Sonora

Sonorako armarria
Herrialdea MexikoMexiko
Hiriburua Hermosillo
29°05′N 110°57′W / 29.083°N 110.950°W / 29.083; -110.950Koordenatuak: 29°05′N 110°57′W / 29.083°N 110.950°W / 29.083; -110.950
Eremua 179.503 km²
Biztanleria 2.499.263 (2009)
Dentsitatea 13,92 bizt/km²
Mexico map, MX-SON.svg
Gobernadorea Guillermo Padrés Elías (PAN)
Diputatuak 7
Laburdura
ISO 3166-2
Son.
MX-SON
www.sonora.gob.mx


Sonora Mexikoko 31 estatuetako bat da, herrialdearen ipar-mendebaldean dagoena. Ekialdean Chihuahuarekin du muga, hegoaldean Sinaloarekin, ipar-mendebaldean Kalifornia Beherearekin, iparraldean AEBetako Arizona eta Mexiko Berriarekin, eta mendebaldean Kaliforniako golkoarekin. 179.503 km² ditu[1] eta 2009an 2.499.263 biztanle zituen.[2] Hiriburua Hermosillo da.

Espainiarrak 1530etik aurrera bertaratu ziren; Sonora izena hango marmoletik dator, jotzean ezkilaren antzeko soinua ateratzen baitu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sonorako basamortua

Sonorako basamortuak eta Mendebaldeko Sierra Madrek estatuaren gehiena hartzen dute. Horregatik klima lehorra da, eta muturreko tenperaturak izaten dira. Kostaldeko ordokia ez da oso zabala, Sierra Madreren paraleloan mendialde anitz tartekatzen direlako.

Klima beroa (20 Â°C batez beste) eta idorra da, eta landare ekoizpenak ureztatzearen beharra du; horrenbestez, Altar, Sonora, Yaqui eta Mayo ibaiak aprobetxatuz egiten dira. Labore nagusiak hauek dira: garia, artoa, arroza, kotoia, tabakoa, indabak, fruitu arbolak, eta abar.

Ordoki idorretan behi azienda hazten da. Mea baliabideak: kobrea, urrea, manganesoa, beruna, zilarra.

Biztanleria zenbait hirigunetan biltzen da: Heroica Nogales, Arizonako mugetan; Hermosillo; Guaymas portuan eta Ciudad Obregón Yaqui haranean. Errepide handiek eta burdinbideek zeharkatzen dute estatua, eta Mexiko gainerako aldeekin lotzen dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. INEGI
  2. CONAPO
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sonora Aldatu lotura Wikidatan