Sony Pictures Entertainmenten aurkako zibererasoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sony Pictures Entertainmenten aurkako zibererasoa
Motazibereraso
Internet leak (en) Itzuli
Data1674ko azaroaren 24a
Parte-hartzaileak
KausaThe Interview

Sony Pictures Entertainmenten aurkako zibererasoa 2014ko azaroaren 24an, Sonyk jasan zuen zibererasoa izan zen.

Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abenduaren 19an, Sonyren aurkako erasoaren “arduraduna Ipar Korea dela esateko informazio nahikoa” zutela esan zuen FBIk. Pyongyangek, aldiz, ukatu egin zuen. Obamak 'AEBek Ipar Koreari erantzungo diote eraso zibernetikoagatik' esan zuen[1].

Abenduaren 20an, Sonyren erasoa AEBrekin elkarlanean ikertzeko eskatu zuen Ipar Koreak. ’Estatu Batuek proposamena baztertzen badute ondorio larriei egin beharko diete aurre’’ esan zuen Ipar Koreak[2].

Abenduaren 22an, Ipar Korea AEBrekin 'gerra hasteko prest' azaldu zen Sonyren erasoagatik. “Erasorik gogorrena Etxe Zurira, Pentagonora eta AEBko eremu osora zuzenduko dugu”, adierazi zuen Kim Jong-unek[3].

Abenduaren 22an ere, Interneten "itzalialdi" bat jasan zuen Ipar Koreak. Sonyk pairatutako eraso zibernetikoaren ekarritako polemikaren ondoren gertatu zen Ipar Koreako webgune nagusien aurkako erasoa[4].

Abenduaren 24an, AEBko 200 zine aretok The Interview pelikula eskaintzea erabaki zuten. Abenduaren 25ean estreinatzea zen berez baina AEBko zinema enpresa gehienek filma erakusteari uko egin zioten, mehatxuak izan zirela-eta[5].

Abenduaren 25ean, arrakasta handia lortu zuen The Interview filmaren estreinaldiak[6].

Egun berean, PlayStation eta Xbox kontsolen sareko zerbitzu sareak erasotu zituzten. Hacker talde batek konexio arazoak sortu zituen bi plataformetan Eguberri egunean. Sony etxeak The Interview filma babestu izanarekin lotura izan zezakeen[7].

Abenduaren 26an, Ipar Koreak esan zuenez ez zuen zerikusirik Sonyren aurkako zibererasoarekin. "Estatu Batuek erasoa gure errua dela esaten jarraitu nahi badute, frogak ahalik eta lasterren eman beharko lituzkete", adierazi zuen Pyongyangek[8].

Urtarrilaren 3an, Ipar Korearen aurkako isun berriak egongo zirela adierazi zuen Obamak. Berak gutuna igorri die Behe-Ganberako eta Senatuko ordezkariei neurriak azaltzeko[9].

Urtarrilaren 4an, Ipar Koreak Sonyren erasoarekin loturiko AEBren isunak ukatu zituen eta isunek ez zutela erregimena 'ahulduko' eta kontrako eragina izango zutela nabarmendu zuen[10].

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]