Sopela
|
Sopela |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Sopelana | ||
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Uribe Kosta |
||
| Alkatea | Saioa Villanueva (Bildu) | ||
| Herritarra | sopelar, sopeloztar[1] | ||
| Koordenatuak | 43°22′53″N 2°58′56″W / 43.38139°N 2.98222°WKoordenatuak: 43°22′53″N 2°58′56″W / 43.38139°N 2.98222°W | ||
| Eremua | 8,4 km2 | ||
| Garaiera | 30 m | ||
| Distantzia | 20 km Bilbora | ||
| Posta kodea | 48600 |
||
| Biztanleria | 12.912 bizt. (2012) | ||
| Dentsitatea | 1.537,14 bizt./km² | ||
| http://www.sopelana.net | |||
Sopela[1] Bizkaiko (Euskal Herria) udalerria da. Herritarra sopelar edo sopeloztar da.[1]
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Sopela kostaldeko herria da. Iparraldean eta ipar-mendebaldean Kantauri itsasoa dauka; Barinatxe, Arrietara, Atxabiribil eta Meñakoz hondartzak (mendebaldetik ekialdera) itsasorantz joz. Mendebaldean, kostaldetik, Getxorekin muga egiten du. Hego-mendebaldean Berangorekin dauka muga eta tartean Urkogane, Sopelanabaso eta Saiherri mendi baxuak daude. Hegoaldean eta ekialdean Urdulizekin elkartzen da eta Santa Mariñeko haitza konpartitzen dute. Ipar-ekialdean Goierrirekin, ekialdeko kostaldetik, aldiz, Barrika da mugakidea.
Udaletxea gaur egun herriguneko zentrotzat hartzen da eta 23º 22' 54''I - 2º 58' 51,5''M dira bere koordenatuak.
Historia [aldatu]
Ez da ezagutzen Sopelako herria zein urtetan sortu zen zehazki, baina historiaurretiko aztarna arkeologikoak ugariak dira.
Demografia [aldatu]
2010ean 12.527 biztanle bizi ziren herrian, eta kopuru hori etengabe igotzen ari zen, eraikitzen ari zen etxebizitza kopuru handiagatik.
Etxebizitza asko eraikiaz batera, etxebizitzen prezioak ere igoera handiak izan zituen XXI. mendearen hasieran, (Euskal Herriko leku gehienetan gertatu bezala). Bien bitartean, hutsik zeuden etxebizitzen kopurua 1.589ekoa zen 2004ko datuen arabera.
| 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1980 | 1990 | 1999 | 2010 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 841 | 915 | 1.066 | 1.353 | 1.432 | 1.459 | 1.836 | 2.408 | 6.271 | 7.886 | 10.002 | 12.527 |
Politika [aldatu]
2011ko udal hauteskundeak [aldatu]
Abstentzioa %35,97koa izan zen eta 127 boto nulu eta 180 bozka zuri egon ziren. Udal gobernua eratzeko momentuan, PSE-EE alderdiko zinegotziek euren buruari eman zioten botoa eta EAJk ezin izan zuenez lortu gehiengo osoa PPko botoarekin bakarrik, zerrenda bozkatuenaren burua, Bildu koalizioko Saioa Villanueva Zarandona bihurtu zen Sopelako alkate.[2]
|
Sopelako udalbatza |
||||
| Izena | Zinegotziak | Boto kopurua[3] | ||
| Bildu |
|
|
||
| Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) |
|
|
||
| Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) |
|
|
||
| Alderdi Popularra (PP) |
|
|
||
| Ezker Batua - Berdeak (EB-B) |
|
|
||
| Aralar |
|
|
||
| Berdeak (B-LV) |
|
|
||
Kultura [aldatu]
Jaiak eta ospakizunak [aldatu]
Sopelako patroi nagusia San Petri da, herrigunean dagoen elizaren patroia baita (ekainaren 29a) eta Larrabasterra auzoko patroia Karmengo Ama, bertan dagoen baseliza dela eta (uztailaren 16a). Hala ere, beste bi baselizek euren patroia eta jaia ere badaukate, Santa Mariñek uztailaren 18an (arrazoi politikoak zirela eta 20ra atzeratu zena) eta Ander Deunak azaroaren 30ean. Horietaz gain, patroien omenez ez diren hainbat jai ere badaude: Euskararen Eguna, Erdi Aroko Azoka, Koadrilen Eguna...
Sopeloztar ospetsuak [aldatu]
- Armando Ribeiro (1971), futbol jokalaria.
- Joane Somarriba (1972), txirrindularia.
Bitxikeriak [aldatu]
Finlandian bada Soppela izeneko herrixka bat, Kemijärvi udalerrian.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ a b c Euskaltzaindiak euskara baturako arautu du udalerriaren izena Sopela dela, eta herritarra sopelar edo sopeloztar (ikus Euskaltzaindiaren 145. araua). Hala ere, urteetan alkatetzan egon den EAJren arabera izen ofiziala Sopelana da euskaraz nahiz gaztelaniaz, eta herritarra sopelanatar.
- ↑ UKBERRI.NET: Uribe Kostak ezker abertzaleko alkate bat izango du historian lehenbiziz 2011/07/06an kontsultatua
- ↑ 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean 2011/07/06an kontsultatua
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) (Gaztelaniaz) Sopelako Udalaren webgunea
- (Gaztelaniaz) Auñamendi entziklopedian
- (Euskaraz) Sopelako euskara