Sopuerta
|
Sopuerta |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Sopuerta | |
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Enkarterri |
|
| Alkatea | Joseba Andoni Llaguno Hurtado (Bildu) | |
| Herritarra | Sopuertar | |
| Koordenatuak | 43°15′46″N 3°9′9″W / 43.26278°N 3.1525°WKoordenatuak: 43°15′46″N 3°9′9″W / 43.26278°N 3.1525°W | |
| Eremua | 42,9 km2 | |
| Garaiera | 80 m | |
| Posta kodea | 48190 |
|
| Biztanleria | 2.604 bizt. (2012) | |
| Dentsitatea | 60,7 bizt./km² | |
| http://www.sopuerta.org.es/ | ||
Sopuerta Bizkaiko mendebaldean dagoen udalerria da, Enkarterriko eskualdearen iparraldean kokaturik dagoena, Bilbotik 28 km-tara.
Garape izena erabili izan da euskarazko baliokide moduan, Euskaltzaindiak onetsia ez den arren.
Eduki-taula |
Mugakideak [aldatu]
Iparraldean Galdames eta Castro Urdiales,(Kantabria); ekialdean Galdames eta Zalla; mendebaldean Artzentales eta Balmaseda; eta hegoaldean berriro Zalla eta Balmaseda mugakide ditu.
Auzoak [aldatu]
Udalerriko auzo edo parrokiak sei hauek dira: Avellaneda, Bezi, Carral, Mercadillo (udaletxea), Olabarrieta eta Baluga.
Inguru naturala [aldatu]
Alen (798 m) udalerriko tontorrik altuena da, eta inguruko mendietan hainbat erreka sortzen dira, Saldamando, Tremoral, Kolitza eta Valdebezi errekak besteak beste, Barbadun ibaira isurtzen dutenak.
Mello (626 m), Saldamandoko mendiak, Queli (472 m), Artegi (539 m), Longuitas (593 m), Garbea (717 m), La Cabaña (526 m) eta Las Muñecas (410 m) Sopuertako beste mendi batzuen izenak dira.
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 | 2010 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 2.220 | 2.847 | 4.391 | 4.308 | 3.586 | 3.367 | 2.881 | 3.006 | 2.328 | 2.189 | 2.160 | 2.245 | 2.361 | 2.552 |
Ondarea [aldatu]
- Urrutia dorretxea
- Okendo jauregiak: Okendo Goikoa eta Okendo Behekoa landa-jauregi barrokoak.
Juntetxea [aldatu]
Avellaneda auzoko Juntetxea azpimarratzekoa da, XIV. mendekoa, gaur egun Enkarterriko museoa barne hartzen duena.
Pertsonaia ezagunak [aldatu]
- Daniel Ruiz Bazan (1951-), Athleticeko jokalari ohia.
- Francisco Cepeda (1906-1935), Txirrindulari.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz)Sopuertako Udal webgunea
- (Euskaraz) Enkarterriko Museoa
- (Euskaraz) Herriko toponimia Euskaltzaindiaren arabera
| Enkarterriko udalerriak | ||
|---|---|---|
|
Alonsotegi · Artzentales · Balmaseda · Galdames · Gordexola · Gueñes · Karrantza · Lanestosa · Sopuerta · Turtzioz · Zalla |
||