Sorotepo

Koordenatuak: 43°01′33″N 1°24′09″W / 43.02591°N 1.40245°W / 43.02591; -1.40245
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sorotepo
Datu orokorrak
Garaiera1.152 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°01′33″N 1°24′09″W / 43.02591°N 1.40245°W / 43.02591; -1.40245
MendikateaLindus mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
Ohiko bideaSorogain-Casa Pablo
MendikatMendikat
LuberriLuberri

Sorotepo Nafarroako erdialdeko Pirinioetako erdialdean dagoen mendi bat da, Sorogain mendilerroan. Mendilerro hau osatzen duten hiru mendietako bat da Sorotepo, eta mendilerro honetako garaiena, 1152 metroko garaierarekin.

Irispideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorogaingo aterpetxetik, Casa Pablo bezala ere ezaguna dena, 835 metroko garaieran, iparralderantz abiatzen da bide bat, 996 metroko garaieran dagoen Azkatarri leporantz. Bertara heldu beharrik gabe, 839 metrora dagoen Odiego I trikuharrira iritsitakoan, bidegurutze berri bat abiatzen da, iparrekialderantz igotzen dena, 1009 metrora dagoen Beraskuain lepora heltzeko. Isurialdeen banalerroaren toki honetan, iradiaren azpian ezkutatuta dauden hamar ba harrespil ikus daiteke. Hemendik, alanbre hesiaren paraleloan jarraitzea baino ez da geratzen, iparmendebalderantz, denbora gutxian, Sorotepo den muino belartsu honen tontorrera iristeko. Igoera, Sorotepo baino hiru metro baxuagoa den Beodegi mendiaren tontorrera iristeko probes daiteke, iparralderago dagoena, Sorotepo lepoaren beste aldean, lepo hau, Sorotepo eta Beodegi banatzen dituena delarik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa