Sozialismo utopiko
Wikipedia(e)tik
(«Sozialismo utopikoa» orritik birbideratua)
| Sozialismo utopiko |
| Sozialismo motak |
Sozialismo utopikoa sozialismo modernoaren lehen pentsamoldeak izendatzeko erabiltzen da. Historikoki, XIX. mende hasierako lehen sozialista europarren dotrina da, Marx eta Engels baino lehenagokoak, hala nola, Robert Owen Erresuma Batuan eta Saint-Simon, Charles Fourier, Étienne Cabet eta Philippe Buchez Frantzian.
Pentsamoldea [aldatu]
Sozialista utopikoen iritziak (Marx etorri baino lehenagokoak):
- Industrializazioa eta kapitalismo indibidualistak ekarri dituzten akatsei aurre egiteko, beste sistema (ordena) berri bat beharrezkoa da.
- Gizakia berez ona da, gizarteak usteltzen gaitu (Rousseau). Kapitalismoak usteltzen gaitu: gizartea ustelduta dago eta gizarteak bihurtzen gaitu berekoiak.
- Buruarekin pentsatuz beste sistema bat asmatzea posible da.
- Arazo morala da; konponbidea etikoa: hezkuntza, propaganda, etab. (mezua zabaldu behar da).
- Mezua gizarte osoan zabaldu, bereizketarik gabe (ez daude onak eta txarrak eta mezua ez da soilik langileriarentzako). Langileriak egin behar du iraultza.
- Kapitalismoak lehiaren legea ezartzen du, utopikoek lankidetasuna bultzatu.
- Ez dute borroka politikoa buruan, pertsonala baizik. Estatuak bost axola.
Kritikak [aldatu]
F. Engels: burges gizartea kritikatzen dute baina ulertu gabe. Ez dute errealitatea aztertzeko metodologia zientifikorik. Utopian bizitzera kondenatuta daude. Soz. Utopikoak bazuen asmo ona, baina honela ezin da kapitalismoa gainditu (marxek bai, zientifikoa).