Sozietate anonimo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sozietate anonimoa, baltzu anonimoa, akziokako baltzua edo akzio konpainia kapitala akzio izeneko partaidetza-tituluetan banaturik duten sozietate kapitalista da. Akzio horien jabeak, bazkide izenekoak, enpresaren jabeak dira, euren esku dituzten akzioen kopuruaren arabera. Aldi berean, bazkide bakoitzaren erantzukizuna akzio horien baliora mugatzen da, bere nortasuna eta akzio horietaz gainera duen ondarea kontuan hartu gabe eta hortik dator anonimo izendapena. Sozietate anonimoa enpresa batek har dezaketen egitura juridikoetako bat da, kooperatibekin, erantzukizun mugatuko sozietateekin eta beste zenbaitekin batera.


Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.