Sparrenberg gaztelua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sparrenberg gaztelua
Bi Sparrenburg pano.jpg
Udalerria Bielefeld, Ipar Renania-Westfalia
Herrialdea  Alemania
Koordenatuak 52°00′54″N 08°31′36″E / 52.01500°N 8.52667°E / 52.01500; 8.52667Koordenatuak: 52°00′54″N 08°31′36″E / 52.01500°N 8.52667°E / 52.01500; 8.52667
Garaia XIII mendea
Sparrenberg gaztelua non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Sparrenberg gaztelua

Sparrenberg gaztelua eta gotorlekua (alemanez Burg und Festung Sparrenberg) Bielefelden eraikitako gaztelua da, gerora gotorleku bihurtu zena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ravensberg Kondeek dagoeneko 1250rako bazuten eraikia Sparrenberg gaztelua. Funtzio bikoitza zuen, alde batetik Teutoburg basotik zetoren bidea kontrolatzea eta bestetik Bielefeld bera babestea.

1346an Ravensbergko Bernhard Kondea ondorengorik utzi gabe hil zen eta eskuz esku ibili zen gaztelua, Berg, Cleves eta Ravensberg kondeen artean. XV mendean gaztelua handitzea erabaki zen, eta aldi berean babesteko hainbat elementu gehitu zitzaizkion, 1578erako Westfaliako gotorleku handiena bihurtu zelarik.

Jon Gilen, Jülich-Cleves-Bergeko Dukea ondorengorik utzi gabe hil zen 1609an eta bere oinordekotzarako borroka hasi zen. Azkenean 1612an Brandenburgo eta Prusia jabetu ziren eta hauek Herbeheretako beren aliatuak jarri zituzten gazteluaren nagusi. XVII mendean, Hogeita Hamar Urteko Gerran eta Frantziar-Holandar Gerran hainbat setio ezagutu zituen, espainiarrena (1618), brandenburgotarrena (1625), suediarrena (1636), Münsterreko apezpikuarena (1673) eta azkenik frantsesena (1679).

Istilu guzti hauek gaztelua jota utzi zuten eta hurrengo urteetan presondegi bihurtu zen. XIX mendeko Erromatizismo garaiek eraginda gaztelua berreskuratzeko lanetan hasi ziren Bielefeldarrak. 1842an dorrea berriztea lortu zuten eta 1879an gaztelua erosi zioten Prusiari.

Bigarren Mundu Gerran ere kaltetua izan zen 1955 eta 1983 artean berriztatzen egon izan da.

Erdi Aroko jaialdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uztailero Sparrenburgfest egiten da. Gaztelu barruan izaten den Erdi Aroko jaialdia da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sparrenberg gaztelua Aldatu lotura Wikidatan