Species

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:07, 22 urtarrila 2016

Species (euskaraz Espezieak) 1995eko Roger Donaldson australiar-zeelandaberria zinema zuzendariak zuzenduta beldurrezko eta zientzia-fikzio filma bat da. Ben Kingsley, Michael Madsen, Alfred Molina, Forest Whitaker, Marg Helgenberger eta Natasha Henstridge aktoreek antzeztu zuten.

Hainbat jarraipen izan zituen: Species II (1998), Species III (2004) eta Species: The Awakening (2007). 1995ko Sitgeseko Zinemaldian Efektu berezi onenen Saria irabazi zuen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Estralurtar espezie bat eta gizakiaren arteko ADNaren gurutzaketatik sortutako neska gazte ederrak (Natasha Henstridge/Michelle Williams) laborategi batean ikuskapen eta zaintzapean dagoela ihes egingo du. Izaki hau itxuraz oso eder eta erakargarria izan arren, sekulako odol egarria dun mustruoa da.

Xavier Fich zientzialariak (Ben Kingsley) hura topatzeko asmoz hiltzaile profesionala (Michael Madsen), psikiatra (Forest Whitaker), biologoa (Marg Helgenberger) eta antropologo batez (Alfred Molina) osatutako taldea bidaliko du. Los Angeles hirian izaki honen arrastoaren atzetik dabiltzela bere benetazko asmoa zein den jabetuko dira: gizon egoki batekin larrutan jo eta bere espezieko kumeak ugalduz gizateria osoa desagertaraztea. Bere erloju biologiko hilkorra abiadura biziz aurrera doan einean, Fitch eta bere taldeak izaki izugarri hori atzeman gizateria salbatzeko denboraren aurkako lasterketa bati ekingo diote.

Aktoreak

Kanpo loturak