Speyer lerroa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Isoglosa nagusienak, Benrath (maken/machen) eta Speyer lerroa (Appel/Apfel)

Hizkuntzalaritzan Speyer lerroa edo Main lerroa (alemanez Speyerer Linie edo Mainlinie) behe alemana eta erdialdeko alemana (muga honen iparraldean) banatzen dituen isoglosari deritzaio, iparraldeko azken hauek Appel (sagar) hitzan geminazio tarte bat garatu baidute, hegoaldeko dialektoek berriz (behe alemana) kontsonante frikatzaile bat garatu dute: Apfel, honekin alemanaren bigarren kontsonante mutazio jarraitu dutelarik.

Isoglosa ekialdetik mendebaldera doa, Main ibaia jarraituz Speyer hiria gurutzatzen duelarik, bere izendapenaren arrazoia hau delarik.

Alemanian lerro hau bere izendapen umoretsuagatik ezaguna da: Weißwurstäquator. Izen honek euskaraz gutxi gorabehera "Bavariar saltxitxaren ekuadorea" esan nahiko luke (Weißwurst delakoa, Bavariako ohiko saltxitxa motaren izena baita). Azken izendapen honekin hegoaldea (nagusiki Bavaria) eta gainontzeko herrialdearen arteko ezberdintasun kulturala nabarmendu nahi da.