Spider-Man 3

Wikipedia, Entziklopedia askea

Spider-Man 3 2007ko Sam Raimi estatubatuar zinema zuzendariaren superheroi ekintza filma bat da. Stan Lee eta Steve Ditko komikigileen Spider-Man superheroiaren komikietan oinarritua dago. Tobey Maguire, Kirsten Dunst, James Franco, Thomas Haden Church, Topher Grace, Bryce Dallas Howard, Rosemary Harris eta J. K. Simmons aktoreek antzeztu zuten.

Spider-Man 1 (2002) eta Spider-Man 2 (2004) filmeen jarraipena da.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Peter Parkerrek (Tobey Maguire) azkenean Mary Janenganako (Kirsten Dunst) sentitzen duen maitasuna eta Spiderman superheroia gisa dituen betebeharren arteko oreka lortu duela dirudi. Baina, bapatean, bere superheroi jantzia beltzatu eta ahalmen berriak bereganatuko ditu. Bere buruak ere aldaketa jasango du, izaera ilun eta mendekuzale batera igaroz. Jantzi berriaren eraginpean, Peter bere burua ez beste axola ez zaion izaki berekoia bilakatu da. Hortaz, bere patuari aurre egin beharko dio: bereganatu berri dituen ahalmenetaz gozatu edota kupidadun superheroia izaten jarraitu. Bienbitartean, bere gain bi etsai berrien mehatxua izango du: Venom (Topher Grace) eta Hondarrezko Gizona (Thomas Haden Church).

Aktoreak

Kanpo loturak