Spinazzola

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Spinazzola

Izen ofiziala Spinazzola
Estatua ItaliaItalia
Probintzia Barletta-Andria-Trani
Eskualdea Apulia
Alkatea Carlo Giuseppe Scelzi
Herritarra Spinazzolatar
Koordenatuak

40°58′N 16°5′E / 40.967°N 16.083°E / 40.967; 16.083Koordenatuak: 40°58′N 16°5′E / 40.967°N 16.083°E / 40.967; 16.083

Spinazzola non dagoen adierazten duen Italia-ko/-go/-eko mapa
Spinazzola
Eremua 182 km²
Garaiera 435 m
ISTAT kodea 072042
Posta kodea 70058
Biztanleria 6.997 bizt. (2009)
Dentsitatea 38,45 bizt./km²
Telefono aurrizkia 0883
http://www.comune.spinazzola.ba.it

Spinazzola Italia hegoaldeko hiri bat da, Apulia eskualdeko Barletta-Andria-Traniko probintzian dagoena eta 6997 biztanle dituena. Aurretik Bariko probintziaren barnean zegoen.

Geografia fisikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria magalez inguratutako terraza batean dago, Locone ibaiaren haranari begira. Iturburu ugari sortzea eragiten duten dikedun magalek Spinazzola uretan aberatsa den toki bat bihurtzen dute, eskualdean ohikoa den eskasiarekin erabateko kontrastean.

Eboluzio demografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1861: 10337 biztanle
  • 1871: 10166 biztanle
  • 1881: 10548 biztanle
  • 1901: 11532 biztanle
  • 1911: 12224 biztanle
  • 1921: 11214 biztanle
  • 1931: 11299 biztanle
  • 1936: 12020 biztanle
  • 1951: 13162 biztanle
  • 1961: 10850 biztanle
  • 1971: 8433 biztanle
  • 1981: 8073 biztanle
  • 1991: 7817 biztanle
  • 2001: 7362 biztanle

Hiri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apulian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bariko probintzian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barletta-Andria-Traniko probintzian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basilicatan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Potenzako probintzian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohiko identifikazioa Erromako Via Appiako Estado para Pinum delakoarekin frogatzerik ez dagoen arren, hiria oso aintzina sortua izan zen. Ordokiaren muturrean hiriko jauntxoak ziren Pignatelli familiaren gaztelua altxatzen zen, non 1615eko martxoak 13an Antonio Pignatelli jaio zen, urte asko beranduago Inozentzio XII.a izenarekin aita santua izango zena. XIX. mendean hiria herrigune historikotik kanpora hedatzen hasi zen, gaur egun duen lerrokatutako itxura hartu arte, ia erabat luzatuta 230 errepide probintzialean zehar.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktibitate ekonomiko garrantzitsuena nekazaritza da, hiri hau laboreak landatzeko oso egokia eta emankorra den lurralde baten erdigunean baitago. Ur oparotasunak baratzeko landaketak ere bultzatzen ditu, tomatea kasu.

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Basurdeak
  • Zerriak
  • Otsoak

Monumentuak eta interesguneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen hasieran Pignatelli gaztelua txikitu zen. Alabaina, Spinazzolan Erdi Aroko harresien hondakin batzuk, Jerusalemeko Ordenako komandante bat eta XVI. mendeko Eliza Ama kontserbatzen dira.

Eraikin erlijiosoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Iragarpenaren Eliza. Hiriaren erdian kokatua, udaletxetik gertu (1936an eraikia), frantziskotar komentu ohia.
  • San Sebastian Eliza. Spinazzolako santu patroia den San Sebastianen zilarrezko soingaina duena, hain zuzen ere bere izena jasotzen duen plazan kokatua.
  • San Nikolas Eliza
  • San Petri Apostoluaren Eliza (Spinazzolesi Eliza Amak deitua), erdigune historikoan kokatua, gazteluko hondakinetatik gertu.
  • San Vitoren eliza
  • Basoetako Andre Maria Birjinaren santutegia, hiriko zuhaiztitik gertu kokatua, hiritik kilometro gutxira. "Boscoren Madonna"ren irudi sakratua du bertan Bazko ondorengo asteartean, prozesioan eramana dena, hirian Eliza Amara eramana da, jarraian santutegira eramateko berriz.
  • Purgatorioaren Eliza, plaza nagusian kokatua, Piazza del Plebiscito izena duena.

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iturri garrantzitsuak ikuspegi historikotik zein erabilgarritasunaren ikuspegitik honako zortzi hauek dira, gaur egun zaharberritze lanetan daudenak: Dirolla, Raica, Pilone, San Francisco (zaharberritua), San Vincenzo, Gadon, Accannata, Casalvecchio eta Pisciarello.

Basoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Santa Lucia de Matera
  • Monterozzi de Labriola-Longo

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Spinazzolako jendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Spinazzola